Agenda.Egungoa
2008-04-02 10:00
Osasun Batzordea
- Beste puntu bat sartu da gai-zerrendan
- Puntu batzuk beste baterako utzi dira (3. puntua)
Gai-zerrenda:
-Euskadiko Esnearen Ligaren ordezkarien agerraldia, Blanca Roncal Azanza Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak egindako eskaerari jarraituz batzordeak eskatuta, amagandiko edoskitzearen gaineko beren gogoeta, analisi eta eskaerak azaltzeko. (08\10\06\03\0218)
- BERRIA Largantza elkartearen ordezkarien agerraldia, elkarte horrek egindako eskaerarekin bat etorriz eta batzordeak eskaturik, "terapia-zentro" direlakoez informatzeko eta zenbait proposamen aurkezteko.
(08\10\06\03\0276)
- BESTE BATERAKO UTZI DA Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak aurkeztutako legez besteko proposamena, Euskadin amaren esnearen lehen bankua sortzeko azterlanari buruz. Proposamenari eta aurkeztutako zuzenketei buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. (08\11\02\01\0444)
- Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak aurkeztutako legez besteko proposamena, osasun-arrazoiengatik egin beharreko joan-etorriak ordaintzeko laguntzei buruz. Proposamenari eta, kasua hori bada,
aurkeztutako zuzenketei buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. (08\11\02\01\0512)
© Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco. Lege-eremua
Becerro de Bengoa 01005 Vitoria - Gasteiz
Tel.: 945 00 40 00 - Fax: 945 13 54 06
Web master





