Agenda.Egungoa

Edukira joan
ASTEAZKENA
2008-05-07 11:00
Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren Batzordea
  • Beste puntu bat sartu da gai-zerrendan
  • Aldatu egin da ordua
  • Puntu batzuk beste baterako utzi dira
Tokia: Hirugarren aretoa (hirugarren solairua)
 

Gai-zerrenda:
- Euskal Talde Popularra eta Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeek Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko Hezkuntzako 2008-2011 aldirako Euskal Planari buruzko Jaurlaritzaren komunikazioari aurkeztutako proposamenen behin betiko bozketak, eta Mistoa-Aralar legebiltzar-taldeak aurkeztutako proposamenen bozketak. (08\10\08\00\0019)

- BESTE BATERAKO UTZI DA Arartekoaren 2007. urteko txostena. (08\14\02\01\0004)

- Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duen lege-proiektua. Osoko zuzenketaren eztabaida eta, hala badagokio, txostena egiteaz arduratuko den lantaldea sortzea. (08\09\01\00\0020)

- Euskal Legebiltzar Talde Popularrak aurkeztutako legez besteko proposamena, Irango Islamiar Errepublikan giza eskubideak urratu, adingabeei heriotza-zigorra ezarri eta homosexualak eta disidente politikoak jazartzeari buruzkoa. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (08\11\02\01\0473)

- Euzko Abertzaleak, Euskal Sozialistak, Euskal Talde Popularra, Eusko Alkartasuna, Mistoa-Ezker Batua Berdeak eta Mistoa-Aralar legebiltzar taldeek aurkeztutako legez besteko proposamena, herritarren eskaerentzako lantalde iraunkor bat sortzeari buruzkoa. Proposamenaren eztabaida eta behin betiko ebazpena. (08\11\02\01\0522)


© Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco. Lege-eremua
Becerro de Bengoa 01005 Vitoria - Gasteiz
Tel.: 945 00 40 00 - Fax: 945 13 54 06
Web master