Agenda.Egungoa
2008-05-07 15:30
Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordea
- Aldatu egin da ordua
Gai-zerrenda:
-Fiskalizazio-txostena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorraren 2006ko Kontuari dagokiona. Txostenaren tramitazioa Eusko Legebiltzarreko Lehendakaritzaren 1991ko otsailaren 7ko Ebazpen Orokorrean aurreikusitakoaren arabera egingo da. (08\15\03\01\0056)
- Herri Kontuen Euskal Epaitegiko lehendakariaren agerraldia, Joana Madrigal Jiménez Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak egindako eskaria aintzat hartuz batzordeak eskatuta, informazioa emateko oraindik
Legebiltzarrera bidali gabe dauden aurreko ekitaldietako txostenen egoerari buruz eta batzordeak eskatu eta 2008. urterako lan-egitasmoan sartu ez diren espediente batzuei buruz. (08\10\06\03\0288)
- Herri Kontuen Euskal Epaitegiko lehendakariaren agerraldia, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak egindako eskaria aintzat hartuz batzordeak eskatuta, Guggenheim Bilbao Museoaren kontuen finantza- eta kontabilitate-irregulartasunei buruz informatzeko.
(08\10\06\03\0293)
- Herri Kontuen Euskal Epaitegiko lehendakariaren agerraldia, berak eskatuta, Bilboko Guggenheim museoari buruz informatzeko. (08\10\06\02\0089)
- Euskal Sozialistak legebiltzar taldeak egindako legez besteko proposamena, Jaurlaritzak Legebiltzarrari Herri Dirubideen Euskal Kontseiluan hartzen diren erabakien berri ezarritako epeetan eta idatziz emateko duen obligazioari buruzkoa. Proposamenaren eta aurkeztutako zuzenketen eztabaida eta behin betiko ebazpena. (08\11\02\01\0530)
© Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco. Lege-eremua
Becerro de Bengoa 01005 Vitoria - Gasteiz
Tel.: 945 00 40 00 - Fax: 945 13 54 06
Web master





