Harremanetarako - Mapa - Irisgarritasuna - Español

Agenda.Egungoa

Edukira joan
OSTIRALA
2008-05-09 9:30
Legebiltzarraren osoko bilkura
  • Puntu batzuk beste baterako utzi dira (11. puntua)
Tokia: Osoko bilkuren aretoa
 

Gai-zerrenda:
-Aldez aurreko gaia: Mozioa, Carlos M.ª de Urquijo Valdivielso Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, adingabeko arau-hausleen zigorrak betetzen lagunduko duten neurriei buruz. Mozioari dagokionez, behin betiko ebaztea apirilaren 25eko osoko bilkurako bozketan izandako berdinketak, Araudiaren 80.1 artikuluak adierazitakoari jarraituz.

- 1. Bateraezintasunen Batzordearen irizpena, Fátima Ansotegi Elordi, Cristina Laborda Albolea eta Jone Berriozabal Bóveda legebiltzarkideen bateragarritasun-egoerari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (08\01\01\00\0093) (08\01\01\00\0094) (08\01\01\01\0095)

- 2. Atxiloturik, atxikirik edo poliziaren egoitzetan dauden pertsonen eskubideei buruzko lege-proposamena aurkezteko Eusko Legebiltzarrak Diputatuen Kongresura bidaliko duen ordezkaritza izendatzea. (08\17\00\00\0002)

- 3. Konstituzio Auzitegiaren eta Botere Judizialaren lege organikoak aldatzeko lege-proposamena aurkezteko Eusko Legebiltzarrak Diputatuen Kongresura bidaliko duen ordezkaritza osatzeko hirugarren zerrendakidea izendatzea. (08\17\00\00\0004)

- 4. Mistoa-Aralar legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza eta basoak antolatzeko lurraldearen arloko planari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (08\11\02\01\0525)

- 5. Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, Eusko Abertzale Ekintzak minorian gobernatzen dituen udalerrietako alkatetzak demokraziarako berreskuratzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. (08\11\02\01\0526)

- 6. Interpelazioa, M.ª del Carmen López de Ocariz López de Munain Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuari egina, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren eskumen izan arren Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailak garatutako politikei buruz. (08\10\04\01\0182)

- 7. Interpelazioa, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari egina, Eusko Jaurlaritzak etxebizitzaren alorrean duen gizarte-politikari buruz. (08\10\04\01\0184)

- 8. Galdera, M.ª del Carmen López de Ocariz López de Munain Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuari egina, 2008an Patataren Nazioarteko Urtea ospatzeko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak egin asmo dituen ekintzei buruz. (08\10\05\01\0273)

- 9. Galdera, María San Gil Noain Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Jaurlaritzaren jarrera noiz zuzenduko duen eta Arrasateko alkatetza eta EAE-ANVren esku dauden beste alkatetza batzuk demokraziarako berreskuratzeko ahaleginak noiz babestuko dituen jakiteko. (08\10\05\01\0278)

- 10. Galdera, Esther Martínez Fernández Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Jaurlaritzako lehendakariorde eta Ogasun eta Herri Administrazio sailburuari egina, sozietate publikoen gaineko informazioari buruz. (08\10\05\01\0279)

- 11. BESTE BATERAKO UTZIA Galdera, Nerea Alzola Álvarez Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari egina, sailburuak babes ofizialeko etxebizitzak garestitzeko hartu duen erabakiari buruz. (08\10\05\01\0282)


© Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco. Lege-eremua
Becerro de Bengoa 01005 Vitoria - Gasteiz
Tel.: 945 00 40 00 - Fax: 945 13 54 06
Web master
Parte hartuApunta zaitez
Biktimak
MediaWebgunea