Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco.

Edukira joan

Web gune hau diseinatu eta programatzean WAI (Web Accessibility Initiative, WAI (Web Accessibility Initiative, www.w3.org/wai), ekimeneko jarraibideak kontuan izan ditugu. Ekimen horrek nazioarteko zenbait estandar ezartzen ditu mundu guztiak eskuratzeko moduko web edukiak sortzeko. Era berean, gure asmoa Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen Legea betetzea izan da, hain zuzen ere horrek herri-administrazioen web guneetarako agindutakoa.

WAIk erabilerraztasuneko hiru maila sortu ditu (A, AA eta AAA), eta horietako bakoitzera iristeko jarraibide edo printzipio jakin batzuk bete behar dira.

Hasierako helburua erabilerraztasuneko A mailara iristea zen, eta hori lortu da web guneko eduki gehienetan. Aurrerantzean ere lanean jarraituko dugu, web gunea etorkizunean AA eta AAA mailei egokitzeko eta bera gero eta herritar gehiagoren eskura jartzeko.

Orri honetan deskribatzen dira web gunearen diseinuaren ezaugarriak, haren erabilera erraztu nahian sortu ditugunak.

Erabilerraztasuneko jarraibideak

Gure orrien erabilerraztasuna bermatzeko, zenbait jarraibide izan ditugu kontuan:

Teklatuko laburbideak. Nola nabigatu sagurik gabe

Oraingo arakatzaile gehienek eskaintzen dute web gunean zehaztutako tekla-konbinazio baten bidez esteka jakinen batean sartzeko aukera.

Web guneko orri guztietan ondoko estekak definitu dira, sagurik gabe eduki erabilienetatik mugitzea ahalbidetzen dutenak:

Ikusten denez, laburbide horietan Alt edo Ctrl teklak sakatu behar dira, arakatzaile bakoitzaren arabera. Mozilla edo Firefox bezalako arakatzaile batzuek automatikoki sartzen dira estekatik; Microsoft Internet Explorer bezalako beste batzuek estekan fokua jarri baino ez dute egiten, eta Enter sakatu behar da hortik sartzeko.

Estekak

Helburua guztiz deskribatzen ez duen testua daukaten estekarik gehienek title atributuak dituzte, azalpen batekin.

Ahal izan den heinean, estekak testuingurutik aterata ere ondo ulertzeko moduan idatzi dira. Jaws, Home Page Reader, Lynx eta Opera bezalako arakatzaileak gai dira esteken zerrenda uneko orritik ateratzeko eta erabiltzaileari zerrenda horretatik abiatuta nabigatzen uzteko. Hori kontuan izanda, estekak ez daude errepikatuta, eta baldin badaude, eduki berberera daramatelako da.

Esteka guztiak edozein arakatzaileren bidez erabil daitezke, baita Javascript aktibatzen ez bada ere.

Nabigatzeko laguntzak

Ahal dugun guztia egiten ari gara web guneko informazioa erabiltzaile guztien eskura jartzeko, informaziorako eta komunikaziorako herritar guztiok daukagun eskubidea kentzen diguten mugak apurtzeko. Hala ere, web gunetik nabigatzean oztoporik topatzen baduzu, jarri harremanetan gurekin eta beste formatu batean emango dizugu nahi duzun informazioa. Oso lagungarria izango da guretzat arazoa ahalik eta hoberen deskribatzen badiguzu, zure arakatzailearen izena eta bertsioa ere adieraziz.

Webgunearen irisgarritasun eta erabilgarritasunean egindako ahaleginari esker, orri guztien behealdean dauden bi ikonoen bidez bi baliabidetara jo dezakezu

© Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco. Lege-eremua

Becerro de Bengoa 01005 Vitoria - Gasteiz

Tel.: 945 00 40 00 - Fax: 945 13 54 06

Web master