Harremanetarako - Mapa - Irisgarritasuna - Español

Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco.

Edukira joan

Gaingiroki, hauek dira WAI erakundeak WAI (Web Accessibility Initiative, www.w3.org/wai) irisgarritasun arloan ezarritako hiru mailak:

A maila

Oinarrizko maila da hori, edozein web gunek bete beharko lukeena. Web gune batek A mailako jarraibideak betetzen baditu, ondo ibiliko da testu hutseko arakatzaile guztietan eta, ondorioz, ahalmen-urritu gehienentzat eskuragarria izango da.

Irudi guztiek, bideo guztiek eta abarrek ordezko testuak izan behar dituzte baliabide horiek erabiltzen ez dituzten arakatzaileentzat.

Esteka guztiak ikusi ahal izango dira testu hutseko arakatzaile batean. Web guneak irudi-mapak erabiltzen baditu, behar diren esteka guztiak bikoiztu beharko dira.

AA maila

Maila horretarako oinarrizko gomendioa HTML kodea egoki erabiltzea da, azken estandarrak kontuan izanik. Horrek esan nahi du CSSak erabili behar direla orrien aurkezpena kontrolatzeko. CSSek neurriak, kokalekuak, atzeko planoak, ertzak eta abar kontrolatu behar dituzte. Testu hutseko arakatzaileek, edo CSSak onartzen ez dituztenek, ez dituzte kontuan izango, eta hala ere orriak arazorik gabe irakurri ahal izango dira, ondo eginda badaude.


Nivel AAA

Zehaztasunei dagokienez, azken maila honek gomendio asko egiten ditu, eta horiei esker ahalmen-urrituentzat errazago izango da orria irakurtzea; esaterako, irakurketa-software motaren batek beharbada ez ditu bereiziko elkarren ondoan dauden estekak, eta horregatik gomendagarria da bien bitartean testu-zati bat jartzea. Beste gomendio batzuen arabera, nabigazio-barra bat jarri behar da bisitariari web guneko zein tokitan dagoen adierazteko, estekak hurrenkera logiko batean jarri behar dira tabuladorearen bidez nabigatzea ahalbidetzeko, edo inprimakien eremu guztietan adibideko testuak erabili behar dira.




© Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco. Lege-eremua
Becerro de Bengoa 01005 Vitoria - Gasteiz
Tel.: 945 00 40 00 - Fax: 945 13 54 06
Web master
Parte hartuApunta zaitez
Legebiltzarreko Lehendakariaren gunea
Biktimak
MediaWebgunea