Legebiltzarreko organoak.Legebiltzar-taldeak
Eusko Legebiltzarra 75 legebiltzar kidek osatzen dute (lehenengo legealdian 60 izan ziren). Legebiltzarrak osaera paritarioa du, hau da, hiru lurralde historiko (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) ordezkari-kopuru bera dute. Hautaketa lurralde historiko bakoitzean egiten da, ordezkaritza proportzionaleko irizpidei jarraituta.
"Eserlekuak" zutabean islatzen da hauteskundeen ondoren Talde bakoitzak osatzen duen kideen kopurua. Legealdi bakoitzean zehar aldaketak izan dituztenek osakideen hasierako eta amaierako kopurua azaltzen dute. Koadro azpian azaltzen dira izandako aldaketak.
| Legebiltzar taldea | Siglak | Taldea edo alderdi politikoa | Eserlekuak: Hasiera- Bukaera | Ikurra |
|---|---|---|---|---|
| Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak | SV | Partido Socialista de Euskadi-Partido Socialista Obrero Español (PSE-EE/PSOE) | 19 - 18 | ![]() |
| Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos | NV | Euzko Alderdi Jeltzalea-Partido Nacionalista Vasco (EAJ-PNV) | 17 | ![]() |
| Eusko Alkartasuna | EA | Eusko Alkartasuna (EA) | 13 | ![]() |
| Herri Batasuna | HB | Herri Batasuna (HB) | 13 | ![]() |
| Euskadiko Ezkerra | EE | Euskadiko Ezkerra | 9 | ![]() |
| Mistoa-CDS | Mistoa-CDS | CDS | 2 | ![]() |
| Mistoa-PP | Mixto-PP | Coalición Popular (AP-PL) | 2 - 1 | ![]() |
| Mistoa-Unidad Alavesa | Mistoa-UA | Unidad Alavesa (UA) | 0 - 1 | ![]() |
| Mistoa-Independiente | Mistoa-I | 0 - 1 |
1990-2-6an legebiltzarkide batek Mistoa-PP taldea utzi eta Mistoa-Unidad Alavesa taldean sartu zen.
1990-5-22an legebiltzarkide batek Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak taldea utzi eta Mistoa- Independientea taldean sartu zen.









