Gu ezagutzeko.Autonomi Estatutua
Edukira joan
II. BURUA - EUSKAL HERRIKO BOTEREEZ
I. KAPITULUA - EUSKAL BILTZARREAZ
25. artikulua
- Euskal Biltzarreak ahalmen legislatiboa izango du, bere presupostuak onartuko ditu eta Euskal Gobernuaren ekintza bultzatu eta kontrolatuko. Guztiori Estatuto honen 37. artikuluan aipatzen diren erakundeen konpetentziei kalterik egiteke.
- Biltzarrea ukiezina da.
26. artikulua
- Euskal Biltzarrea osatuko duten ordezkariak zenbaki berdinez hautatuak izango dira Herrialde Historiko bakoitzetik, hauteskunde orokor, lokabe, zuzen eta sekretoaren bidez.
- Hauteskunde barrutia Herrialde Historikoari berari dagokiona da.
- Herrialde Historiko bakoitzean hauteskundeak egiteko erabiliko den irizpidea errepresentazio proporzionalarena izango da.
- Euskal Biltzarrea lau urtez behin hautatuko da.
- Euskal Herriko Hauteskunde Lege batek erregulatuko du bere kideen hautapena eta bere barrutian halako postu eta kargurako postuan edo karguan egoteko norbait ez-hautagarri eta ez-konpatible izateko arrazoiak seinalatuko ditu.
- Euskal Biltzarreko kideak ukiezinak izango dira beren kargugintzan azalduko dituzten boza eta iritziak medio.
Horien aginpideak dirauen bitartean, Komunitate Autonomoaren esparruan egin delitoengatik, ezingo da beroriek atxilotzerik nahiz gordetzerik izango, delito nabarien kasuan ez bada, hobenduri diren, preso hartu, auzitan sartu eta juzkatu behar diren ala ez erabakitzea Euskal Herriko Auzitegi Gorenari dagokiolarik. Euskal Herriko esparrutik kanpora, beroriek izan dezaketen erantzukizun penala Auzitegi Goreneko Penal Aretoan eska daiteke.
27. artikulua
- Biltzarreak, bere bazkideen artetik, Lehendakaria eta Mahaia aukeratuko ditu, eta Diputazio iraunkor batek Plenoan eta Batzordeetan ihardungo du. Biltzarreak bere barne-araudia zehaztu eta finkatuko du, bazkideen gehiengo absolutuz onartu beharko delarik. Biltzarreak bere aintzin-kontua onartuko du eta bere pertsonalaren Estatutoa.
- Bilerak egiteko denboraldi arruntak urtean gutxienez zortzi hilabete iraungo du.
- Ganbarak bilera bereziak egin ditzake, baldin eta Gobernuak, Diputazio Iraunkorrak nahiz bazkideen herenak hala eskatzen badute. Bilera berezietara deitzeko, eguneko gai zerrenda eman beharko da eta hura agortu ondoren, bukatutzat emango dira.
- Legegintzaren iniziatiba honako hauei dagokie: Biltzarreko bazkideei, Gobernuari eta Estatuto honetako 37. artikuluan aipatzen diren erakunde errepresentatiboei, legeak aipatzen duen gisan, Biltzarreko bazkideek eskubidea izango dute, bai Plenoan bai Batzordeetan, galderak, eskariak, interpelazioak eta mozioak egiteko, arautegian erabakiko denaren arauera. Lege proposamendua egiteko herri iniziatiba, Euskal Biltzarreak tramitatu beharko duenean, honek berak erregulatuko du lege bidez, Konstituzioko 83. artikuluan aurrikusten den Lege Organikoan finkatuko denaren arauera.
- Euskal Gobernuko lehendakariak aldarrikatuko ditu Biltzarrearen legeak eta berorrek aginduko du berorien argitalpena "Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean" legeak onartu eta hamabost egun barru, bai "Boletín Oficial del Estado"-n ere. Indarrean noiz sartuko diren jakiteko, "Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean" argitara eman zeneko eguna izango da kontutan.
28. artikulua
Gainera, Euskal Biltzarreari dagokio:
- Euskal Herriko ordezkari izango diren senadoreak izendatzea, Konstituzioaren 69.5 artikuluak dioenez, horretarako Euskal Biltzarreak berak emango duen lege batez seinalatuko duen prozeduraren arauera.
- Estatuko Gobernuari legegai bat eskatzea edota Kongresoko mahaiari lege proposamen bat bidaltzea Euskal Biltzarreko bazkideak Ganbara horren aurrean delegatuz proposamena defenda dezaten.
- Inkonstituzionaltasunaren errekurtsoa jartzea.
© Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco. Lege-eremua
Becerro de Bengoa 01005 Vitoria - Gasteiz
Tel.: 945 00 40 00 - Fax: 945 13 54 06
Web master








