Gu ezagutzeko.Autonomi Estatutua
Edukira joan
II. BURUA - EUSKAL HERRIKO BOTEREEZ
III. KAPITULUA - JUSTIZI ADMINISTRAZIOA EUSKAL HERRIAN
34. artikulua
- Euskal Herriko Justizi Administrazioaren antolaketa, zeinak gailurrean Auzitegi Nagusi bat izango baitu Komunitate Autonomo osoan konpetentzia izango duena, berrorren aurrean agortuko direlarik bata bestearen ondoko prozeso eskabideak. Botere Judizialaren Lege Organikoan datorrenaren arauera egituratuko da. Konstituzioko 152. artikuluan erabakitzen denari jarraiki, Komunitate Autonomoak probintziak baino ingurune txikiagoa duten barruti judizialak eratzen parte hartuko du, bai berorien hiriburua seinalatzen ere, dena-den horren muga finkatuz.
- Euskal Herriko Justizi Auzitegi Goreneko Presidentea Erregeak izendatuko du.
- Komunitate Autonomoaren barrutian ekintza herritarren ihardunaldiei erraztasunak emango zaizkie bai Justizi Administrazioan parte hartzen utzi ere Epaimahaia eraikiz, prozeso legeak erabakitzen duen prozeso penalen erara eta arauera.
35. artikulua
- Magistratu, Epaikari eta Idazkarien izendapena Botere Judizialaren eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Lege Organikoetan aurrikusten den bezalaxe egingo da, Euskal Zuzenbide Forala eta euskara ezagutzen dutenei lehentasuna emanez, izatasuna eta auzotasuna dela eta, salbuespenik egin gabe.
- Komunitate Autonomoaren eskakizunei jarraiki, organo konpetenteak deia zabalduko du lehiaketa eta oposizioetara Euskal Herriko Magistratu, Epaikari eta Idazkarien postu hutsak betetzeko, Botere Judizialaren Lege Organikoak agintzen duen bezala. Lehiaketa eta oposizio horietan hutsik geratuko liratekeen postu hutsak Euskal Herriko Justizi Auzitegi Gorenak beteko lituzke, honelako kasuetarako Botere Judizialaren Lege Organikoan aipatzen diren arauak aplikatuz.
- Bere eremuan Komunitate Autonomoari dagokio Justizi Administrazio zerbitzuko pertsonala eta bere funtzionamendurako behar diren medio materialak eta ekonomikoak hornitzea, Botere Judizialaren Lege Organikoak eskubide hori Gobernuaren eskutan uzten duen hitz beretan, pertsonala hornitzeko sistemetan Euskal Zuzenbide Forala eta euskara ezagutzen dutenei lehentasuna emango zaielarik.
- Komunitate Autonomo eta Justizi Ministeritzaren artean behar besteko kolaborazioa izango da Euskal Herriak hartu duen konpetentzia guztiz gestio egokiz betetzeko.
36. artikulua
Euskal Polizia autonomoa, Polizia Judizial gisa ari denean, Justizi Administrazioaren zerbitzuko eta dependentziaren barruan egongo da, prozesu legeetan agintzen den arauera.

