Gu ezagutzeko.Egoitza
Administrazio-etxea
2000. urtean, Legebiltzarrak hogei urte egin zituenean, zerbitzuak eta espazioak hobetzeko helburua bete ahal izan zen. Hartarako, administrazio-etxea egin zen kalearen beste aldean, eta tunel baten bidez lotu ziren bi eraikinak. Etxe berri horretan egiten dute lan administrazio-zerbitzuek.
Legebiltzarreko administrazioak zuzendaritza hauek ditu: Kontu-hartzailetza eta Ekonomia Gaiak, Azterlanak, Legebiltzarreko Gaien Kudeaketa, Informazio Sistemak, Euskara, eta Antolaketa eta Giza Baliabideak. Legebiltzarkideek beren eginkizunak betetzeko erabiltzen dituzten zerbitzuak eta Legebiltzarreko jarduera guztiak behar bezala erragistratuta gera daitezen eta gardentasun handienaz egin daitezen beharrezkoak diren baliabideak eta zerbitzuak kudeatzen dituzte. Zuzendaritza horiek bulegoak administrazio-etxean daude. Zerbitzuetako arduradun gorena legelari nagusia da.
Eraikin honetan dago Eusko Legebiltzarreko liburutegia. Gai juridikoei buruzko funts zabala dauka, eta legebiltzarkideek beren mintzaldiak eta lanak prestazeko erabiltzen dute. Zabalaik dago gai horiek ikertzen dituztenentzat ere.
Horiez gain, Euskal Gaien Funtsa ere badauka, bilduma historikoak dituena (XV. mendetik XIX. mendera bitarteko liburuak), euskal kultura aztertzeko interes handikoak, bai eta Bolibar Funtsa ere (Simon Bolibar askatzailearekin zerikusia duten material bibliografikoen bilduma).
