Harremanetarako - Mapa - Irisgarritasuna - Español

Lehendakaritza.Lehendakaritza

Edukira joan

Perfil pertsonala

Izaskun Bilbao lehenengo emakumea da Eusko Legebiltzarreko buru dena. Arrantzaleen alaba eta biloba, lotura emozional sendo-sendoek lotzen dute itsasoari; "kresalaren efektua", horra nola deitzen dion berak harreman horri. Halako sentsazio -ezagutza- eta bizipen-multzo bat hainbat sentimendu biltzen dituena: hasi uraren ondoan, ur-ertzen batean, bizi behar bizi-bizi batetik harik eta kontzientzia garbi-garbi bat edukitzeraino zer zeregin bete duten berarena bezalako herri batean emakumezkoek arrantzan joaten ziren gizonezkoek hilabete luzeetan uzten zuten hutsunea betetzeko.

Langile, arretatsu, perfekziozale eta ausart, gazte-gaztetandik betetzen ari da erantzukizuneko zuzendaritza-postuak administrazio publikoan. Ibilitako bide horri esker egiaztatu ahal izan du nola oraindik bide handia geratzen den urratzeko gizonen eta emakumeen artean berdintasun errealeko egoerara iritsi arte. Helburu hori, zalantzarik ez dauka, emakumeen eta gizonen arteko konplizitatearen bidez lortuko da, zeren batzuek eta besteek badauzkate aurreiritziak, balioak eta ideiak, elkarrekin baino eboluzionatu eragin ezin dituztenak.

Gazte-gaztetandik jarduera bizi-bizi bati, ia frenetikoari, emana, Izaskun Bilbaok hainbat arlotan aurkitzen du estresaren aurkako antidotoa: brikolajea, dekorazioa eta familiarekiko harreman trinko eta estua. Ahalegin handia egiten du herritarrei politikari eta politikoei buruzko bestelako irudia helarazten. Horregatik, ahal bezain laster, agenda ofizial trinkoak behartuta janzten duen arropa erantzi eta han doa bakeroak eta mahuka motzeko kamiseta jantzirik, lanerako erakusten duen kemen berarekin eta munduko gogo guztiaz kaleko jende normalarekin bat egiteko prest, sekula ez lioke-eta utzi nahi horrelakoa izateari.


© Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco. Lege-eremua
Becerro de Bengoa 01005 Vitoria - Gasteiz
Tel.: 945 00 40 00 - Fax: 945 13 54 06
Web master
Parte hartuApunta zaitez
Legebiltzarreko Lehendakariaren gunea
Biktimak
MediaWebgunea