Harremanetarako - Mapa - Irisgarritasuna - Español

Lehendakaritza.Agurra

Edukira joan

Izaskun Bilbao Barandica

Legebiltzarreko lehendakariaren argazkia

Kaixo:

Atal pertsonal honi "política berritzea" deitu diot, politika garrantzitsuegia delako, serioegia, politikoen eskuetan bakarrik uzteko. Gure egiteko moduak eta gure mintzaerak aldatu behar ditugu, eta zabaldu egin behar diegu benetan Legebiltzarra pertsona guztiei.

Lanean gabiltza egiten dugun guztiaren berri eduki dezazun eta parte hartzea izan dezazun hemen egunero-egunero hartzen ditugun erabaki handi zein txikietan. Erabaki horiek axola dizutelako eta eragin egiten dizutelako. Horretarako, hainbat zerbitzu eta aukera sortu ditugu informazioa izan dezazun eskuartean darabiltzagun gaiei buruz (zabalik), bai eta erabaki bat hartu baino lehen zure ikuspuntua guri bidaltzeko animatzeko ere (parte hartu).

Anima zaitez biak erabiltzera. Zure laguntza beharra daukagu, behar zaitugu. Egingo diguzun ekarpena, axola edo ardura dizuten gaietan, baliotsua eta beharrezkoa dugulako gure lanean. Horregatik beharrezkoa zaigu zuk parte hartzea eta espero dut beti ongietorria sentitzea. Hau, benetan, denon etxea baita, zeure etxea baituzu.

Eskerrik asko.


© Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco. Lege-eremua
Becerro de Bengoa 01005 Vitoria - Gasteiz
Tel.: 945 00 40 00 - Fax: 945 13 54 06
Web master
Parte hartuApunta zaitez
Biktimak
MediaWebgunea