Harpidetu zaitez.Zer da Zabalik?
ZABALIK
Zabalik doako sistema bat da, astero Eusko Legebiltzarrean eztabaidatzen diren gaiai buruzko informazioa Internet bidez jasotzeko.
Zabalik-ek harpidetza bitartez funtzionatzen du eta horretarako bi modu daude:
- Gai orokorrak, pertsona, organismo, erakunde bakoitzak bere interesaren arabera zerrenda batetik aukeratuak.
- Gai zehatzak, eztabaidarako aurkeztutako gai berrienen zerrendatik aukeratzen direnak.
Zabalik-eko harpidetza egiten duenak posta elektroniko bidez jasotzen du, astean behin, tramitatzen ari diren gaietatik bere ineteresekoak direnen zerrenda.
Postak bi fitxategi erantsi ditu:
- bata, tramitazioko azken egunetan berrikuntzaren bat izan duten gaien zerrendarekin.
- bestea, gai horiei buruz hurrengo egunetarako aurreikusitako eztabaidekin.
Gai bakoitzean esteka bat aurkituko duzu eta bertatik hel zaitezke horri buruzko dokumentazio guztira: aurkeztutako testuak, argitalpen ofizialak, epeak, erantzunak, txostenak, eztabaidak eta eztabaiden testu eta bideoak.
