Gu ezagutzeko.Araudia
I IDAZPURUA. - LEGEBILTZARRAREN ERAKUNTZAZ
I ATALBURUA. - AINTZIN-BILKURAZ
2. Atala
- Hautatutako Legebiltzarkideek dagokien Hauteskunde-Batzarrak egindako izendapen-egiaztagiria Legebiltzarraren Idazkaritza Nagusian utziz egiaztatuko dute bere Legebiltzarkidetasuna. Aldi berean, bere jaiotzeeguna, ohizko egoitza, adie-razpenak egin dakizkien izendatu dezatena, lanbidea eta dituzten herri-karguak barne izango dituzten xehapen-txartelak bete eta izenpetuko dituzte
- Idazkaritza Nagusiak aurkezpen horren ordu zehatza erasota utzi eta horren hurrenkeraren ariora legebiltzarkideen zerrenda egingo du. Aurkezpen hori egiterakoan, Legebiltzarkide direla egiaztatu dezan behin-behingo txartela emango zaie hori egin dezatenei.
3. Atala
- Legebiltzarkideen herena osa dezaten Legebiltzarkideek hori direla egiaztatu dezaten bezain laister, Etengabeango Batzordeko Lehendakaritzak esandako hori gertatutako egunaren ondoren hamabost eguneko epearen barruan bidezko den aintzinbilkurarako deia egitezko Dekretoa emango du.
- Dei horrek izendatu dezan egunean, Legebiltzarkideak Etengabeango Batzordeko Lehendakariaren Mahaipurupeko bilkuran bilduko dira.
- Etengabeango Batzordeko Idazkaritako batek bakoitzak bere egiaztapen-agiriak aurkeztutako hurrenkeraz dei egingo die egiaztapena egindako Legebiltzarkideei.
- Esandako "dei" hori egin dakienean, bertango Legebiltzarkideek bertan direla banan-banan ezagutarazi eta, Lehendakariaren eskariz dagokien lekuan eseriko dira, Araudi honek agintzen duenaren indarrez eskatzen zaizkien egitekoak betetzeko baieztapenaren adierazgarri, eta bai Araudi honetan aitortzen zaizkien eskubideen adierazgarri ere, araudi-erabaki honen 8garren, 9garren, 10garren eta 16garren ataletan agintzen denaren kaltetan gabe.
4. Atala
- Aintzin-Bilkurako Lehendakariak Bilkura hasi dela aldarrikatu eta Etengabeango Batzordeko Idazkaritako batek Legebiltzarraren Bilkurarako deia, bertan dauden Legebiltzarki-deen behin-betiko zerrenda, Bilkurari buruzko Araudiaren atalak eta egiaztatutako Legebiltzarkideei agian egin eta erabakitzeko dauden jazarpenak irakur ditzala aginduko du.
- Jarraian, bertango Legebiltzarkideetatik zaharrenak Lehendakaritza hartu eta adinez bere ondorengo izan daitezen bi kideei eta bi gazteenei, behin-betiko Mahaia hautatu dedinerarte Lehendakariorde eta Idazkari gisa Adineko Mahaia osatzera dei egingo die.
5. Atala
- Adineko Mahaia eratu ondoren, Lehendakariak, bi Lehendakariordek eta bi Idazkarik osatutako Legebiltzarreko Mahaia isilpeko boto-ematez izendatzea egingo da.
- Lehendakaria hautatzeko, Legebiltzarkide bakoitzak txartelean izen bat idatziko du, eta emandako botoen erabateko gehiengoa izan dezana aterako da hautatuta. Hautagaietatik inork aurreko lerroaldian eskatzen den gehiengoa ez lortzea gertatuz gero, boto gehien ateratakoen arteko botoemanketa egingo da, eta emandako botoen erabateko gehiengoa lortu dezana aterako da hautatuta. Bigarren boto-aldi horretan ere gehiengo hori izan ez baledi, bi hautagai hoietxen arteko hirugarren boto-ematea egin eta gehiengo soila izan dezana aterako da Legebiltzarreko Lehendakari.
- Bi Lehendakariordeak batera hautatuko dira. Legebil-tzarkide bakoitzak izen bat bakarra idatziko du txartelean, eta boto gehien izan dezaten biak aterako dira.
- Idazkariak hautatzeko Lehendakariordeak hautatzeko jarritako bide bera erabiliko da.
- Adinagatikako Mahaiaren iharduna eta egitekoa, Legebiltzarreko Mahaiaren hautaketan ateratakoak aldarrikatuz bat bukatuko da.
- Lehendakariordetzen eta Idazkaritzen hautaketan agian gerta daitezkeen botoberdintasunak bata-bestearen ondorengo botoematez ebatziko dira, boto-berdintasuna hautagaietako baten onetan hautsi dedinerarte.
6. Atala
Esandako boto-emate hoiek bukatu ondoren, hautatutako Lehendakariak Legebiltzarra behin-betiko eratuta dagoela alda-rrikatuko du, Jaurlaritzako Lehendakari-Baiteangoari ofizialki jakinarazi eta hurrengo Bilkurarako deia zehaztuko du, Bilkura horrekin bukatzen dela.
7. Atala
Behin-betiko Mahairako boto-emateak hauteskundeen ba-lioaren eta hautatutako Legebiltzarkideen aldarrikapenaren aurka sartutako jazarpenak erabakitzearen zain egon gabe egin-go dira, eta bai izan daitezen Epaien ondorioz egin behar daite-zen hauteskunde berrien zain egon gabe ere, Legebiltzarra osa-tzen duten kideen ehuneko 10ekoaren edo gehiagoren manu-aldia zatikako hauteskunde hoien mende egotea gertatuz gero salbu, orduan hautaketa behin-betiko hautatutakotzat aldarrikatutakoak aurkeztu arte atzeratu beh-arko bait da.
8. Atala
Seigarren atalean agindutakoaren ariora deia egindako Bilkuran Legebiltzarrak, Araudi honen LAUGARREN IDAZ-PURUKO III ATALBURUAN ohartemandakoaren arauera, Elkartuezinen Batzordea izendatzea egingo du.
9. Atala
- Elkartuezinen Batzordeak, eratu eta zazpi egunetako epearen barruan, Legebiltzarkide bakoitzaren gaitasunari edo elkartuezinari buruzko erizpena emango du. Erizpen hori Osoko Bilkurari eramango zaio, aztertu eta ontzat eman dezan.
- Erizpenarekiko eztabaidaketan aldeko txanda bat era aurkako beste bat egon daitezke, Batzordekide batek erizpenaren irizpidearen alde eskuhartzeaz gainera.
- Doakion Legebiltzarkideak, bakoitzean, eztabaidan aipamenegatik eskuhartu ahal izango du, bainan ezingo du berari buruzko boto-emanketan eskuhartu.
- Legebiltzarkideen gaitasunarekiko Erizpenak, inda-rrean dagoen Hauteskunde-Legeak horretzaz agintzen duena kontutan izan beharko du.
10. Atala
Bilkura berean, Lehendakariak, hauteskundeen balioari eta hautatutako Legebiltzarkideen aldarrikapenari buruz erabakita-ko jazarpenen kontu emango dio Legebiltzarrari, izandako epaien ondorioz Legebiltzarkidetasuna lortutakoei, Araudi honen 3garren atalean esaten den "deia" egiten zaiela.
Halaber, Lehendakaritzak Jaurlaritzako Lehendakaria izen-datzeko Osoko Bilkurarako deia egingo du, indarrean dagoen Araudiaren 127garren atalak eta ondorengoek jartzen dituzten bideen arauera.
© Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco. Lege-eremua
Becerro de Bengoa 01005 Vitoria - Gasteiz
Tel.: 945 00 40 00 - Fax: 945 13 54 06
Web master








