Harremanetarako - Mapa - Irisgarritasuna - Español

Gu ezagutzeko.Araudia

Edukira joan

II IDAZPURUA. - LEGEBILTZARKIDEEZ

11.Atala

Legebiltzarkideek Legebiltzarraren Osoko Bilkuretara eta bertako kide direneko Batzordeenetara joateko eskubidea eta eginbeharra dituzte, eta bai araudiaren aginduz egin beharreko duten ihardunean aritzekoa ere


12.Atala

  1. Bere legegintza-egitekoa ahalik eta ondoen bete ahal izateko, Legebiltzarkideek, horretarako eskabidean bere Taldea horren jakitun dela adieraziz, bere esku izan ditzaten xehapen, argipide eta agiri guztiak eskatu ahal izango dizkiete Eusko Jaur-laritzari eta Herri-Agintaritza guztiei. Eskea Lehendakaritzari egingo zaio, horrek eskea egiten zaion Arduralaritzari helarazi diezaion; horrek 30 egun baino gehiagoko epea gabe erantzun edo, epe berean, hori egitea eragozten duten arrazoiak zio eta guztizko idatziz adierazi beharko ditu.
  2. Halaber, Legebiltzarkideek, Legebiltzarreko Lehenda-kariaren bidez, bere iritziz Euskal Herriari nolabait datxezkon agiri-sorta guztiak eskuratu diezaizkioten eskea egin ahal izan-go diete Erresuma-Arduralaritzari eta Autonomia-Elkarteetako Jaurlaritza-Sailei.

13.Atala

Legebiltzarkideek bere egitekoa betetzen ari direneango iritziegatik eta emandako botoegatik ukiezinak izango dira, baita bere manu-aldia bukatu ondoren ere.

14.Atala

Bere manu-aldiak diraueno eta Autonomia-Elkartearen mu-gartean egindako legehauspenegatik, Legebiltzarkideak ezingo dira bahitu ez atzi, gaizkintzan bete-betean hamapatu ezik, beti ere hoiei errua egozteari, espetxeratzeari, auzipetzeari eta epaitzeari buruzko erabakia Euskal Herriko Epaitegi Nagusiari dagokiola. Euskal Herriko mugartetik kanpo, Auzitegi Nagusiko Zigorlege-Sailaren aurrean eskatu ahal izango zaie, modu eta neurri beretan, Zigorlegearekiko erantzun beharra.

15.Atala

  1. Hirugarren atalean agindutako "deia" ontzat emanda-ko Legebiltzarkideek jakineko diru-saria jasotzeko eskubidea izango dute horretan, berezita nahiz berezi gabe, bere egitekoa betetzeko beharrezko gastuetarako diruordain bat sartzen dela. Bilkuretara joan izanagatikako sariak eta bidaldi-ordainak ere eskuratu ahal izango dituzte, horrela erabaki baledi.
  2. Garraiopideez baliatu izanagatikako gastuentzat hala erabakiz gero izendatu daitezen bidai-sariak, Legebiltzarraren diruegitamuaren pentzutan, Ustiaketa-Bazkunei zuzenean ordaintzearekin ordezkatu ahal izango dira, Baltzuok herrija-betzapeko nahiz norbanakoen jabetzapeko, laguntzadun nahiz baimendun izan.
  3. Legebiltzarraren Diruegitamuen pentzutangoa izango da bere Legebiltzar-lana dela eta Gizarte-Segurantzako edo Tarametako bazkide izatea zekarkien lana utzitako Legebiltzar-kideei erakunde hoietan dagozkien bazkide-sariak ordaintzea. Legebiltzarrak aurreko lerroaldian agindutakoa bete eta nahi izan, eta aurrez Gizarte-Segurantzan sartuta ez zeuden Legebiltzarkideak dagokien jaurpidepean sartu erazteko behar daitezen ituneak egin ahal izango ditu Gizarte-Segurantzako Eraentza-Erakundeekin. Lehenengo lerroaldian agindutakoa, bere Legebiltzar-lana dela eta lanbide-utzialdian egon daitezen herri-lanarientzat, gozamensaridunen bazkide-saritara ere zabal-duko da.
  4. Atal honetan ohartemandako dirueskuraketak utzi ezinekoak eta bahitu ezinekoak izango dira, Araudi honetan Legebiltzararaukortasunari buruz agintzen denaren kaltetan gabe.

16.Atala

13garren eta 14garren ataletan jarritako Legebiltzarkideen onurabideak aldarrikapenunetikako bertatikako indarra izango dute indarrean dagoen hauteskunde-legean horretzaz erabaki dedinaren arauera.

17.Atala

Honako hauetan gabetu daiteke Legebiltzarkide bat bere eskubide eta Legebiltzaregitekoez:

  1. Auziperatze-agiria sendetsita egon eta, egozten zaiz-kion egintzen izakerari begira, Legebiltzarraren Osoko Bilkurak horrela erabaki dezanean.
  2. Legebiltzarkide baten aurka Lege-hauspenagatikako gaitzeste-epaia sendetsita egon dedinean, Biltzarraren Osoko Bilkurak gertatutakoen larriari eta zigorraren nolakoari begira Legebiltzarkidegoaz gabetzeari erabateko gehiengoz bidezko ez deritzanean. Indargabetze-aldiak ezingo du askatasungabetze-zigorraren aldiak baino gehiago iraun.
  3. Lehendakariak, hala badagokio, Legebiltzarreko Mahaiak edo Osoko Bilkurak hori erabaki ondoren, Araudi honetan jarritako Legebiltzar-Araukortasunarekiko arauei atxi-kiz erabaki dezanean.

18.Atala

Honako hauegatik galduko du Legebiltzarkideak bere Lege-biltzarkidegoa:

  1. Zegokion hauteskudeetan hautaketa bera edo Legebil-tzarkidearen aldarrikapena erabateko indarrez baliogabetu dezan epailaritza-erabakiz.
  2. Hil edo ezinean gelditu izanagatik, azkenengo hau beteko indarrezko epailaritza-erabakiz adierazi ondoren.
  3. Bere epea bete edo Biltzarra deuseztu izanagatik Legebiltzarkide-aldia bukatutakoan eta, hori, Etengabeango Batzordekideen egitekoa Biltzar berria eratu arte luzatzearen kaltetan gabe.
  4. Legebiltzarkideak berak Legebiltzarreko Mahaiaren aurrean utzi izanagatik. Uzte hori idatziz egitea, Legebiltzarki-dearen berenezko joan ezina ziur-ziurra denean eta idazte-eguna eta izenpea sinistarazteindarrez egiaztatu daitezenean baino ez da onartuko.
  5. Gertatutakoaren larriari eta ezarritako zigorraren nolako ari begira Biltzar Osoak hartutako erabakiz, Legebiltzar-kideak Legea hautsi izanagatik gaitzeste-epaia jaso eta epai hori sendetsi ondoren. Osoko Bilkurak erabakia hartu baino lehen VI Batzordeak (Presako Legegintza, Araudia eta Jaurpideak) zergatikakoen zehaztapen eta guztizko erizpena eman beharko du, eta Legebiltzarkideen erabateko gehiengoz hartu beharko da.

© Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco. Lege-eremua
Becerro de Bengoa 01005 Vitoria - Gasteiz
Tel.: 945 00 40 00 - Fax: 945 13 54 06
Web master
Parte hartuApunta zaitez
Legebiltzarreko Lehendakariaren gunea
Biktimak
MediaWebgunea