Harremanetarako - Mapa - Irisgarritasuna - Español

Gu ezagutzeko.Araudia

Edukira joan

III IDAZPURUA. - LEGEBILTZAR-TALDEEZ

19.Atala

Legebiltzar-Taldeek gutxienez bost kide izan beharko dituzte. Legebiltzar-Talde bat eratzeko aurreko lerroaldiak eska-tzen duen gutxienezko zenbatekora iritsi ez eta beste Talderen batekin bat egitea edo Talderen bati atxikitzea erabaki ez dezaten politika-erakunde, talde, Batasun edo alderdietako Legebiltzarki-deek Askotariko Taldea osatu ahal izango dute; horrek gainon-tzeko Legebiltzar-Taldeek bezalaxe eskuhartuko du Legebiltza-rraren ihardunean. Hauteskundetara politika-erakunde, talde, elkarte edo Al-derdi bateko kide gisa aurkeztutakoek ezingo dute Legebiltzarki-de-Talde bat baino gehiago osatu, ez Talde berezitan banatu ere. Legebiltzar-Taldeek Taldeburu bat eta horren ordezko bat edo batzuk hautatuko dituzte. Mahaiari Taldearen izena, Talde-buruarena eta horren ordezkoena eta taldekide guztien izenen zerrenda jakinaraziko dizkiote. Adierazpen hori, Legebiltzarraren eratze-bilkurako egunaren hurrengo bosten barruan egin beharko da.

20.Atala

  1. Bilkuraldi bakoitzeko lehenengo bost egunetan, Lege-biltzarreko Lehendakariari nahi hori adierazi diezaioten Lege-biltzarkideek Legebiltzar-Talde berezitan sartu ahal izango dute, taldekide nahiz erantsitako gisa. Idazki horrek Legebiltzarkidea hari atxiki nahi zaion Taldeko Taldeburuaren ontzat ematea izan beharko du.
  2. Taldekideren bat edo batzuk atera izanaren ondorioz Askotarikoaz beste Talderen batek aurreko atalaren lehenengo zatiak jartzen dituen baldintzak bete ez ditzanean, Legebiltzar-Talde gisa jarraituko du legegintza-aldi osoan, hasierako talde-kideen erabateko gehiengoak bertan iraun dezanaren baldintza-pean.
  3. Edozergatik, eta aurreko 1. zatian ohartemandakoa salbu, Talde bateko izateari utzi diezaion Legebiltzarkidea, berez eta besterik gabe Askotariko Taldean sartuta geldituko da hori gertatu dedineko Bilkure-aldiak diraueno. Talde horretako Talde-buruak hori Legebiltzar-Mahaiari jakinaraziko dio.
  4. Askotariko Taldeak bere auniztasunaren adierazpide izan dedin barne-araudia izango du jaurpide, hori onartzerakoan eta aldatzerakoan Mahaiari jakinarazi behar diola.

21.Atala

  1. Legebiltzarrak Legebiltzar-Taldeei beharrezko toki eta gauzazko eskuarteak eskuratuko dizkie eta, bere Diruegitamua-ren pentzutan, Taldeen kide-zenbatekoa kontutan hartuz zehaztuko den diruzko laguntza izendatuko eta, gainera, Legebiltzar Talde guztientzat berdina izango den jakineko osagarria.
  2. Taldeek, aurreko zatiak aipatzen duen dirula guntzaren berarizko kontuak eraman beharko dituzte, eta kontu hoiek VI Batzordeari (Presako Legegintza, Araudia eta Jaurpideak) aurkeztu beharko dizkiote horrek eskatu diezaien guztietan.
  3. Legebiltzarreko Lehendakariak, Mahaiarekin elkar hartuta eta Taldeburu-Batzordeari entzun ondoren, Araudiz ohartemanda bezala eratu ez edo bere egitekoei etengabe huts egin diezaieten Legebiltzar-Taldeei atal honen lehenengo zatian jarritako dirulaguntza geldiaraztea edo galeraztea erabaki ahal izango du.

© Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco. Lege-eremua
Becerro de Bengoa 01005 Vitoria - Gasteiz
Tel.: 945 00 40 00 - Fax: 945 13 54 06
Web master
Parte hartuApunta zaitez
Legebiltzarreko Lehendakariaren gunea
Biktimak
MediaWebgunea