Gu ezagutzeko.Araudia
IV IDAZPURUA. - LEGEBILTZARRAREN ERAKUNTZA ETA IHARDUNA
CATALBURUA. - MAHAIAZ
22.Atala
- Mahaia da Legebiltzarreko bateango Eraentza-Era-kunde, Lehendakariaren aginte eta artezkaritzapean dihardu, eta Legebiltzarraren bateango ordezkotza darama joan dedin tokietan
- Legebiltzarreko Lehendakariak, bi Lehendakariordek eta bi Idazkarik osatzen dute Mahaia. Zerbitzuburu denez, Le-hendakariaren bidez Mahaiarekiko erantzukizuna duen Legelari Nagusiaren laguntza eta aholkularitza izango ditu.
- Mahaikideak hautatzea, LEHENENGO IDAZPURU-KO II ATALBURUKO arauei atxikiz egingo da.
- Legelari Nagusia izendatzea Legebiltzarreko Mahaiak egingo du, Lehendakariaren saloz.
23.Atala
- Honako egiteko hauek dagozkio Mahaiari:
- Lana antolatzeak eta Le gebiltzarreko barne-arauek eta jaurpideek eska ditzaten erabaki eta neurri guztiak hartzea.
- Legebiltzarraren Diruegitamu-Egitasmoa gerta-tzea, horren egiterapena arteztea eta, urte bakoi-tzaren azkenean, hori nola bete denari buruzko argipide-txostena Osoko Bilkurari aurkeztea
- Legebiltzarraren gastuak antolatzea, erabaki ditzakeen esku-emateen kaltetan gabe.
- Araudiaren ariora Legebiltzararloko idazki eta agirien zernolakoa mugatzea, eta bai hoiek onar-garri diren ala ez adieraztea ere.
- Legebiltzar-arloko idazki eta agiri guztien bidera-pena erabakitzea, Araudi honetan jarritako arau-pideei atxikiz.
- Legebiltzarraren ihardunerako orotariko artezpi-deak jartzea, Osoko Bilkuraren eta Batzordeen Bilkuraldi bakoitzerako ekintzapide-egitaraua egin eta hoien ihardutze-sail berezien lanak antolakide-tzea, hori guzti hori Taldeburu-Batzordeari entzun ondoren.
- Araudi honek bere gain utzi eta ihardutze-sailen bati berariz izendatuta egon ez dedin beste edozer.
- Legebiltzarkideren bat edo Talderen bat aurreko zatiaren 4garren eta 5karren txatalen gai diren egitekoak bete-tzeari buruz Mahaiak hartutako erabakiarekin bat ez baletor, birrazterpena egin dedila eskatu ahal izango du. Mahaiak behin-betiko erabakiko du, Taldeburu-Batzordeari entzun ondoren, zio eta guztizko erabakiz.
24.Atala
- Legebiltzarreko Lehendakariak Legebiltzarraren ordez-kotza ofizial eta legezkoa du, lanak behar bezala joateaz ardura-tzen da, eztabaidaketak arteztu eta hoien erari eusten dio eta ordainketak egin daitezela agintzen du, egin ditz akeen esku-emateen kaltetan gabe.
- Lehendakariari dagokio Araudia betetzea eta betearaz-tea, horren esangura zehaztu eta zalantzaren edo hutsen bat gertatutakoan osatze-lana eginez. Osatze-lan horretan ari dela orotariko erabaki bat emateko asmoa izan dezanean, Mahaiaren eta Taldeburu-Batzordearen baiezko iritzia izan beharko du.
- Halaber, Lehendakariak Konstituzioak, Autonomia-Estatutoak, Legeek eta Araudi honek ematen dizkioten beste egiteko guztiak betetzen ditu.
25.Atala
Lehendakariordeek, hurrenez-hurren, Lehendakariaren or-dezkotza egiten dute, Lehendakaria kanpoan edo ezinean gerta-tuz gero horren egitekoak beteaz. Gainera, Lehendakariak edo Mahaiak bere esku utzitako ezein egiteko betetzen dute.
26.Atala
Honako egiteko hauek dagozkie Idazkariei:
- Lehendakariaren oniritziarekin Osoko Bilkuretako Agiriak egiaztatzea.
- Lehendakaritzaren erabakiak betetzea, Legebiltzarki-deei, Batzordeei edo Osoko Bilkurari bakoitzari dagozkion adierazpenak, zehaztapidetzak eta arazoak helaraziz.
- Boto-emanketetan atera daitezenak kontatzea.
- Egin behar daitezen egiaztapenagiriak sendestea, jakitun egon eta bat datorrela erasota utziz.
- Bilkuretan Lehendakaritzaren urgazle izatea, eztabai-daketen arauzkotasuna eta erazkotasuna segurtatzeko.
- Biltzarraren lanak Lehendakariaren erabakien arauera behar bezala egin daitezen bere laguntza ematea.
- Hoietzaz gainera, Lehendakariak nahiz Mahaiak eman-dako beste ezein egiteko betetzea.
27.Atala
Mahaia, Lehendakariak aurrez dei eginda bilduko da.
28.Atala
Lehendakariak, Lehendakariordeek eta Idazkariek eztabai-daketetan eskuhartu nahi dezatenean Mahaitik alde egin eta hartaz ari direneko gaiari buruzko eztabaidaketa eta boto-emanketa bukatu arte ez dira bertara itzuliko.
29.Atala
- Legebiltzar-Taldeetako Buruek, beti Legebiltzarreko Lehendakariaren mahaipurutzapean bilduko den Taldeburu-Ba-tzordea osatzen dute. Lehendakariak, bere arioz edo bi Lege-biltzar-Taldek eskatuta egingo du bilkuretarako deia, eta arauz eratuta dauden Taldeen erdia eta bat bertan izan eta hoiek Legebiltzarreko kideen erabateko gehiengoaren ordezkotza izan dezatenean joko da balio osoz bilduta dagoela.
- Taldeburu-Batzordearen erabakiak boto- gehiengoz hartuko dira boto hoiek, beti ere, Legebiltzar-Talde bakoitzak Legebiltzarrean izan dezan kide-kopuruaren heineango indarra dutela.
- Bilkura honetarako deia Jaurlaritzari jakinaraziko zaio horrek, egoki baderitza, bere ordezkari bat bidali dezan.
- Bilkura hoietan Biltzarreko Idazkarietako batek eta Legelari Nagusiak edo horrek bere ordezkotza emandako legelari batek egon beharko dute. Mahaiko gainontzekoek ere joan ahal izango dute. Taldeburuek edo hoien ordezkoek bere Taldeko kide bat eraman ahal izango dute lagun, botoa emateko eskubiderik gabe.
30.Atala
Araudi honek izendatzen dizkion beste egitekoen kaltetan gabe, honako hauetarako Taldeburu-Batzordeari aurrez entzun beharko zaio:
- Legebiltzarraren eztabaidaketa eta lanak eraz eta errez egiteko lagundu dezaketen irizpideak finkatzeko
- Lantaldeetan Legebiltzar-Talde bakoitzeko zenbat egongo diren zehazteko.
- Legebiltzar-Talde bereziei Batzar-Aretoango tokiak izendatzeko.
- Batzordeen eta Osoko Batzarraren Bilkuraldi bakoitze-rako egutegia egiteko.
31.Atala
Legebiltzar-Batzordeak etengabeangoak eta berarizkoak izan daitezke
- Etengabeango Batzordeak 30garren atalaren 2garren zatian agindutakoaren arauera zehaztutako kide-zenbatekoz osatuko dira, hoiek osatzeko honako oinarri-irizpide hauek kontutan izanaz:
- Legebiltzar-Talde bakoitzak sortarazi daitezen Ba-tzorde guztietan kide bat gutxienez izateko eskubide izango du.
- Gainontzekoak Legebiltzar-Talde bakoitzaren kide-zenbatekoari begira beteko dira. Etengabeango Batzordeek bere erabakiak boto-gehiengoz hartuko dituzte, boto-berdintasuna gertatuz gerorako Legebiltza-rreango kide-zenbatekoaren arauerako botoemanketak onartzen direla.
- Berarizko Batzordeak sortarazteak, eratzeak eta hoien ihardunak Legebiltzarreko Mahaiak horretarako onar ditzan arauak izango dituzte jaurpide.
32.Atala
- 40garren, 41garren eta 42garren ataletan oharteman-dako salbuespenekin, Batzordeek, Lehendakari batek, Lehenda-kariorde batek eta Idazkari batek osatutako Mahai bat hautatuko dute bere artekoetatik. Hautaketa hori banan-banako boto-emanketen bidez egingo da, bat Lehendakaria hautatzeko, beste bat Lehendakariordea hautatzeko eta beste bat Idazkaria hautatzeko. Hoietan Legebiltzarkide bakoitzak txartelean izen bat idatzi eta emandako botoen gehiengoa lortu dezatenak aterako dira hautatuta. Boto-berdintasuna gertatuz gero, boto berdinak ateratako hautagaiei buruzko boto-emanketa berriz eginez ebatziko da.
- Legelariek Batzorde-Mahaietan eta Lantaldeetan, hoiei izendatutakoak betetzeko beharrezko izan dedin lege eta teknika-aldee tatikako aholkularitza egingo dute, eta bai hoiek onartutako irizpideei atxikiz dagozkien argipide-txostenak eta erizpenak idaztea ere, Batzordearen erabakiak Bilkura-Agirian jasoz.
33.Atala
- Legebiltzar-Taldeek, Legebiltzarreko Lehendakariari aurrez idatziz jakinarazi ondoren, Batzorde baten sartuta dagoen bat edo batzuk Legebiltzar-Talde bereko beste batez edo batzuez ordezkatu ahal izango dituzte.
- Legebiltzarreko Lehendakariordeak eta Idazkariak, bertako direneko Le gebiltzar Taldeak Batzorde bereziei eratxiki ahal izango dizkiet.
- Legebiltzarkideek bertako ez direneko Batzordeetara joan ahal izango dute, heurek aurkeztu zitzaketen zuzenketa-eske edo saloei buruzkoetan botoa emateko eskubiderik gabe eskuhar-tzeko eskubidea aitortzen zaiela.
- Jaurlaritzakoek hitz egiteko eskubidez egon ahal izango dute Batzordeetan, baina Taldekide direnetan baino ezingo dute botoa eman.
34.Atala
- Batzordeak bere lan-alorrei dagozkien egitasmo, lege-salo edo nolanahiko arazoez arduratuko dira.
- Legebiltzar-Mahaiak adieraziko du, bakoitzean, gaita-suna duen Batzordea zein den. Hortan bat etorri ezean edo Mahaiaren erabakia iragarri eta hurrengo bost egunen barruan bi Legebiltzar-Taldek beste Batzorde batera eramateko saloa egiten badute, arazoa hurrengo Osoko Bilkuraren Gai-zerrendan sartu eta Osoko Bilkurak erabakiko du.
- Arazo, Lege-Egitasmo edo Saloren bat Batzorde bakar baten berarizko ardurapeko izan ez, edo bere berarizko zernola-koek hori egingarri egin dezatenean, Legebiltzarreko Mahaiak edo Osoko Bilkurak, aurreko zatian esandako moduan, bateango Batzorde bat eratu, arazoa gaitasunik haundiena izan dezan Batzordearen ardurapean utzi, edo gaitasuna duten Batzor-deetako bakoitzari arazoan berari dagokion zatiaren ardura ematea egin ahal izango ditu.
35.Atala
Batzordeak berenezko kideen erdia eta bat bertan izan daitezenean joko dira balio osoz eratutakotzat.
36.Atala
Bere ihardunerako Batzordeek sailka eratu edo arazo bereziak aztertu ditzaten Lantaldeak sortarazi ahal izango dituzte.
37.Atala
- Batzordeek, Legebiltzarreko Lehendakariaren bidez, bere lana ahalik eta ondoen egiteharrezko izan daitezen xeha-penak eta altzinak eskatu, edo hala egokituz gero, hertsiki eskatu ahal izango dizkiete Jaurlaritzari eta Herri-Arduralaritzari.
- Halaber, eta bide berdinetik, azterketaren gaia dela eta egoki izan daitezen agintari edo herri-lanariei ere bere aurrerako deia edo eskea egin ahal izango diete, haietzazko aholkua eskatu dakieneko alderdiei buruz argipideak emateko xede hutsez.
- Batzordeek Legebiltzarreko edo Legebiltzarretik kan-poko beste batzuei ere dei egin ahal izango diete, lehen esandako xede eta bide berdinez .
38.Atala
- Batzordeek arazo bakoitzari buruzko erizpenak eman eta Osoko Bilkurari aurkeztu ko dizkiote. Araupide-ondoriota-rako, erizpen hoiek Lehendakariak eta Idazkariak izenpetu ko dituzte. Erizpenei, Batzordeak hori eraba kitzen badu, izenda-tutako Lantaldeak eginda ko Argipide-Txostena edo zioen adie-razpena erantsi ahal izango zaie. 2.- Batzordeak bi hilabete baino gehiago gabeko epearen barruan eman beharko du bere erizpena, Legebiltzarreko Mahaiak bidezkotzat jotako berarizkoak izandakoan salbu.
- La Comisión deberá emitir dictamen en el plazo no superior a dos meses, salvo circunstancias excepcionales apreciadas por la Mesa de la Cámara.
39.Atala
Elkartuezinen Batzordeak hautatutako Legebiltzarkideen eta, hala gertatuz gero, hoien ordez jarri daitezenen egokitasunari edo artuezinari buruzko erizpena aurkeztuko dio Osoko Bilku-rari; erizpen horrek Araudi honen 9garren atalean jarritako bideak egingo ditu.
40.Atala
- Legebiltzarreko Lehendakariak Mahaipuru gisa, Lege-biltzarreko Mahaiko gainontzekoek eta Araudi honen 31garren atalean agindutakoaren arauera izendatutako Legebiltzarkideek osatuko dute Presako Legegintza, Araudi eta Jaurpide-Batzor-dea.
- Horrek Legebiltzarraren eraentzari eta barne-jaurpideei buruzko arazo guztiak erabakiko ditu.
- Legebiltzarraren Diruegitamu-Egitasmoa aztertzea eta ontzat ematea dagokio, Osoko Bilkurara eramateko. Halaber, Batzorde honi dagokio Diruegitamuen egiterapena zaintzeko eta ekonomia-urte bakoitzaren azkenean kontu-garbitasuna Osoko Bilkurari aurkezteko gaitasuna ere.
- Legebiltzarreko Araudiari buruz egin daitezen alda-kuntza-saloak ere bere ardurapeko izango ditu .
41.Atala
- Presako Legegintza, Araudi eta Jaurpide-Batzorde hori bera Etengabeango Batzorde gisa eratuko da atal honetan zehazten direnetarako.
- Osoko Bilkurari egokitu eta Legebiltzaroporraldietan eta legegintza-aldien artean luzatu ezineko arazoak erabakitzea eta egitekoak betetzea du xede.
- Osoko Bilkuraren hurrengo Biltzarrean Etengabeango Batzordeak izandako arazoen eta bere erabakien berri emango du .
42.Atala
- Halaber, Presako Legegintza, Araudi eta Jaurpide-Batzordea Legebiltzarrak hartu ditzan banakoengandikako edo bateango eskeei bere bideak eginarazteko gai izango da eta, hoiek aztertu ondoren, honako hauek erabaki ahal izango ditu:
- Herri-Jagoleari edo arazo horretzaz arduratzen ari den Legebiltzar-Batzordeari eramatea.
- Legebiltzarreko Lehendakariaren bidez, dagokion Iraskunde-alorreko Ihardutze sailari bidaltzea. Hori hartu dezan Agintaritzak, lehenbaitlehen eta bere burua horretan gai dela baderitza, erabaki-kizun da goen arazoari buruz hartutako edo hartu-asmo dituen neurrien berri emango dio Batzor-deari.
- Besterik gabe Agiri-gordetegian sartzea.
- Beti ere, Batzordeak eskea hartu dueneko adierazpena egin eta hartutako erabakia eske-egileari jakinaraziko dio, bera-rizkoetan horri entzun diezaiokeela.
- Bilkuraldi bakoitza bukatzean, Batzordeak Osoko Bil-kurari argipide-Txostena bidaliko dio, hartutako eskeen zenbate-koa eta Batzordeak hoietzaz hartutako erabakiak zehaztuz, eta bai eskeak haiei bidali zaizkieneko Agintaritzek hartu eta Batzor-deak ezagutu ditzan erabakiak ere. Argipide-txosten hori Eusko Legebiltzarraren Aldizkarian argitaratu eta legegintza-aldi bakoi-tzeko azkeneko Osoko Bilkurako Gai-Zerrendan sartuko da.
43.Atala
Legegintza-aldi bakoitzaren hasieran Etengabeango Batzor-deak zehaztuko dira, Legebiltzarreko Mahaiak Taldeburu-Batzordeari entzun ondoren, hoien zenbatekoa eta bakoitzaren zertarakoa zehazten duela.
44.Atala
Sortarazte-erabakian bertan jakineko egitekorako eratzen direnak dira berarizko Batzorde. Izendatu zaien lana bukatzean deusezten dira eta, nolanahi ere, Legegintza-aldia bukatzera-koan.
45.Atala
- Osoko Bilkurak Mahaiaren, hiru Legebiltzar-Talderen, Legebiltzarreko kideen bostenaren edo Jaurlaritzaren saloz, herri-zuduzko ezein arazotarako azterpide edo Argipide-Batzor-dea eratzea erabaki ahal izango du.
- Horretarako, saloa egin dezanak, salo hori Mahaiari idatziz aurkeztu beharko dio Argipideketaren edo azterketaren gai izan behar luketen gertakariak zehatz-mehatz adierazi eta horren beharra erakutsiz. Gaia Osoko Bilkuraren Gai-Zerrendan sartuko da 45karren atalean ohartemandakoaren arauera, eta Araudi honek 149garren atalean jarritako modutan eztabaidatu-ko da.
- Legebiltzarrak azterpideak edo argipideak egitea erabakiz gero, 31garren atalean oharteman bezala, Legebiltzar-Batzorde bat izendatuko da.
- Azterpide edo Argipide-Batzordeek lanegitamu bat gertatuko dute, bere artekoetatik lantaldeak izendatu ahal izango dituzte eta bai, Legebiltzarreko Lehendakaritzaren bidez, ezein norbanako, herri-agintari edo herrilanariri aitorpenak egin ditzan bere aurrera joanarazi ere. Horretarako deia hartu dezatenek Batzordearen aurrera agertu beharra izango dute.
- Batzorde hauen erabakiak ez dira Epaitegientzat eragozpen ez behartze-indarrezko ere izango, epaiaren gai dena-ren balioari ez diote eragingo, eta Legebiltzarraren Osoko Bilku-ran eztabaidatuko den argipide-txosten baten erasota utzi behar-ko dira. Legebiltzarreko Lehendakaria eztabaidaketa antolatze-ko, hizpidea emateko eta eskuhartzeen iraupena zehazteko gaita-sunaren jabe da.
- Bere egitekoan dihardutela Azterpide eta Argipide-Batzordeek Lege-hauspenen baten zantzuak aurkitzen badituzte, Epai-Agintaritzari jakinaraziko diote.
- Batzordearen bilkurak eta azterketak Osoko Bilkurak erizpena ontzat eman dezanerarte isilpekoak izango dira, gaiaren eta Bilkura-azterpenen isilpekotasuna erabaki dedinean salbu.
- Argipideketa edo azterpideketa bukatutakoan Jaurlari-tzari ezagutaraziko zaio.
- Azterpide-batzorde batek Legebiltzarraren egoitzatik kanpo biltzeari edo bere kidetako bat bidaltzeari egoki eritzi diezaionean, horretzazko erabakia hartu baino lehen Legebiltza-rreko Lehendakariari jakinaraziko dio .
46.Atala
- Legebiltzarreko Osoko Bilkurarako deia Lehendaka-riak Mahaiarekin elkar hartuta egingo du, bere arioz edo bi Legebiltzar-Taldek edo hamabost Legebiltzarkidek gutxienez eskatuta.
- Bertako kideen erdiak eta bat bertan egon daitezenean joko da balio osoz bildutakotzat .
47.Atala
Osoko Bilkurak, hoietarako Gai-Zerrenda ahitu dedinerarte bat eta bera direla ulertuko da, erabaki bakoitza onartzeko beharrezkoa den gutxienezko kide-zenbatekoari buruz 71garren atalean agintzen denaren kaltetan gabe
48.Atala
- Legebiltzarkideek zein Legebiltzar-Taldetako direnaren arauera eseriko dira Batzar-Aretoan, eta beti toki berean. Tokiak Legebiltzarkideen artean banatzea Taldeburu-Batzordean hartu-tako erabakiz egingo da, 30garren atalean agindutakoaren arauera.
- Bilkura-Aretoan Jaurlaritzakoentzako Eusko Legebil-tzarrak izendatutako Senadoreentzako eserleku bereziak egongo dira, eta bai Araudi honen 117garren atalean aipatzen diren Kon-daira-Lurraldeetako Erakundeen izenekoentzat ere, esandako agindu horretan esaten den Legegintza-arioa egiteratu ahal dezaten.
- Esandako hoietzaz gainera bere egitekoa betetzen ari diren Legebiltzarreko lanariek eta Lehendakariak berarizko baimena emandakoek baino ez dute sarpiderik izango.
49.Atala
Legebiltzarrak bere egitekoak betetzeko behar dituen gauzazko eta gizakizko eskuarteak izango ditu eta, bereziki, erabateko alderdikeriarik gabe ihardungo duten Legebiltzarreko herri-lanarien Arduralaritza-artezpeango teknika, agiritegi eta aholkularitza-zerbitzuak, hori guzti hori Legebiltzarreko Lanari-goaren araupideetan erabaki dedinaren arauera.
© Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco. Lege-eremua
Becerro de Bengoa 01005 Vitoria - Gasteiz
Tel.: 945 00 40 00 - Fax: 945 13 54 06
Web master








