Gu ezagutzeko.Araudia
V IDAZPURUA. - IHARDUTZE-MODUEKIKO OROTARIKO ERABAKIEZ
ATALBURUA. - BILKUREZ
50.Atala
- Legebiltzarra urtean bi alditan bilduko da agizko bilkuraldietan; lehenengoa irailetik abendurartekoa eta biga-rrena otsailetik ekai nerartekoa izango dira, hoiek guztiak barne.
- Aldi hoietatik kanpo, Legebiltzarrak berarizko bilku-rak egin ahal izango ditu Jaur laritzak, Etengabeango Batzor-deak edo Lege biltzarkideen herenak eskatuta. Eskean, egin nahi den berarizko Bilkurarako aurkezten den Gai-Zerrenda berariz zehaztu beharko da eta hori bukatu ondoren Bilkura bukatu egingo da.
- Agizko bilkuraldietan Bilkura bereziak edo gai bakar bati buruzkoak egin ahal izango dira, Jaurlaritzaren nahiz Lege-biltzarkideen herenaren arioz, Bilkura hoietarako eta Gai-Zerrendari buruzkoetan, aurreko lerroaldian emandako aginduek balio dutela.
- Bai Batzordeen, bai Biltzar Osoaren Berarizko Bilku-retarako deia eta hoietarako behin-betiko zerrenda ezartzea Araudi honetantxe Agizko Bilkuretarako ohartemandakoaren arauera egingo dira.
51.Atala
- Bilkurak aste bakoitzeko asteazkenetik ostiralarteko egunetan egingo dira, bi egunok barne.
- Hala ere, esandako egun hoietzaz besteetan ere, egin ahal izango dira:
- Batzorderen baten bertako Lehendakariaren arioz edo hiru Legebiltzarkide-Talderen nahiz Batzorde hartakoxe Legebiltzarkideetatik herenak eskatuta.
- Osoko Bilkuraren erabakiz, Lehendakariaren, hiru Legegiltzar-Talderen edo Legebiltzarreko berenezko kide guztien herenaren arioz.
- Legebiltzarreko Mahaiak Taldeburu-Batzordeari entzun ondoren hartutako erabakiz.
52.Atala
- Legebiltzarraren Osoko Bilkurak jendeaurrekoak izan-go dira, hurrengo atalean esaten denez hoien isilpekotasuna era-baki dedinean salbu.
- Batzordeen Bilkurak ateak itxita egingo dira. Hoietara bere nortasuna egiaztatuta euki eta baimenaren jabe diren gizar-te-adierazpi deetakoak joan daitezke, Batzordearen bera ren iri-tziz gaiaren zernolakoak besterik eska dezanean salbu.
- Lehen jarritako mugapenekin eta hurrengo atala erabiltzeari darizkionekin, Legebiltzarreko Mahaiak Batzor-deango ezta baidaketei Legebiltzarraren egoitzan dautzan Lege-biltzar-Taldeen idazguetatik jarraitu ahal izateko teknika-bideak egitea erabaki dezake.
53.Atala
- Honako hauetan izango dira isilpekoak bai Osoko Bilkurak bai Batzordeenak:
- Legebiltz arraren barne-eraentzako gaiak izan daitezenean.
- Legebiltzarraren edo Legebiltzarkideen izen onari datxezkon gaiak izan daitezenean eta, nolanahi ere, Legebiltzarkideren bat aldi baterako edo behin-betiko hastantzea edo Legebiltzar-araukortasunari datxekon beste ezein arazo eztabaidatu dedinean.
- Legebiltzarreko Mahaiaren, Jaurlaritzaren, hiru Legebiltzar-Talderen nahiz Osoko Bilkurako edo Batzordeko kideen herenaren arioz, Osoko Bilkurak edo Batzordeak berak bere kideen erabateko gehien-goz erabaki dezatenean.
- Bilkura isilpeko izan dedinaren eskea aurkeztu ondo-ren, horretzazko eztabaidaketa hasiko da; hori, berez eta besterik gabe, isilpekoa izango da eta, bukatu ondoren, erabakia hartu eta Bilkurari erabakitako modutan jarraituko zaio.
- Argipide edo azterpidetarako Batzordeen bilkurak beti isilpekoak izango dira.
- Bilkuretako irudi nahiz hotsezko irarpenak egiteko Lehendakaritzaren baimena noraezekoa izango da.
54.Atala
- Osoko Bilkuran eta Batzordeenetan dagozkien Bilkura-Agiriak erasoko dira; hoiek, aztertutako gaien zerrenda laburra, eskuhartu dutenena, gertatutako gorabeherak eta, nolanahi ere, hartutako erabakiak izango dituzte berebaitan.
- Batzordeen Bilkuretako biltzar-agiriak Legelariak idatzi eta Idazkariak sendetsiko ditu, Lehendakariaren oniritziarekin, eta Batzordeko Legebiltzarkideei banatuko zaizkie hurrengo bilkuraren hasieran onartu ahal ditzaten.
55.Atala
- Osoko Bilkurarako Gai-Zerrenda Lehendakariak egin-go du Taldeburu-Batzordearekin elkar hartuta; horretzazko boto-emanketan beharrezko gertatuz gero, boto bakoitzaren indarra kide-zenbatekoaren heineangoa izango da, horretarako Talde-buru bakoitzak bere Legebiltzar-Taldeak Biltzarrean izan ditzan tokiak hainbat boto dituela.
- Batzordeentzako Gai-Zerrenda bertako Lehendakariak jarriko du bere Mahaiari entzun ondoren eta Legebiltzarreko Lehendakariarekin elkar hartuta, Legebiltzarreko Mahaiak egin-da zeukakeen egitaraua betetzeko xedez.
- Osoko Bilkurako Gai-Zerrenda Osoko Bilkuraren beraren erabakiz aldatu ahal izango da, Lehendakariaren saloz edo bi Legebiltzar-Taldek nahiz Legebiltzarkideen seirenak eska-tuta.
- Batzordeen Gai-Zerrendak ere era eta modu berdinetan aldatu ahal izango dira, hoietan horretarako arioa Legebiltzarre-ko Lehendakariaren, Batzordeko Mahaiaren, bertako Legebil-tzar-Taldetako biren edo bertako berenezko kideen seirenaren salozkoa izan daitekeen arren.
- Osoko Bilkuretan nahiz Batzordeetan gai berri bat sartu nahi dedinean, gai horrek, sartu ahal izateko moduan egoteko, arauzko bide guztiak eginda euki beharko ditu, arazoa presakoa izan eta Taldeburu-Batzordeak erabakia ahobatez hartuta, gai hori arauzko baldintza hori bete gabe sartzea erabakiko balitz salbu.
56.Atala
Araudi honek bestelako eperen bat ohartematea, edo Taldeburu-Batzordearen ahobatezko erabakiz presakotzak jotakoren bat gertatutakoan salbu, ezein arazo ezingo da, ez Batzordean ez Osoko Bilkuran, horretzazko argipidetxostena, erizpena edo agiri-sorta berrogeita zortzi ordu aurrez gutxienez banatu gabe aztertu.
57.Atala
Eztabaidaketak Lehendakariak artezten eta eratzen ditu.
58.Atala
Ezein Legebiltzarkidek ezingo du Lehendakariari hizpidea eskatu eta lortu gabe hitz egin.
59.Atala
Txanda batez batean baliatzeko asmoa Lehendakaritzari adierazi diezaioten Legebiltzarkideek eta Taldeek bere eskuhar-tzearen hurrenkera jarri ahal izango dute, Lehendakaritzari aurrez adieraziz. Zuzenketa-eskeen aldezpena egiteko, Lehenda-kariari aurrez jakinarazita, Legebiltzarkide baten ordez beste batek egitea ontzat ematen da. Lehendakariak dei egiten dion Legebiltzarkide bat bertan ez badago hizpidea utzi egiten duela ulertuko da, arazoa Batzordemailan aztertzen bada eta Lege-biltzar-Talde batek horren aldezpena berariz beretzakotu deza-nean salbu, saloa baztertuta gelditzen dela. Osoko Bilkuretan saloa egiten duen Legebiltzarkidea bertan ez egoteak saloa bera ez, baina saloaren aldezpena egitea uzten dela adieraziko du, eta zuzenean boto-emanketetara joko da.
60.Atala
Inork ezingo dio inori hizpidea kendu, Lehendakariak izan ezik, bere aldia bukatu denaz ohartarazteko, gaiari atxikitzeko edo eraz ari dedila esateko, hizpidea kentzeko edo Biltzarrari, biltzarkideren bati edo jendeari era gorde dezatela eskatzeko.
61.Atala
Jaurlaritzakoek eska dezaten. guztietan hitz egin ahal izango dute, eztabaidaketak eratzeko Legebiltzarreko Lehendakariari dagozkion eskubideen kaltetan gabe.
62.Atala
- Lehendakariaren iritziz eztabaidaketan Le gebiltzarkide bati edo horren jokabideari buruzko balio-erizpenak edo okerrak bere bai tan daramatzaten aipamenak egin daiteze nean, aipatutakoari bost minutu baino gehiago gabeko aldi baterako hizpidea eman ahal izan go dio, eztabaidaketa-gai den arazoaren funtsean sartu gabe, egindako aipamenari hertsihertsiki erantzun ahal diezaion.
- Aipamenekiko erantzunak ezingo dira Bilkura berean edo hurrengoan baizik egin.
- Aipamenak Legebiltzar-Talde baten duintasunari edo izen onari eraso diezaionean, Lehendakariak Talde horren izene-ko bati hizpidea eman ahal izango dio, atal honen 1 eta 2 zatietan jartzen den aldi bererako eta baldintza berdinekin.
- Aipamenaren gai izandakoak bere izenean edo bere alde eskuhartu dezaneko eskua beste Legebiltzarkide bati eman ahal izango dio.
63.Atala
- Ezein eztabaidaketetan, bere arrazoipi deei beste hizlariren batek edo batzuk aurka egindakoak behingoagatik, eta bost minututako aldi baten gehienera erantzuteko edo zuzen ketak egiteko eskubidea izango du.
- Araudi honetan ezein eztabaidatarako agindutakoa, Taldeburu-Batzordeari entzun ondoren eztabaidaketa eta boto-emanketak antolatzeko, Legebiltzar-Taldeen nahiz Lege-biltzarkideen eskuhartze-aldien garrantzia haztatuz hoien zenba-tekoa eta denbora gehitzeko edo gutxitzeko eta, Taldeen eta gaien zernolakoei begira jakineko gai baten Legebiltzar-Talde bati dagozkiokeen guztiak elkarri eratxikitzeko, Lehendakariak dituen aginpideen kaltetan gabe izango da.
64.Atala
- Eztabaidaketaren edozein unetan Lege-biltzarkideek, hala egokituz gero, bere iritziz geroko eztabaidaketarako garran-tzizko gertatzen den "aintzin-arazo" bat garbi uzteko hizpidea eskatu ahal izango dute. Arazo horri buruz, aldeko txanda bateko eta aurkako beste bateko eztabaidaketa baino ezingo da izan, eta ondoren gaia ebatzi dezan boto-emanketa bat, Lehendakariak egoki eritzi diezaionean.
- Gai bat eztabaidatzeari ekin baino lehen, ezein legebil-tzarkidek beharrezko diren gauzazko edo erazko baldintzak bete daiteze nerarte edo eragozpide gertatzen direnak kendu arte atzeratu dedinaren eskea egin ahal izango du, "atzeratze-arazo" hori Lehendakariaren iritzira gelditzen dela.
- Eztabaidaketa batek dirauen artean, ezein Legebiltzar-kidek "erari buruzko arazo" baterako hizpidea eskatu eta lehen-tasunez lortu ahal izango du, Gai-Zerrendako arazotan eta Taldeburu-Batzordeak Bilkuretarako jarritako modutan arra-zoizko eta denborazko hurrenkerari men egin dakiola eskatzeko, eta bai eztabaidaketako gorabeherak hori aholkagarri egin dezatenean arrazoizko era baten saloa egiteko ere. Bakoitzean, dagokion ihardutze-saileko Lehendakaritzak erabakiko du.
- Eztabaidaketa da goenean dagoela, Legebiltzarkideek Araudia bete dedineko eskea egin ahal izango dute. Horretarako, hoiek betetzea eskatzen duteneko atala edo atalak aipatu beharko dituzte. "Araudi-arazoa" dela eta ezingo da inolako eztabaidake-tarik izan eta Lehendakariak egindako agerpenari begira har dezan erabakiari men egin beharko zaio.
- Ezein Legebiltzarkidek eskatu ahal izango du, hori ere eztabaidaketak dirauen artean eta boto-emanketa egin baino lehen, aztergai dagoen arazoari buruz argia emateko egoki deritzen arau edo agiri-paperak irakurtzea. Lehendakaritzak, agiri-agirian egokitasunik gabeko edo alperrikako deritzen irakurketei uko egin ahal izango die, eta bai, bere iritziz, aztergai den arazoarekiko erabakia luzatunahizko direnei ere.
65.Atala
Araudian ohartemandako aldi laburragotan salbu, ezein arazo edo gaiekiko eztabaidaketan orohartzezko alderdien eztabaidaketarako hitzaldiek ezingo dute 30 minututatik gora iraun eta, atal edo zuzenketa-eske bakoitzari buruzkoak 15 minututatik gora.
66.Atala
Arauzko aldia bukatu ondoren, Lehenda kariak, hizlariari bukatu dezaneko eskea birri tan egin ondoren, hizpidea kendu egingo dio.
67.Atala
Lehendakariak, inora jotzerik ez dagoela, bi aldiz gaiari atxiki dakiola eskatu eta sahietsbidetan jarraitu dezanari hizpidea kendu ahal izango dio.
68.Atala
Ezein eskuhartze edo hitzaldi ezingo da eten, ez hurrengo Bilkuran jarraitzekotan gel diarazi ere.
69.Atala
Lehendakaritzak, Mahaiari entzun ondo ren eta arazoa aski eztabaidatu dela eritzitako guztietan, eztabaidaketa bukatuarazi ahal izango du. Legebiltzar-Talde bateko Taldebu ruak eskatuta ere erabaki ahal izango du hori. Bukatze-eske horri buruz aurkako hizlari batek eta aldeko beste batek hitz egin ahal izango dute, bakoitzak bost minututan gehienera.
70.Atala
Legebiltzarrak ondorengo modu hoietakoren batez hartuko ditu bere erabakiak:
- Lehendakaritzaren saloarekiko baieztapenez.
- Agizko boto-ematez.
- Banan-banako boto-ematez.
- Txartelen bidezko boto-ematez.
- Bolen bidezko boto-ematez.
71.Atala
- Legeak edo Araudi honek gutxienezko kide-zenbateko bat edo berarizko gehiengo bat eskatu dezatenean salbu, erabakiak bertango Legebiltzarkideen gehiengo soilez hartuko dira, ari den ihardutze-SAILA. osatzen duten kideen erdiak eta bat bertan egon daitezenaren baldintzapean.
- Aurreko lerroaldian agindutakoa horrela dela ere, Legebiltzarkideren batek gutxienezko kide-zenbatekoa ba dagoenaren egiaztapena eskatu eta lerroaldi horretan eskatzen dena ez egotea gertatuz gero, boto-emanketa bi ordu atzeratuko da. Aldi hori bukatu ondoren, boto-emanketa baliozkoa izango da, ari gareneko ihardutze-SAILA. osatzen duten kideen herena baino gehiago bertan egon dedinaren baldintzapean.
- "Gutxienezko kide-zenbateko" aren egiaztapena ezingo da ezein boto-emanketa hasi baino lehen baizik egin. Boto-emanketa hasi ondoren erabakiaren indarrik eza ezingo da eskatu, boto-emaileen zenbatekoa zena zela.
72.Atala
Boto-emanketa hasi ondoren, ezein Legebiltzarkidek ezingo du hori bukatu arte Bilkura-Aretoan edo dagokion Batzordean sartu, ez bertatik atera. Boto-emanketak ezingo dira ezergatik ere eten eta ez zaio bertango inori hizpiderik emango.
73.Atala
Lehendakaritzak edo horren manuz Mahaiak egin eta ira-garri ondoren, hoien aurkako era gozpenik edo aitzitasunik agertu ez dedineko saloak baieztapenez onartutakotzat joko dira.
74.Atala
Agizko boto-emanketa, Lehendakaritzak Mahaiarekin bat eginda hartutako erabakiz, honako modu hauetakoren baten egin ahal izango da:
- Lehenengo, baiezkoa ematen dutenak, gero ezezkoa ematen dutenak eta azkenean botorik ematen ez dutenak zutituta. Idazkaria zalantzan egon edo Legebiltzar-Talderen batek eskatuz gero, bai botoemanketa iragarri ondoren ere, Lehendakariak botoa alde emandako bi Legebiltzarkide eta aurka emandako beste bi izendatuko ditu hoietako bik, alde bakoitzeko banak, baiezkoa ema-ten dutenak kontatu ditzaten, beste bik, ezezkoa eman dutenak, eta laurok batean, botorik ematen ez dutenak, atera dedina gero iragarriz.
- Baiezkoak, ezezkoak eta botorik eman gabekoak agerta-razi ditzan elektronika-bidez.
75.Atala
Banan-banakako boto-emanketa, Lehendakariak Mahaiare-kin batean hartutako erabakiz honako modu hauetakoren baten egin daiteke:
- Idazkari batek Legebiltzarkideei bere izenez deitu eta hoiek "bai" edo "ez" erantzunda edo botorik ez dutela ematen adierazita. Osoko Bilkuran banakako dei hori zotz eginda ateratako Legebiltzarkide baten izenetik hasi eta azkeneko izeneraino alfabetohurrenkeran egingo da, berriz lehenengo letratik hasi eta esandako alfabeto-hurrenkeran lehen zotz eginda ateratako Legebiltzarki-dearen izenera iritsi arte. Batzordeetan bertako kideen alfabeto-hurrenkerari eusten zaio.
- Botoa ematen duten Legebiltzarkideen, bakoitzaren botoaren nolakoaren eta onartzezko, uko egitezko eta botoa emateke gelditzezko emaitzen zerrenda eman dezan elektronika bidez.
76.Atala
Osoko Bilkuran bi Legebiltzar-Taldek edo berenezko Legebiltzarkideen herenak, eta Batzordetan lau Legebiltzarkidek eskatu dezatenean, boto-emanketa banakakoa edo isilpekoa izango da.
77.Atala
Norbanakoen hautaketa guztiak txartel bidez egingo dira.
78.Atala
- Bolen bidezko boto-kontaketa norbaiten egintza edo jokabidea epaitzeko ezein boto emanketetan erabiliko da.
- Boto-emate moeta hori egiteratzeko Legebiltzarkide bakoitza mahaira hurreratu eta Lehendakariak bola zuri bat eta beste bola beltz bat emango dizkio eta jokabidea ontzat ematen badu, horretarako atabakan bola zuria sartuko du, eta gaitzesten badu, beltza, sartu gabekoa beste atabaka berezi batean uzten duela. Boto-berdintasuna gertatuz gero bola zuriak izango dira irabazle.
79.Atala
Deia eginda egin daitezen boto-emanketa guztietan, Jaur-laritzako izan daitezen Legebiltzarkideek eta Mahaikoek bere botoak azkenean emango dituzte.
80.Atala
- Agizko boto-emanketaren baten botoberdintasuna gertatuz gero, berriz egingo da. Berriro ere boto-berdintasuna aterako balitz, hurrengo Bilkuran berriz egingo da botoematea, eta orduan ere boto-berdintasuna izanez gero, boto-gai den erizpen, atal edo saloa uko egindakotzat joko da.
- Batzordeango biderapena aurreko arau horretatik kanpo gelditzen da, horretan 30garren ataleko b) zatiaren 2garren lerroaldian agintzen dena erabili beharko dela.
81.Atala
Legebiltzar-Talde guztiek edo dagokion saloa egindako Legebiltzarkideek boto-emanketaren aurreko eztabaidaketan eskuhartzeko aukera izan dutenean ez da botoarekiko adieraz-penik egiteko biderik izango.
82.Atala
Aurreko atalean agindutakoa horrela dela ere, Lege-Egitas-mo eta Lege-Salotan azkeneko boto-emanketaren ondoren botoarekiko adierazpena egin ahal izango da, bost minututako aldian gehienera, eztabaidaketarako argi eta garbi bereizitako zatitan banatu bada salbu, hori gertatuz gero adierazpena zati bakoitzari dagozkion boto-emateetako azkenaren ondoren egin ahal izango bait da.
83.Atala
Halaber, eztabaidaketan eskuhartu eta horren ondorioz bere botoa aldatutako Legebiltzar-Taldeak ere bost minututan bere botoarekiko adierazpena egiteko eskubide izango du.
84.Atala
- Alderantzizko agindurik ezean, Araudi honetan jarrita-ko epeak lan-egunka kontatuko dira, eta hilabeteka jarritakoak egun-zenbagarritik zenbagarri berekorarte.
- Legebiltzarrak bilkurarik egin ez dezan aldiak ez dira kontatuko, hortaz ari gareneko arazoa berarizko bilkura baterako gai-zerrendan sartuta egotea gertatuz gero salbu. Legebiltza-rreko Mahaiak zehaztuko ditu bilkua hori egin ahal izateko bideak egiteko ez besetarako gaitasunduntzat jo beharreko egunak .
85.Atala
- Legebiltzarreko Mahaiak Araudi honean jarritako epeak luzatzea edo laburtzea erabaki dezake.
- Berarizkoetan salbu, luzapenak ez dira epearen beste halako bat baino haundiagoak izango, eta laburpenak ere ez, erdia baino haundiagoak.
86.Atala
- Agiri-paperak Legebiltzarreko Idazkaritza Nagusiko erroldelaritzan aurkeztea Mahaiak jarri ditzan egun eta orduetan egin ahal izango da.
- Posta-idazgutan epearen barruan aurkeztutako agiri-paperak onartu egingo dira, Arduralaritzabide-legean horretara-ko eskatzen direnak bete izanaren baldintzapean.
87.Atala
- Honako hauek gertatutakoan gabetu daiteke Legebil-tzarkidea, Mahaiaren erabakiz, Araudi honen 11garrenetik 18ga-rrenerainoko atalek ematen dizkioten eskubidetako batez edo guztiez:
- Behin eta berriz eta nabarmenki Osoko Bilkurara edo Batzordeenetara joateari nahita huts egin diezaionean.
- Araudi honen 53garren atalean jarritako isilpeko-tasuna hautsi dezanean.
Mahaiaren erabakia zio eta guztizkoa izango da, eta zigorraren zabala eta iraupena zehaztuko ditu, zigor horrek Araudi honen 21garren atalean ohartemandako diru-laguntzaren heinean dagokion zatia ere har dezakeela.
88.Atala
- Lehendakariak, Araudi honek ezarritako modu eta neurritan, Legebiltzarkide bati Bilkura batera edo bitara joatea galeraztea eta bertan-behera egoztea ere egin ahal izango du.
- Beste Legebiltzarkideren bati edo bilkurango nornahiri jazarri, jazarri nahi izan edo mehatxu egin diezaion legebiltzarki-dea, Lehendakaritzak Aretotik bertanbehera egotzi eta hilabe-terako gutxienez bere eskubiderik gabe utziko du, Legebiltza-rrak, Lehendakariak salo egin ondoren, zigorpidea gehitzearen edo gorragotzearen kaltetan gabe. Osoko Bilkuraren horretzazko erabakia emandako botoen erabateko gehiengoz hartu beharko da
89.Atala
- Osoko Bilkurak, Legebiltzar-Araupideak direla eta, Legebiltzarkidegoaz aldibaterako gabetzea edo hori erabat galtzea erabaki ahal izango du honako hauetan:
- 87garren atalean ohartemandako zigorra ezarri eta bete ondoren Legebiltzarkideak lehengoan iraun dezanean.
- Legebiltzarkideak Legebiltzarrera harmak eraman ditzanean.
- Bilkura-Aretotik egotzitako Legebiltzarkideak ateratzeari uko egin diezaionean.
- Legebiltzarkideak Araudi honen 3garren ataleko 4. puntuan agindutakoa hautsi dezanean.
- Aurreko zatian esandako hiru lehenengoak gertatuz gero, Legebiltzarreko Mahaiak egindako saloak eta 4garrenean Legebiltzarkideen Araudi-Batzordeak egindakoak Osoko Bilkurari eramango zaizkio aztertu eta isilpeko botoz erabaki ditzan. Eztabaidaketa horretan Legebiltzar-Taldeek bere Talde-buruen bidez eskuhartu ahal izango dute eta Legebiltzarrak besterik gabe hartuko du erabakia.
- Mahaiaren iritziz zigorra ekarri duena lege-hauspen gerta baledi, Lehendakaritzak erru-adierazpena egingo dio dago-kion Epailaritza-Sailari.
- Halaber, Legebiltzarreko Osoko Bilkurak, erabateko gehiengoz, Legebiltzarkideen eskubide eta egitekoei buruz BIGARREN IDAZPURUAN esandakoak eta Araudi honen 3garren atalaren 3garren zatian agintzen den hoietzazko berarizko onarpena gertatuz gero, Legebiltzarkideen eskubideen eta egitekoen aldi baterako geldialdia agindu ahal izango du.
- Osoko Bilkuraren azken-erabakia baino lehen Presako Legegintza, Araudi eta Jaurpide-Batzordearen horretzazko zio eta guztizko Erizpena beharko da.
- Erizpenean egiten diren saloak Osoko Bilkurari eramango zaizkio honek isilpeko batzarrean aztertu eta erabate-ko gehiengoz erabakia hartu dezan. Eztabaidaketan Legebiltzar-Taldeek bere Taldeburuen bidez eskuhartu ahal izango dute, eta Legebiltzarrak besterik gabe erabakiko du.
90.Atala
- Aztergai denaz bestelako inguruminguruz nahiz dagoeneko eztabaidatuta eta iadanik bototara-jarritakora behin eta berriz joz gaietatik urruti ibili daitezen hizlariei, gaiari atxiki dakizkioneko oharra egingo zaie.
- Eskuhartze berean gaiari lotu dakion deia hiru aldiz egin behar izandako hizlariari, Lehendakariak hizpidea kendu egingo dio.
91.Atala
Honako hauetan egingo zaie Legebiltzarkide eta hizlariei arauak bete ditzatenerako deia:
- Biltzarraren edo Biltzarkideen, Erresuma-Erakundeen eta beste ezein norbanako edo erakunderen duintasuna-ren aurkako hitzak esan edo iritziak agertu ditzate-nean.
- Bere hitzaldietan azterrena behar bezala egiteko ezarritakoei huts egin diezaietenean.
- Besteei hizpidea etenda edo beste nolanahi bilkuren erazkotasuna hautsi dezatenean.
- Hizlari batek hizpidea kendu ondoren hitz egiten jarraitu nahi dezanean.
92.Atala
- Bilkura berean arauz ihardutzeko deia hiru aldiz egin eta, bigarrenean, beste dei batek lekarzkeen ondorioen oharra egin zaion Legebiltzarkide edo hizlariari, hala gertatuz gero, hizpidea kenduko zaio eta Lehendakariak, inolako eztabaidake-tarik gabe, Bilkuraren gainontzeko zatian bertan ez egoteko zigorra jarri diezaioke.
- Zigortutako Legebiltzarkideak Bilkura-Aretotik atera-tzeko aginduari entzungor egiten badio, Lehendakariak, egozpe-na egitarazteko beharrezko deritzen neurriak hartuko ditu. Hori gertatuz gero Lehendakaritzak, gainera, eta 89garren atalean agindutakoaren kaltetan gabe, hurrengo Bilkurara joan ahal izatea galerazi ere egin diezaioke.
- Aurreko atalaren lehenengoan ohartemandakoa gertatuz gero, Lehendakariak Legebiltzarkide edo hizlariari esandako irainak atzeratu ditzanaren eskea egin, eta hoiek "Bilkura-egunkarian" ez erasotzeko aginduko du. Eske horri uko egiteak bata-bestearen ondorengo hainbat zentzatzeko dei ekar ditzake, atal honen aurreko zatietan ohartemandako ondorioekin.
93.Atala
Lehendakaria, bere zaingo-agintepidea darabilela, Legebil-tzarrean eta Legebiltzarreko etxaleku guztietan bakea egon dedinaz arduratuko da; horretarako, egoki eritzitako neurri guztiak hartu ahal izango ditu, hautsi dezatenak epailaritzari eskuratzea bera barne.
94.Atala
Legebiltzarraren etxe barruan bere egitezko nahiz hitzezko jokabidearekin bilkuran nahiz bilkuratik kanpo, Legebiltzarkide izan ez izan, iskanbila larria sortarazi dezan nornahi berehalaxe egotzi egingo da. Legebiltzarkide bada, Lehendakariak, gainera eta bertan behera hilabete osorainoko eperako bere Legebiltzarkidegoaz gabetu egingo du, Legebiltzarrak Mahaiaren saloz eta 89garren atalean ohartemandakoaren arauera zigorra gehitu edo gogorragotu ahal izatearen kaltetan gabe.
95.Atala
- Jendaurreko Bilkuretan Lehendakariak jendearentzako solairuetan bakea egon dedinaren ardura izango du.
- Solairuetan aldeko edo aurkako adierazpenak egin, bakea hautsi edo heziketa onari huts egin liezaietenak, Lehendakaritzaren aginduz berehala Aretotik egotzi egingo dira; Lehendakaritzak, egoki deritzanean, egindakoak lege-hauspen edo huts izan balitez ere, Legebiltzarreko Segurantza-zerbitzuek badaezpada beharrezko zehazte-bideak egin ditzatela agindu ahal izango du.
96.Atala
Honako hauek izango ditu Legebiltzarrak bere argitalpen ofizial:
- Eusko Legebiltzarraren Aldizkari ofiziala.
- Biltzar Osoaren behin-behingo eta behin-betiko Bilkura-Egunkariak, eta bai Batzordeena ere, gero Osoko Bilkurara joan ez daitezen eztabaidaketa eta erabakientzako.
97.Atala
- Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialak honako hauek argitaratuko ditu: Lege-Egitasmoak eta Lege-Saloak, azkenengo hauek Osoko Bilkurak kontutan hartu ditzanaren ondoren, Osoko Bilkuran aldezkizun izan daitezen boto bereziak edo zuzenketa-eskeak, Lantaldeen argipide-txostenak, Batzordeen Erizpenak, Osoko Bilkuraren Erabakiak, Itaunak, Aitzi-Adierazpenak, Legez bestekoen Saloak, Erabaki-Saloak, Erantzun-eskeak eta isilpeko izan ez daitezen hoiekiko ihardespenak, Jaurlaritzaren mezuak eta hoiek argit--aratzea Araudi honen aginduren batek eskatu eta Lehendakariak agindu dezaneko beste ezein idazki edo agiri, eta Erresumako Gorte Nagusiak eman eta Autonomia-Elkarteari doazkion edo doazkiokeen Erabaki guztiak.
- Legebiltzarreko nahiz Batzordeko Lehendakaritzak presa dagoenean, eztabaidaketarako eta boto-emanketetarako eta gero Legebiltzarraren Aldizkari ofizialean behar bezala erasotzearen kaltetan gabe, lehenengo zatian aipatutako agiri-paperen aldakiak mekanika bidez egin eta eztabaidatu behar ditzaten Legebiltzarkideei banatu dakizkiela agindu ahal izango du .
98.Atala
- Bilkura-Egunkarietan, agiriko bilkuretan iz andako eskuhartze eta hartutako erabaki guztiak oso-osorik aldatuko dira, gertatutako gorabehera guztiak erasota utziz.
- Osoko Bilkuraren eta Batzordeen isilpeko Batzorde-tako irudizko, hotsezko edo idatzizko irarkiak Lehendakaritzan gordeko dira.
99.Atala
- Legebiltzarreko Mahaiak, gizarteadierazpideei Lege-biltzarreko Sail berezien ekintzei buruzko bidezko argipideak eman dakizkieneko bide egokiak egingo ditu.
- Mahaiak berak araupetuko du lehenengo zatian aipatutako albistariei nortasunegiaztagiriak emateko modua, hoiek bere albistarigoa egiaztatu ondoren, izendatu dakizkiekeen lekuetarako eta bertan egon daitezkeeneko bilkuretarako sarpidea araupetuz. Irudizko nahiz hotsezko irarpenak egiteko baimenak ere Legebiltzarreko Mahaiak eman beharko ditu, horretarako bidezko eritzitako arauak ezarriz.
© Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco. Lege-eremua
Becerro de Bengoa 01005 Vitoria - Gasteiz
Tel.: 945 00 40 00 - Fax: 945 13 54 06
Web master








