Gu ezagutzeko.Araudia
VI IDAZPURUA. - LEGEGINTZABIDEEZ
I ATALBURUA. - AGIZKO LEGEGINTZABIDEAZ
I SAILA. - LEGEGINTZA-ARIOA
100. Atala
Honako hauei dagokie Eusko Legebiltzarraren aurreango legegintza-arioa:
- Legebiltzarkideei eta Legebiltzar-Taldeei.
- Jaurlaritzari.
- Autonomia-Estatutoko 37garren atalean aipatzen diren Kondaria-Lurraldeetako Erakundeei eta
- Herritarrei, Konstituzioaren 87garren atalak eta Estatutoaren 27garrenak diotenaren arauera.
101.Atala
Jaurlaritzak bidalitako Lege-Egitasmoek zioen Adierazpena eta haietazko iritzia eman ahal izateko altzina guztiak eraman beharko dituzte. Legebiltzarreko Mahaiak hoiek argitaratzea, zuzenketa-eskeak egiteko epearen hasiera eta dagokion Batzor-deari bidaltzea aginduko du.
102.Atala
- Lege-Egitasmo bat argitaratu ondoren, Legebiltzarki-deek bere zuzenketa-eskean Taldeburua jakitun dela adieraziz, eta Taldeek, hamabost egunetako epea izango dute Batzordeko Mahaiarentzako idazki baten bidez harekiko zuzenketa-eskeak aurkezteko.
- Zuzenketa-eskeak osoarekikoak edo atalekikoak izan daitezke.
- Lege-Egitasmoa egiteko unearen egokitasuna, oinarri-irizpideak edo asmoa gai izan eta Lege-Egitasmoa Jaurlaritzari itzultzea eskatu edo ordezko idazkeraren saloa egin dezatenak izango dira osoarekiko zuzenketaeskeak. Legebiltzar-Taldeek baino ezingo dituzte zuzenketa-eskeok aurkeztu.
- Atalekiko zuzenketa-eskeak atalak kentzeko, aldatzeko edo eransteko egin ahal izango dira. Azkenengo bi hoietan, zuzenketa egindako atalaren ordez jartzeko salo egindakoaren idazkera zehatza izan beharko du bereb aitan.
103.Atala
- Diruizendapenak gehitzea edo Diruegitamuetango diru-eskuraketak gutxitzea darien Lege-Egitasmo batekiko zuzenketa-eskeek, Jaurlaritzaren onarpena beharrezko izango dute bere bideak egin ahal izateko. Behinbetiko onartzen badira hoiek egiteratzea geroko diruegitamu-urte baterako uzten duten zuzenketa-eskeak ez da diruizendapenak gehitzea dakarrenik ulertuko, eta ezta diruegitamuetako diruizendapenen guztizkoa gainditzen badute, saloa egiten duen Legebiltzarkideak edo Taldeak aurkezterakoan hark dakartzan-gastuak diruegitamuaren zein diruatalen pentzutan ordainduko liratekeen esaten dutenean ere.
- Honetarako, Txostena egitea bere gain duen Batzorde edo Lantaldeak Jaurlaritzari bidaliko dizkio, Legebiltzarreko Lehendakariaren bidez, esandako gehitze edo gutxitze hori lekarketen zuzenketa-eskeak.
- Jaurlaritzak hamabost egunetako epean zio eta guztizko erantzuna eman beharko du; epe hori igaro ondoren, ez erantzun izanak onespena adierazten duela ulertuko da
104.Atala
Lege-Saloak zioen adierazpena eta haiekiko iritzia izateko beharrezko izan daitezen xehetasunak daramatzatela aurkeztuko dira.
105.Atala
- Honako hauen arioz egin ahal izango dira Lege-Saloak:
- Legebiltzarkide baten arioz, beste lau Le gebiltzarkidek izenpetuta.
- Legebiltzar-Talde batek, bertako Taldeburuaren edo honen ordezkoenaz beste izenpenik gabe.
- Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeek, Arau-di honetan agintzen den eran, eta
- Hautatzaileek, Legean zehazten denaren arauera.
- Legegintza-arioa egiteratu ondoren, Legebiltzarreko Mahaiak hori aurkeztu izana argitaratu dedila eta Jaurlaritzari bidali dakiola aginduko du, horrek hura kontutan hartzeari ala ez hartzeari buruzko iritzia adierazi dezan eta bai, diruizendapenak gehitzea edo dirueskuraketak gutxitzea balerio, hari bere bideak eginaraztearekin bat datorren ala ez ere.
- Jaurlaritzak, aurkeztutako saloarekiko bat etortzea edo oharkizunak adierazi gabe hamabost egun igaro ondoren, Saloa Biltzar Osoaren Gai-Zerrendan sartzeko moduan geldituko da, kontutan hartu dedin.
- Eztabaidaketa hasi baino lehen Jaurlaritzaren iritzia irakurriko da, iritzirik egon badago. Eztabaidaketa, osoarekiko zuzenketaeskeentzat aginduta dagoenez egingo da.
- Lehendakariak berehala, Biltzarrak hartaz ari direneko Lege-Saloa kontutan hartzen duen ala ez galdetuko du. Baiezkoan, Legebiltzarreko Mahaiak berehala argitaratu dedila eta dagokion Batzordeari bidali dakiola aginduko du. Atalekikoak baino ezin izango duten zuzenketa-eskeak aurkezteko epea bukatu ondoren, saloak Lege-Egitasmoentzat jarritako bideak egingo ditu, Batzordearen Erizpena Osoko Bilkuran aurkeztea, beti ere, Legegintza-arioa izan duen Taldeko Legebiltzarkide bati dagokiola.
106.Atala
- Lege-Egitasmo oso bati buruzko eztabaidaketa horrelakoentzat agindutakoaren arauera egingo da, eta epearen barruan osoarekiko zuzenketa-eskeak egin direnean baino ez da bidezko izango, zuzenketa-eske hoietako bakoitzak gehienerako hogei minututako aldeko txanda eta beste hogei minututako aurkakoa ekarri ba ditzake ere.
- Eztabaidaketa bukatu ondoren, Lehendakariak egitasmoa Jaurlaritzari itzultzea ala ez itzultzea edo, hala egokituz gero, Legebiltzar-lanerako oinarri gisa aurkeztutako ordezko idazkeraren onarpena bototara jarriko ditu.
- Batzordeak egitasmoa Jaurlaritzari itzultzea edo ordezko idazkera onartzea erabakiko balu, Batzordeko Lehendakariak Legebiltzarrekoari jakinaraziko dio, Batzordean hartutako erabakia Osoko Bilkurak sendetsi dezan jartzeko, 109garren atalaren 2garren zatiak horrelakoetarako aipatzen dituen ondorioekin.
- Alderantziz, Batzordeak osoarekiko zuzenketa-eskeei edo egitasmoa Jaurlaritzari itzultzeko erabakiari uko egin, edo Osoko Bilkurak ordezko idazkera onartzea 109garren atalaren 2garren zati horretantxe esaten denez sendetsiko ez balu, Batzordea atalekiko zuzenketa-eskeak aztertzeari ekingo zaio, egon badaude, ondoren ezartzen den ihardutzebidez.
107.Atala
- Aurreko atalaren 4garren zatian ohartemandakoetan, Batzordeak txostengile bat edo batzuk izendatu ahal izango ditu berebaitatik, egitasmoa eta aurkeztutako zuzenketaeskeak ikusita hamabost egunetako epearen barruan argipide-txostena egin dezan.
- Txostengile-Taldearen argipide-ematea bukatuta Batzordeango eztabaidaketa hasiko da; eztabaidaketa hori atalik-atal egingo da. Hoietako bakoitzean, Atalarekiko zuzenketaeskea egindakoek eta Batzordekoek hitz egin ahal izango dute. Lehendakaritzak Batzordeko Mahaiarekin elkar hartuta, eztabaidaketa eratu ahal izango du, atal bakoitza eztabaidatzeko gehienezko denbora hizpide-eskeen zenbatekoari be gira bakoitzari dagokiona eta Erizpena erabat bukatzekoa zehaztuz.
- Zio-Adierazpenari buruz aurkeztutako zuzenketa-eskeak atalen ondoren eztabaidatuko dira, Batzordeak Zio-Adierazpen hori Legearen Atariko gisa sartzea erabakiko balu.
- Atal baten eztabaidaketak dirauen artean, Mahaiak Batzordekide batek orduantxe idatziz aurkeztutako zuzenketa-eske berriak onartu ahal izango ditu, iadanik eginda dauden zuzenketa eskeak eta atalaren idazkera bat etorri daitezenera jotzen badute. Teknika, hiztegi nahiz gramatika-alorretako hutsak edo okerrak garbitzeko xedezko zuzenketaeskeak ere onartuko dira bere bidea egin dezaten.
- Batzordearen eztabaidaketekiko artezlanean Lehenda-karitzak eta Mahaiak Araudi honetan Le gebiltzarreko Lehenda-karitzari eta Mahaiari izendatzen zaizkien egitekoak beteko dituzte .
108.Atala
- Lege-Egitasmoekiko, Lege-Saloekiko edo Legez besteko Saloekiko bere zuzenketaeskeak Batzordearen Erizpe-nean jasotzeke daudela ikusi dezaten Taldeek, hoiei Osoko Bilkuran aldezteko eutsi ahal izango diete.
- Batzordearen Erizpenarekin bat etorri ez daitezen Taldeek Osoko Bilkuran aldezteko egoki eritzitako boto bereziak aurkeztu ahal izango dituzte; boto hoiek Egitasmoaren idazkeran zuzenketa-eskearen gai izandakoari buruzkoak izan beharko dute.
- Osoko Bilkuran aldezteko gordetako zuzenketa-eskeak eta Batzordearen Erizpenarekiko boto-bereziak Batzordeko Mahaiarentzako idatziz egin beharko dira, eztabaidaketaren ezein unetan nahiz Erizpena bukatu eta hurrengo berrogeita zortzi ordutako epearen barruan.
- Epe hori bukatu ondoren, Batzordeko Mahaiak Erizpena ahalik eta laisterren Legebiltzarreko Lehendakariari bidaliko dio, Batzordeko Lehendakariak eta Idazkariak izenpetuta eutsitako zuzenketa-eskeekin eta boto bereziekin, horrelakorik egon baldin badago.
109.Atala
- Egitasmoa atzera Jaurlaritzari bidaltzeko erabakia Osoko Bilkurari sendetsi dezan eraman dakionean;horretzazko eztabaidaketa osokoentzat agindutakoaren arauera egingo da.
- Sendeste-erabakia onartzen bada, Jaurlaritzari jakina-raziko zaio, eta Egitasmoa gaitzetsita geldituko da. Alderan-tzizkoan, Batzordeari itzuliko zaio, aurreko atalek araupetutako moduan bere bideak egiteari jarrai dakion.
110.Atala
- Batzordeak Egitasmo batekiko Erizpena eman ondoren, Jaurlaritzako batek Jaurlaritzaren xedearen aurkezpena, eta Batzordeak hala erabakitakoan, Batzordekide batek Erizpe-narena eginez hasi ahal izango du Osoko Bilkurako eztabai-daketak. Hitzaldi hoiek ezingo dute hamabost minututatik gora iraun.
- Erizpenarekiko boto berezirik aurkeztu ez, eta gerorako utzitako zuzenketa-eskerik ezean, Lehendakaritzak Erizpena bere osoan jarriko du bototara.
111.Atala
- Gerorako eutsitako zuzenketa eskeak badaude, honela-ko eztabaidaketa bat bakarra egingo da, zuzenketa-eske bakoitza aldeko hogei minututako txanda baten eta aurkako beste horrenbestetako baten gai izan daitekeela. Eztabaidaketa bukatu ondoren, Lehendakariak Egitasmoa Jaurlaritzari atzera bidali ala ez, eta hala egokituz gero, aurkeztutako ordezko idazkera onartzea bototara jarriko du.
- Osoko Bilkurak ordezko idazkeraren saloa egiten duten zuzenketa-eskeetako bat onartuz gero, hori dagokion Batzordeari bidaliko zaio, Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean argitaratu, eta atalekikoak baino ezin izango diren zuzenketa-eskeak aurkezteko epe berria irikiz.
112.Atala
- Osoarekiko eztabaidaketa Egitasmoa Jaurlaritzari itzultzea edo ordezko idazkera onartzea erabaki gabe bukatu ondoren, atalekiko eztabaidaketari ekingo zaio, atal bakoitzari dagozkion boto berezi eta zuzenketaeskeak eztabaidatuz.
- Eztabaidaketak dirauen artean, Lehendakaritzak teknika, hiztegi edo gramatikaren aldetatikako hutsak edo akatsak zuzentzea xede izan dezaten zuzenketa-eskeak onartu ahal izango ditu. Ihadanik aurkeztuta dauden zuzenketa-eskeen eta Erizpenaren idazkeraren arteko erdibide-nahiko zuzenketa-eskeak, ezein Legebiltzar-Talde horren aurka egon ez eta hoiek onartzeak erdibideratzearen gai izandako zuzenketa-eskeak atzeratzea dakarrenean baino ezingo dira onartu.
- Atal baten eztabaidaketa bukatu ondoren, boto-emanketei ekingo zaie. Boto bereziak eta zuzenketa-eskeak jarriko dira lehenengo bototara, Erizpenaren idazkeratik Lehendakariaren iritziz urrutien dagoenetik hurbilenekoraino, hurrenez-hurren: Azkenean, Erizpenaren idazkiarekiko boto-emanketa egingo da. Boto berezi edo zuzenketa-eskeren baten gai izan gabeko boto-emanketak artez-arte eta eztabaidaketarik gabe egingo dira.
113.Atala
Aurreko atalean agindutakoa horretarako oztopo ez dela, Lehendakariak honako hauek egin ahal izango ditu:
- Biltzarreko Mahaiarekin bateango erabakiz, Egitasmo baten eztabaidaketa-aldiaren gehienezkoa finkatzea, horren ondorioz, aldi hori ohartemandako hitzaldien artean banatuz, eta bukatu ondoren eginkizun dauden boto-emanketak eginez.
- Eztabaidaketak eta boto-emanketak gaika, atal nahiz zuzenketa-eske piloka edo atal-lerroaldika antolatzea, idatzitakoaren zailak, zuzenketa-eskeen eta xedeen arteko bateratasunak edo elkarrekiko loturak, edo jarrera berezien harteko politika aitzitasunaren garbiagoak hori komenigarri egin dezatenean.
114.Atala
Egitasmo baten eztabaidaketa bukatu eta hurrengo berrogeita zortzi ordutako epearen barruan eta boto bereziren bat edo zuzenketaeskeren bat onartu izanaren edo atalekiko botoen ondorioz ateratzen den idazkera zatiren baten barne-egokitasunik gabekoa edo iluna izatea gertatuko balitz, Biltzarrak, bere arioz nahiz Batzordeak eskatuta, onartutako idazkera berriz Batzordeari bidali ahal izango dio horrek, hamabost egunetako epearen barruan Osoko Bilkuraren erabakiei bere hartan eutsiz idazkera egokiagoa egin dezan ez bestetarako. Honela idatzitako erizpena Oso Bilkuraren azken erabakiaren menpe jarriko da, eta Bilkurak boto-emanketa bakar baten bidez bere osoan onartu edo gaitzetsi beharko du.
115.Atala
- Jaurlaritzak bere bideak egiten ari den Lege-Egitasmoa atzera jaso ahal izango du, Batzordeak horretzazko Erizpena osorik onartuta euki ez dezanaren baldintzapean.
- Salogileak Lege-Egitasmo bat atzera jasotze ak besterik gabe bete-beteko indarra izango du, kontutan hartzearekiko erabakia hartu baino lehen egin eta atzera jasotzearen ondorengo hiru egunak bukatu baino lehen beste Legebiltzar-Talde batek beretzakotu ez badu. Kontutan hartzeko erabakia hartuta bazegoen atzera jasotzea ez da Osoko Bilkurak ontzat ematen badubaizik eraginkor izango.
116.Atala
- Orohartze-mailan berebiziko garrantzia izan ez dezaten gaiei buruzko Egitasmo eta Saloetan, Legebiltzarreko Mahaiak hoiei buruzko Erizpena ematea dagokion Batzordeak Legegintza-indar osoz egin dezala erabaki dezake, Legebiltzarraren Osoko Bilkurango azken-onarpenik eskatu gabe. Erabaki hori Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
- Hala ere, erabaki hori argitaratu eta hiru egunetako epearen barruan bi Legebiltzar-Taldek edo berenezko Legebiltzarkideen herenak horren aurkako iritzia adieraziko balute, arazoa Osoko Bilkurak erabakiko du.
- Orohartzezko edo zehaztu gabeko eskuemateak ezingo dira inoiz ere egin.
I SAILA. - KONDAIRA-LURRALDEETAKO ERAKUNDEEN LEGEGINTZA-ARIOA
117.Atala
Autonomia-Estatutoaren 37garren atalaren gai diren Kondaira-Lurraldeen izeneko Erakundeek egin ditzaten Lege-Saloak Legebiltzarreko Mahaiak aztertuko ditu, legez eta araudiz jarritako betekizunak betetzen al dituzten egiaztatzeko. Betetzen badituzte, hoien biderapena aurreko ATALBURUAN esandakoari atxikiko zaio, honako berezitasun hauekin:
- Ondorio guztietarako, Atal honen gai diren Lege-Saloak Osoko Bilkuran eta Batzordeetan egin beharreko azterpen eta eztabaidaketan Legebiltzar-Taldeen ihardunerako jartzen diren Araudi-Manutan, "Talde" hitzaren ordez Saloa egiten duen Erakundearen izena jarriko da.
- Kondaira-Lurretako esandako Erakunde hoietako batek Lege-Saloren bat aurkeztu dezanean, Legebiltzarreko Lehendakaritzak, bai Batzorde-mailan bai Osoko Bilkuran aurkeztutako Lege-Saloa aldezten esku-hartuko duten bere ordezkariak izendatu ditzaneko eskea egingo die, ordezkari hoiek gehienera hiru direla.
- Bere Legebiltzar-ihardunean, Kondaira-Lurraldeetako Erakundeen ordezkariek, hoiek aurkeztutako Lege-Saloei buruzkoetan hitz egiteko eskubidea izango dute, botoa ematekorik gabe.
- Araupetutako legegintza-arioan Legebiltzar-Talde-entzat araudiz ohartemandako adierazpen eta jakina-razte guztiak, Saloa egiten duten Erakundeei ere era berean egin beharko zaizkie.
118.Atala
Herriaren legegintza-arioa Legebiltzarrak horretarako eman dezan Legeak agindu dezanari atxikiko zaio.
Lege honetan zehaztu daitezen bide guztiak burutu ondoren, ari daitezen Lege-Saloaren biderapena aurreko ATALBURUAN agindutakoari atxikiko zaio.
119.Atala
- Lege-Saloaren nolakoak hori aholkugarri egin edo idazkeraren soilak horretarako bide ematen badu, Legebiltzarraren Osoko Bilkurak, Mahaiaren ahobatezko saloz eta Taldeburu-Batzordeari entzun ondoren, Osoko Bilkuran nahiz Batzorde baten aurrean irakurraldi bakarrez, bere bideak artez egin ditzaneko erabakia hartu ahal izango du.
- Erabaki hori hartu ondoren, orotarikoentzat jarritako arauei atxiki dakien eztabaidaketa egin eta, berehala, Salo osoa botoemanketa bakar baten gai izango da.
- Ohiz-bestelako zernolakoek edo presazko premiek hori eskatu dezatenean, Jaurlaritzak, Autonomia-Elkarteko Erakundeen erakundetzari, Foru-Erakundeen Lege-Jaurpideari, Hauteskunde- Jaurpideei edo Herritarren eskubide, egiteko edo iareipideei ez datxezkien Lege-Saloei bere bideak eginarazteko, Osoko Bilkuraren edo dagokion Batzordearen aurreango irakurraldi bakar batezko bidetara jo ahal izango du, horretarako Legebiltzarraren aintzinbaimena eskatu gabe. Legebiltzar- Batzordetakoren batek, legegiritzarako berarizko esku-ematez157, Saloa onartuz gero, onartzezko erabakia Osoko Bilkurari eraman beharko zaio, hurrengo bilkuran sendetsi dezan.
120.Atala
- Diputadu-Batzarreko Mahaiari bidaltzeko, edo Autonomia-Estatutoaren 28garren atalean esaten denez, Erresumako Jaurlaritzari Lege-Egitasmo bat onartu dezanaren eskea egiteko, Araudi honetan agizko legegintzabideentzat ohartemandako bideak egingo dira.
- Aurreko zatiak aipatzen dituen Lege-Salo eta Egitasmoak Osoarekiko boto-ematez eta erabateko gehiengoz onartu beharko dira.
- Lege-Saloak Diputadu-Batzarrean159 aldeztuko dituzten Legebiltzarkideak izendatzeko, Legebiltzarkide bakoitzak horretarako txartelean izen bat idatziko du, boto gehien atera ditzaten eta, gehienera hiru direla, Osoko Bilkurak zenbat izango diren aurrez zehaztutako Legebiltzarkideak aterako dira hautatuta. Gerta daitezkeen boto-berdintasunak batabestearen ondorengo boto-emanketen bidez garbituko dira.
121.Atala
Jaurlaritzak, bi Legebiltzar-Taldek edo Legebiltzarkideen bostenak eskatuta, Legebiltzarreko Mahaiak arazo bati presaka-ko bideak eginarazi dakizkiola erabaki ahal izango du.
122.Atala
- Esandako erabaki hori hartu ondoren, Mahaiak zehaztuko ditu epe-muga berriak, Araudian jarrita daudenei begira.
- Berarizkoetan izan ezik, epeak jarrita daudenen erdia iraungo dute, eskuhartzetarako aldia ere neurri berean laburtzen dela.
123.Atala
- Autonomia-Elkartearen Guztizko Diruegitamuak azter-tzeko eta onartzeko agizko legegintza-bideak erabiliko dira, atalburu honetan agintzen dena salbu.
- Guztizko Diruegitamu-Legearen egitasmoak Biltzarra-ren gainontzeko lanekiko lehentasuna izango du bere bideak egitean.
- Diruegitamuaren eztabaidaketa atalei eta gastutarako eta dirueskuraketarako baimenak zertan daudenari buruzkoa izango da, harekin batera doazen beste agiri-paper batzuk aztertzearen kaltetan gabe.
124.Atala
- Lege-egitasmoa bere bideak eragiteko onartu eta sailkatu ondoren, Mahaiak legebiltzartalde salogileei bidaliko die, hauek harmar egunetik gora gabeko aldian aztertu dezaten.
- Aldi hori amaitu baino lehen, horretarako gaitasuna duen ihardutze-sailaren erabakiz, diruegitamuetako egitarauak gauzatzeko ardura duten sailburuak eta goi-kargudunak, diru-atalen nolakoari eta zenbaterainokoari buruz egin dakizkien argipide-eske guztiak argi uzteko, Ekonomia, Herriogasun eta Diruegitamuen Batzordera agertuko dira.
- Aurreko lerroaldietan esandako aldia amaitu ondoren, lege-egitasmoa argitaratuko da eta zuzenketa-eskeak egiteko agizko aldiari ekingo zaio. Aurreko lerroaldian ohartemandako bideari egokituz, beren zio diruegitamu-atalen azalpenik eza duten zuzenketa-eskeak ez dira bidea eragiteko onartuko.
- Diruegitamu-Legearen egitamoari osoarekiko, saileki-ko, egitarauekiko, atalburuekiko, zernolakoekiko eta diru-atale-kiko zuzenketa-eskeak egin ahal izango zaizkio.
- Honako hauek dira osoarekiko zuzenketa-eskeak:
- Lege-egitasmoaren une-egokitasunari, oinarri-iriz-pideei edo xedeei buruzkoak izan eta hori edo diruegitamu-sail oso bat Jaurlaritzari itzuli dakiola eska dezatenak izango dira osoarekiko zuzenketa-eske.
- Lege-egitasmoaren funtsa edo garrantzizko oina-rriak aldatuz lege-egitasmoaren funtsezko zatien ordezko beste idazkera baten saloa egin dezatenak, beti ere horiek sailei egindako zuzenketa-ezketzat zermugatu ezin daitezenean.
- Guztizko gastuen edo dirueskuraketen kopuruak gehitzeko nahiz gutxitzeko aldakuntzaren baten saloa egin dezatenak.
- Sail baten ordezko birrantolapenaren saloa egin dezatenak izango dira sailekiko zuzenketa-eske.
- Zernolakoren batentzako diruizendapena gehitzea dakarten zuzenketa-eske guztiak ez dira bere bideak egiteko onartu ahal izango orotariko betebeharrak bete izateaz gainera, Diruegitamuko beste zernolakoren baten edo batzuren beste hainbesteko beherapena egitea bere baitan daramatenean baizik.
- Dirueskuraketak gutxitzea dakarten Diruegitamu-egitasmoarekiko zuzenketa-eske guztiei bere bideak eginarazi ahal izateko, Jaurlaritza bat etortzea beharrezko izango da. Jaurlaritzak bere iritzia Legebiltzarreko Mahaiari, honek gisa honetako zuzenketa-eskeak jakinaraztetik hasi eta lau egunetik gora gabeko aldiaren barruan adieraziko dio.
- Batzordeko Lehendakariak eta Legebiltzarrekoak eztabaidaketak eta boto-emanketak Diruegitamuen egiturei ondoen egokitu dakien moduan antolatu ahal izango dituzte.
124-bis.Atala
- Zuzenketa-eskeak sailkatu eta bere bideak eragiteko onartu ondoren, aurreko ataleko 5 lerroaldian aipatzen diren osoarekikoei buruzko eztabaidaketa Legebiltzar osoak egingo du, baita azken erabakia hartuko ere. Osoko Bilkura honetan finkatuko dira eskuraketen eta gastuen behin-betiko kopuruak.
- Ondoren, gainontzeko zuzenketa-eskeak Batzordean eztabaidatuko dira eta honek Osoko Bilkurari bere erizpena bidaliko dio
- Erizpenaren eta eutsitako zuzenketa-eskeen eta boto berezien Osoko Bilkurako eztabaidaketa sailka eta egitarauka egingo da. Legebiltzarkideek eta taldeek, egitarau bakoitzari egindako zuzenketa-eske eta boto bereziak aurkezteko txanda bat bakarra izango dute. Sail osoarekiko eutsitako zuzenketa-eske edo boto bereziren bat ere aurkezten badute, horien aldezpene-rako beste txanda bat izateko eskubidea izango dute.
125.Atala
Euskal Herriko Autonomia-Elkarteko Diruegitamuak onartu ondoren, Jaurlaritzak Diruegitamu-urte bereko herri-xahupenak gehitzea edo dirueskuraketak gutxitzea ekar dezaten lege-egitasmoak aurkeztu ahal izango ditu.
Egitasmo batekiko zuzenketa-eskeei eta gastuak gehitzea edo dirueskuraketak gutxitzea ekar dezaten lege-saloei bere bideak Araudi honetako 102garren eta 104garren atalek ohartematen dutenez eginaraziko zaizkie.
126.Atala
Atalburu honetan agindutakoak, legez Legebiltzarrak onartu beharreko izan daitezen herri-izaikien diruegitamuei Legebiltza-rrean bere bideak eginarazterakoan eta hoiek onartzerakoan erabiliko dira.
127.Atala
- Legebiltzarraren Osoko Bilkurak, Mahaiaren bidez, Erresumako Gorte Nagusietako Senaduango bere ihardunari buruz, haren ize neko direneko Elkarteari doazkiokeen argipide guztiak eskatu ahal izango dizkie Epailaren 18ko 4/1981 Legearen arauera izendatutako Euskal Herriaren izeneko Senadoreei.
- Mahaiak Legebiltzarrean aztertu eta Erresumako Gorte Nagusietarako bere manua ahalik eta ondoen bete ditzaten interesgarri izan daitezkeen arazo guztiak esandako Sena dore hoiei jakinarazi dakizkieneko bideak egingo ditu, eta bai, horretarakoxe Legebiltzarraren eztabaidaketan bertan egon daitezene rakoak ere.
© Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco. Lege-eremua
Becerro de Bengoa 01005 Vitoria - Gasteiz
Tel.: 945 00 40 00 - Fax: 945 13 54 06
Web master








