Gu ezagutzeko.Araudia
VIII IDAZPURUA. - LEGEZ BESTEKO SALOEZ
159.Atala
Legebiltzarrak jakineko gai bat aztertuarazteko, Legebil-tzar-Taldeek Gaitzespenadierazpenaz edo usteon-eskeaz beste-lako Legez besteko Saloak aurkeztu ahal izango dituzte.
160.Atala
- Legez besteko Saloak idatziz aurkeztu beharko zaizkio Legebiltzarreko Mahaiari, horrek aurkeztu den idazkiak aurreko atalean jarritako baldintzak betetzen al dituen egiaztatu eta, horren ondoren, onargarri al diren erabaki eta, hala behar izanez gero, argitaratu daitezela agindu, eta Saloaren gaiaren garrantziari begira, Osoko Bilkuran edo dagokion Batzordean bere bideak egin ditzala agindu dezan.
- Legez besteko baten Saloa argitaratu ondoren, zazpi egunetako epea hasiko da eta, horren barruan, Legebiltzar-Taldeek bere zuzenketa-eskeak aurkeztu ahal izango dituzte.
161.Atala
- Osoko Bilkuraren edo Batzordearen Gai-Zerrendan sartutako Legez besteko baten Saloa, honako hauek eskuhartu ahal izango duteneko eztabaidaketaren gai izango da: Saloa egindako Taldearen ondoren, zuzenketaeskeak aurkeztu dituzten Legebiltzar-Talde bakoitzaren izeneko batek eta, gero zuzenketaeskerik egin gabekoek. Eskuhartze hoiek bukatu ondoren Saloa egin duenak onartutako zuzenketa-eske eta guzti, bototara jarriko da.
- Batzordeko edo Legebiltzarreko Lehendakariak ezta-baidaketarako, gai berari edo elkarri lotutakoei datxezkien Legez bestekokoen Saloak elkarri erantsi ahal izango dizkio.
162.Atala
Egiten dituen Taldeek eskatuta Mahaiak bere bideak presaka eginaraztekotzak jotako Legez bestekoen Saloekin, Araudi honetan presako erantzun-eskeentzat ohartemandako arauak izango dira erabilgarri. Zuzenketa eskeak aurkezteko epea Legez bestekoen Salo hoiek eztabaidatuko direneko Bilkura hasi baino sei ordu lehenago bukatuko da.
163.Atala
Aurreko 160garren atalaren 1. zatian agintzen diren boto-emanketak egiteko, zuzenketa-eskea zerbait gehitzearen salozkoa izanez gero, salo nagusia baino lehen jarriko da bototara; zerbait kentzeko saloa balekar, zatiari eutsi ala ez jarriko da bototara ; ordezkaketaren baten saloa balekar, zuzenketaeskeak ordezkatu nahi lukeen zatia jarriko da lehenengo bototara; zati horri eusten bazaio, zuzenketa-eskea baztertuta geldituko da; zatia kentzen bada, zuzenketa-eskea jarriko da bototara.
164.Atala
Batzordean edo Osoko Bilkuran Jaurlaritzaren mezuei edo adierazpenei buruzko eztabaidaketak egin daitezenean, Legebil-tzarkide bakoitzak eztabaidaketa bukatzerakoan bototara jarriko den erabaki-salo bat aurkeztu dezake.
165.Atala
Aurreko atalaren gai diren eztabaidakete an honako bide hauek egingo dira:
- Jaurlaritzak Osoko Bilkuran edo Batzorde baten ezta-baidatu dedin, Legebiltzarrari bidaltzen dion Mezua hartutakoan, hori banatu eta, Araudiaren 54garren atalean agintzen denez, baten edo bestearen Gai-Zerrendan sartuko da.
- Mezua eztabaidatuko deneko Bilkura Jaurlaritzako Lehendakariak edo eskuhartzeko izendatutako Sailburuak Mezu hori zehaztuz hasiko da. Eskuhartze hori bukatu ondoren, Legebiltzarreko Lehendakariak edo, hala gertatuz gero, dagokion Batzordekoak, Bilkura etetzea edo jarraitzea erabaki ahal izango du eta, bata nahiz bestea gertatu, argipideak eskatzea, galderak egitea edo nolanahiko beste adierazpenen bat egitea nahi d ezaten Legebiltzar-Taldeen izenekoei emango die hizpidea berehala. Legebiltzar-T-a-lde bakoitzak hogei minututan ihardun ahal izango du, aldi horretan bertako kide diren Legebiltzarkideetako batek edo batzuk hitz egin dezakeela edo dezaketela.
- Jaurlaritzak banaka, batean nahiz gaiaren arauera elkarri erantsita erantzun ahal izango die agertutako arazoei.
- Legebiltzar-Taldeek egoki deritzen adierazpenak egi-teko ihardetsi ahal izango dute. Hoitetarako, Legebiltzar-Talde bakoitzak hamar minutu izango ditu.
- Aurreko zatien gai den eztabaidaketa bukatu ondoren, eta indarrean dagoen Araudiaren 162garren atalean agintzen direnetarako ho geitamar minututako epea hasiko da eta, horrek dirauen artean, Legebiltzarkideek, edo hala egokituz gero, eztabaidaketa bertan izan deneko Batzordeko kideek ezta-baidaketaren gai izandakoari buruzko erabaki-saloak aurkeztu ahal izango dizkiote dagokion Mahaiari.
- Salo bakoitza gehienezko hamar minututako aldian aldeztu ahal izango da. Aldezko txanda bakoitzaren ondoren, Lehendakariak aldi bererako aurkako bat eman ahal izango du.
- Erabaki-saloak, aurreko arauan esandako eskuhartze guztiak bukatu ondoren, aurkezpenaren arauerako hurrenkeran jarriko dira bototara.
Aldi Baterako Erabakiak
Lehenengoa
Arau hauek indarrean jartzerakoan bere bideak egiten ari daitezen arazoak, hoietan ohartemandako bideei egokituko zaizkie.
Bigarrena
Araudi hau indarrean jartzerakoan Legebiltzarkide izan daitezenek, 3garren atalaren 3. zatian jartzen den betekizuna joan daitezeneko lehenengo Osoko Bilkuran beteko dute.
Baliogabetze-Erabakia
Araudi hau indarrean jartzerakoan, orain indarrean dagoen behin-behingo Araudiak dakartzan Arau guztiak eta esandako behin-behingo Araudi horren osagarri emandakoak, orain onartzen den behin-betikoaren aurka egon daitezen guztietan baliogabetuta gelditzen dira.
Azken Erabakiak
Lehenengoa
Araudi hau Eusko Legebiltzarreko Aldizkari Ofizialean argitaratu dedin egunaren biharamonean jarriko da indarrean.
Bigarrena
Legebiltzarraren Araudiaren aldakuntzak bere bideak Lege-Saloentzat jarritakoaren arauera egingo ditu, eta Legebil-tzarkideen erabateko gehiengoz onartu beharko da.
Hirugarrena
Araudi honek berariz besterik agindu dezanean salbu, "gehiengo soila" eta "erabateko gehiengoa" direlako hoiek bertango Lege-biltzarkideei buruzkoak direla ulertuko da, hurrenez-hurren.
Laugarrena
Legebiltzarraren zerbitzurako herri-lanarien eskubide, betebehar eta egoera, egiteko eta ahalmenak Eusko Legebiltzarreko lanarien jaurpide-Araudian zehaztuko dira.
Boskarrena
Euskal Irrati-Telebista Herri-Erakundearen agintepeko gaiei buruzko Batzordeango hitzezko erantzun-eskeei eta idatziz erantzun beharrekoei Herri-Erakundeko Artezkari Nagusiak berak artez ihardetsiko die Araudi honetan Jaurlaritzarentzako Erantzun-eskeentzat jartzen diren arauei heurei atxikiz.
© Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco. Lege-eremua
Becerro de Bengoa 01005 Vitoria - Gasteiz
Tel.: 945 00 40 00 - Fax: 945 13 54 06
Web master








