Gu ezagutzeko.Araudia
1. ERASKINA
INDARREAN DAGOEN 1979GARRENEKO ABENDUAREN 18KO EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA-ESTATUTOAREN INDARREZ ARABAKO, GIPUZKOAKO ETA BIZKAIKO BATZAR NAGUSIEI EUSKO LEGEBILTZARREAN DAGOKIEN LEGEGINTZA-ARIOA EGITERATZEARI BURUZ EUSKO LEGEBILTZARREKO LEHENDAKARITZAK EMANDAKO BEHIN-BEHINGO ARAUAK
Euskal Herriko Autnomia-Estatutoaren Abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoaren 27garren Ataleko 4) zatiak dionez, Legebiltzarkideez eta Eusko Jaurlaritzaz gainera Euskadiko Kondaira-Lurraldeetako Erakundeek eta, zehazki, Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko Jaurerriko Batzar Nagusiek ere ba dute legegintza-arioa, hori egiteratzea, gero, Eusko Legebiltzarrak berak horretarakoxe legez ezarri ditzan modu eta neurritan araupetu beharko dela
Hala ere, eta Eusko Legebiltzarrak erabaki hori arauz har dezanerarte, Euskal Herriko Kondaira-Lurraldeetako Erakunde hoien legegintza-ario hori behin-behingorako araupetu beharra dato, Kondaira-Lurralde bakoitzeko Batzar Nagusiek lege-hutsarte horrek diraueno legegintza-arioari buruz Estatutoak aitortutako eskubidea erabiliz suztatu ditzaketen Lege-Saloei bere bideak eginarazteko eskuhartu dezatenari begira.
Hori dela eta, Eusko Legebiltzarreko Lehendakaritza honek, indarrean dagoen behin-behingo Araudiaren 23garren Atalak ematen dizkion eskubideez baliatuz, honako hau erabaki du;
- Abenduaren 18ko Euskal Herriko Autonomia-Estatutoaren 3/1979 Lege Organikoaren 37garren Atalaren gai den Euskal Herriko Kondaira-Lurraldeetako Erakundeen legegintza-arioaren egiterapena, indarrean dagoen Eusko Lege-biltzarraren behin-behingo Araudiaren 91garren Atalak eta horri datxezkon ondorengoek ohartemanda bezala araupetuko da.
- Arau honen gai diren Lege-Saloei dagozkienetan, azterpen eta eztabaidaketa-aldietarako Legebiltzar-Taldeentzat ohartemandako ekintzapidetan "Talde" hitzaren ordez "Batzar Nagusiak" jarriko da, ondorio guztietarako.
- Kondaira-Lurraldeetako esandako Erakunde hoietakoren batek Lege-Salo bat aurkeztu dezanean, Salo hori bai Batzorde-mailan bai Legebiltzarraren Osoko Bilkuran aldezteko bere izenean ihardungo duten hiru ordezkari gehienera izendatu ditzaneko eskea egingo dio Eusko Legebiltzarreko Lehendakaritzak Saloa egindako Batzar Nagusiari.
- Batzar Nagusien ordezkariek, bere Legebiltzar-ekintzan, haiek aurkeztutako Lege-Saloei buruz hitz egiteko eskubidea izango dute, baina ez botoa ematekoa.
- Hemen berariz araupetzen den legegintza-ario honetan, Saloa egin duen Batzar Nagusiari ere egin beharko zaizkio Legebiltzar-Taldeentzat arauz ohartemanda dauden adierazpen eta jakinarazte guztiak.
- Arau hau, dagokionean, Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.
Eusko Legebiltzarraren behin-behingo Egoitza, Gasteiz, 1980.eko Urriak 3.
2. ERASKINA
AUTONOMIA-ELKARTE OSORAKO ERAKUNDEEN ETA KONDAIRA - LURRALDEETAKO FORUZKO IHARDUTZE-SAILEN ARTEKO HARREMANEI BURUZKO AZAROAREN 25EKO 27/1983 LEGEAREN 29GARREN ATALEAN AGINTZEN DENA EGITERATZEKO BIDERAPEN-ARAUAK
Lege honen 29garren Atalak aurrean jartzen dituen arazoak Legebiltzarrean eztabaidatzeko eta erabakitzeko bideei buruz Araudian dagoen huts nabarmena bete behar dela, Legebiltzarrean Araudiko 24garren Atalak eta horri datxezkonak ematen didan eskuaz baliatuz, Mahaiarekin eta Taldeburu-Batzordearekin elkar hartu eta honako hau erabakitzeari on deritzat:
- Jaurlaritzak Legebiltzarrari
29.1 Atalean lehenengo zatiaren gai den Lege-Egitasmoa Herri-Dirubideen
Euskal Kontseiluaren erizpenarekin batean aurkeztu, Legebiltzerreko
Mahaiak horren zermugapena egin eta Lege-Egitasmoa eta Erizpena argitaratu
edo Araudiko 97.2 Atalak dionez banatu ondoren, Taldeek Mahaiari bere
adierazpen-idazkiak eraman diezaizkioteneko 10 lan-eguneko epe bat hasiko
da. Eztabaidaketa eta erabakitzebideak honako arau hauei egokituko zaizkie:
- Osoko Bilkurarako arauzko deia egin eta, gai-zerrendako horretzazko gaian, Jaurlaritzak Lege-Egitasmoaren aurkezpena egin eta Legebiltzar-Taldeen txandari ekingo zaio, bakoitzak hogeita hamar minututik gora gabeko aldi baten bere jarrera ezagutarazi dezan. Ez da inolako zuzenketa-eskerik egiteko biderik izango.
- Jaurlaritzak eskatu dezan guztietan eskuhartu ahal izango du Taldeei banaka erantzun diezaienean, horiek hamar minutuko ihardespen beterako eskubidea izango dute. Jaurlaritzakok Taldeen ordezkariei batera erantzungo badie, hoietako bakoitzak hamar minutukok ihar despen baterako eskubidea izango dute.
- Eztabaidaketa bukatu ondoren Lege-Egistasmo osoari buruzko boto-emanketa egingo da.
- Legebiltzarraren ososko Bilkurak Lege-Egitasmoari uko egitea gertatuz gero. Legebiltzarreko Lehendakariak, gehienezko bost lan-eguneko epearen barruan Jaurlaritzari itzuliko kio Mahaiari aurkeztutako adierazpenek dakartzaten bat ez etortzeko zioekin eta eztabaidaketen hitzez-hitzezko aldakiarekin batean Azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 29.1 Atalak agintzen dituenetarako.
- Azaroaren 25eko 27/1983 Legeko 29.2 Atalak diona gertatuz gero
Jaurlaritzak, Urriaren 23a baino lehen, Legebiltzarrari Lege-Egitasmo
bat bidaliko dio, bertako kideen jarreraren zio eta guztizko adierazpena
barne izan dezan Herri-Dirubideen Euskal Konseiluaren horretzazko erizpena
erantsiz. Legebiltzarreko Mahaiak horien zermugapena egin, eta ondorengo
bideak honako arau hauei egokituko zaizkie.
- Lege-Egitasmoa eta erizpena argitaratu edo Araudiaren 97.2 Atalak dionez banatu ondoren, Legebiltzar-Taldeek bere zuzenketa-eskeak arauz aurkeztu ahal ditzateneko hamar lan-eguneko epe bat hasiko da; zuzenketa-eske hoiek ezingo dute osoarekikoak izan, eta ez dira Herri-Dirubideen Euskal Kontseilua bat etorri ez dedineko alderdiei buruzkoak baino izango.
- Zuzenketa-eskeak kidekatu ondoren Legebiltzarreko Lehendakariak, Mahaiak bere baiespena eman ondoren, Lehengo (Irakundeak, Guztizko Arduralaritza eta Legegintza) eta Bigarren (Ekonomia, Herriogasuntza eta Diruegitamuak) Batzorde Iraunkorretako kide guztiez osatutako Bateango Batzorde bat osatuko du, eta horrek zazpi lan-egunetik gora gabeko alde baten barruan bere erizpena emango du. Batzordearen ihardutze-era agizko legegintza-bideena izango da. Batzordeak, Legebiltzarreko Lehendakariaren bidez, Herri-Dirubideen Euskal Konseiluko kideei entzun dakieneko bideak eman ahal izango dizkie, Araudiko 37.2 Atalak esaten dituenetarako.
- Kontseilua bat etorri deneko bere erizpenaren zatiarekin 1a, b eta c arauak erabiliko dira. Legebiltzarraren Osoko Bilkurak zati horri uko egitea gertatuz gero, 2garren araua erabiliko da.
- Berehala, Osoko Bilkura berean, erizpenari eta Taldeek eutsitako zuzenketa-eskee i buruzko eztabaidaketa egingo da, honetan agizko legegintza-bideari atxikiz.
- Legeko 29.1 Atalaren 3garren zatian jartzen den epea bukatu eta ondorengo bost lan-egunen barruan, eta Jaurlaritzak Legebiltzarrari behin-betiko Lege-Egistasmoa bidali ondoren, presako legegintzabidetarako arauak erabiliko dira, horretarako gaitasuna duen Batzordea arau hauetako 3.6 zatiak diona dela.
- Arau hauetan oharteman gabeko guztietan indarrean dagoen Legebiltzarraren Araudia erabiliko da.
(E. Legeb-ren A.O. E SAILA. 14 alea, II. Legegintzaldia 1984.eko azaroaren 14koa).
3. ERASKINA
LEGEZ BESTEKOEN SALOEKIKO OSOAREKIKO ZUZENKETA-ESKEEN BIDERAPENARI BURUZKO ERABAKI OROKORRA, LEGEBILTZARRAREN ARAUDIKO 163GARREN ATALARI BURUZ
Legebiltzarreko Lehendakari Jaunak,
Legebiltzarreko Araudiak Legez Bestekoen Saloei buruzko osoarekiko
zuzenketa-eskeentzako bideaz ezer ez diola kontutan izanik, Mahaiaren
eta Taldeburu-Batzordearen baiezko iritziarekin, eta 24.2 Atalak ematen
dizkion ahalmenez baliatuta, honako erabaki orokor hau ematen du:
"Legez Bestekoen Saloak osoarekiko zuzenketa-eskeren baten gai izan,
eta Mahaiak bere bideak egin ditzaten onartuta badaude, lehenengo eta
behin Saloaren jatorrizko idazkera jarriko da botatara. Hori onartzen
bada, osoarekiko zuzenketa-eskeak indargabetuta geldituko dira.
Zatiekiko zuzenketa-eskeei, Araudiko 163garren Atalaren arauerako bideak
eginaraziko zaizkie".
(E. Legeb-ren A.O. B SAILA. 9 alea, II. Legegintzaldia, 1985.eko ekainaren
28koa) .
4. ERASKINA
LEHENDAKARITZAK EUSKO LEGEBILTZARREKO ARAUDIKO 50.4 ATALAK DIONA OSATUZ HARTUTAKO ERABAKIA
Eusko Legebiltzarraren Araudiko 50garren Atalaren 4garren zatiak Batzordeen bulkuretarako deia eta Gaia-Zerrenda jartzea Araudian ohartemandakoaren arauera egingo direla esan, eta gero araupidetzak deia egiteko era hori jasotzen ez duenez gero, Lehendakaritza honek, Araudiaren 24.2 Atalen agintzen denaren indarrez, Mahaiaren eta Taldeburu-Batzordearen baiezko iritziarekin, huts hori honako honen bidez betetzen du
ERABAKIA
1. Atala
Batzordeak biltzeko deiak bertako Lehendakariak egindo ditu, Batzordeko Mahaiaren irizia entzun ondoren, bere arioz edo bi Legebiltzar-Taldek gutxienez eskatuta.
2. Atala
Legebiltzarreko Lehendakariak,
Mahaiak aurrez erabaki ondoren, edozein Batzorderentzako deia egin eta
bertako bilkuraburu izan ahal izango du. Halaber, Legebiltzarreko lanen
beharrak kontutan izanik, Batzordeen bilkuretarako deiak elkarri egokitu
eta antolatu ahal izango ditu.
(E. Legb-ren A.O., E SAILA. 46 alea, II. Legegintzaldia, 1985.eko abenduaren
12koa).
5. ERASKINA
LEHENDAKARITZAK ARAUDIKO 37. ATALA OSATUZ HARTUTAKO ERABAKIA
Araudiko 37garren atalak agintzen duenaren arauera,
Legebiltzar-Batzordeek, Legebiltzarreko Lehendakariaren bidez, egoki
eritzitako agintari edo herri-lanariei bere aurrerako deia egin ahal
izango diete, aztergai tituzten alderdiei buruzko argipideak eman ditzaten.
Ihardunak erakutsi duenez, Batzordeak dei hoiek egitea erabakitzeko
soil-soilik biltzea zaila gertatzen da eta horren ondorioz, inoiz, eta
gehiegizko atzerapenik izan ez zedin, erabaki hori hartzea eta deitutakoa
agertzea bilkura berean egin izan dira, araudi-bideak erabat betetzea
eta Jaurlaritzak bere legebiltzar-iharduna orohar aldezaurre gertatzea
zailagotuz, Legebiltzarreko Lehendakariari ezinezkoa gertatzen bait-zaio
adierazpena eran eta Lehendakaritza eta Zuzentza-Sailburu bidez behar
adinako lehentasunez egitea.
Egoera hori zuzendu eta agertzeko deiei buruzko izapideak azkarragotzea
lortzeko xedez, 24.2 atalak dionez eta Mahaiaren eta Taldeburua Batzordearen
baiezko iritziarekin, honako
ERABAKI hau ematen da :
Lehenengoa
Batzorde guztiek bere Mahaiei eman ahal izango diete Araudiko 37garren atalean oharteo mandako agertzeko deiak erabakitzeko ahalmena.
Bigarrena
Batzordeak, edo horretarako eskua
eman bazaio, Batzordeko Mahaiak deia egitea erabaki ondoren, Legebiltzarreko
Lehendakariak erabaki hori Jaurlaritzari Legebiltzarrarekingo harremanen
ardura duen Lehendakaritza eta Zuzentzaas Sailburu bidez bidaliko dio.
(E. Legeb-ren A.O., E SAILA. 59 alea, II. Legegintzaldia, 1986.eko maiatzaren
14koa).
6. ERASKINA
LEHENDAKARITZAREN ERABAKIA, JAURLARITZAK ONDARE-LEGEAREN BABESPEAN EGITEN DUEN BAIMENIK IZATEKO ESKEEN BIDERAPENARI BURUZKOA
Euskadiren Ondareari buruzko, uztailaren 27ko 14/1983 legean, Jaurlaritzari, Autonomia-Elkartearen Ondare-ogasun eta eskubideei buruzko zenbait arduralaritza-ekintza eta erabaki balio osoz hartu ahal izateko Legebiltzarraren baimena lortu beharra ezartzen zaio.
Era horretan Legebiltzarraren zaingoa arduralaritza-biderako nahitaezko baldintza bezala jartzen da, horren bidez gauzatzen bait da, legez adierazten denetan, Jaurlaritzari Ondarearekiko dagozkion lurretiko eta eraentza-jabegoei buruz arta-eginkizuna. Baimen emateak, beraz, bi eratako indarra du: baimenik ezak edo hori ez betetzeak Agintaritzari, legebiltzar-zaingorako baliapide guztien berezko ondorio denez, politika-mailako erantzukizuna sortzeaz gainera, ihardunbiderako ezinbesteko den baldintza bazter utzizko ekintza baliorik gabe uzten bait du.
Baimen hauek emateko kontutan izandako altzinak legegintza-mailakoak
dira. Hala ere, legean salbuespena jarri izanaren babespean geratzen
zirenetarako, ari gareneko honetan, 14/1983 Legeko 47.1 atalarekikoan
hori gertatzen da, baimena emateko era hau murrizteari egoki erizten
zaio, beste hau kontutan izanez, gainera, zaingoa izanezko ekintzarentasunak,
bai legegintza-mailakoaz bestelako ihardunbidea, bai lege-mailakoz bestelako
egiterapidea behar duela, alegia.
Gorago esandako guztia kontutan izanik, Araudiko 24.2 atalean agintzen
denaren arauera, eta Mahaiaren eta Taldeburu-Batzordearen aldeko iritziz,
honako
ERABAKI hau ematen da:
- Arau honen bidez, Euskadiren
Ondareari buruzko, uztailaren 27ko 14/1983 Legean ohartemanda egon eta
ondoren ematen diren ekintzei buruzko erabakiak balio osoz hartzeko
baimena Legebultzarrak Jaurlaritzari emateko bidea araupetzen da:
- Euskadiren Ondareko ogasun eta eskubideak doan inorentzakotzea.
- Ondareko ondasun mugiezinak uztean bigarren eta ondorengo luzapena egiteko baimena (52.3 atalaren azken lerroaldia);
- Norbanako-jaurgopeko ogasunen ustiaketa erakundegoren-mailako izaikiren batek nahiz norbanakoek egiteko bigarren luzapenerako baimena ematea (56.2garren lerroaldia);
- Nagusitzapeko ogasunak Herri-Arduralaritzako ezein ihardutze-erakunderi uzteko aldia luzatzeko baimena ematea (62.4 atala).
- Baimen-eskea, Jaurlaritzako barne-ihardunbio dea araupetzezko arauei jarraiki, horretarako gai izan dadin ihardutze-sailak Legebiltzarreko Mahaiari egin beharko dio. Eskearekin batera, baimenaren beharra edo komenigarrita-suna erakutsizko txostena bidali beharko da. Halaber, aurrera eraman nahi den ekintzaren mugak eta bermapideak, ekintza hori besteetatik bereizten duten gora-beherak eta alderdiak zehazki emanez azaldu beharko dira.
- Zermugapena egin eta bere bideak eragitekoan onartu ondoren, Mahaiak, horren aurkezpena, Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean argitaratuz iragartzeko agindua emango du, eta eskea, horrekin baterako txosten eta guzti, taldeen eta legebiltzarkide guztien esku, Legebiltzarreko Arduralaritza Nagusian jasoko da. Halaber, Mahaiak, agirisorta hori taldeei eta Legebiltzarkide jaun-andreei banatzeko erabakia ahal izango du.
- Iragarpena argitaratu zenez geroko hamabost lan-egunen barruan, eskea egiteko era aldatzeiko salorik inork egiten ez badu, onartutzat joko da, eta hau horrela izan dela adierazizko se berarizko egiaztagiria bidaliko zaio Jaurlaritzari egiaztagiri hori Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialaren ere argitaratuko da.
- Aurreko lerroaldian esandak epearen barruan, Legebiltzarreko Mahaiari aldaketak egiteko saloak aurkezten bazaizkio, horrek bai eskea bai saloak Ekonomia, Herriogasuntza eta Diruegitamuen Legebiltzar-Batzordeari jakinaraziko dizkio, eta honek bi hilabeteren barruan dohartu beharko du horiei buruzko erabakia. Batzordearen erabakiaren berri Jaurlaritzari emango zaio eta Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.
- Erabaki hau argitaratzean izapidetan arkitzen diren baimen-eskeak, eskuratuta dauzkan ihardutze-sailak Mahaiari bidaliko dizkio eta, hori arioaren egile izandakoaren aldeko eritziz, zermugapen berria egin eta arau honetan ematen den ihardunbideari egokitzeko.
- Erabaki honetan araupetutako bideak egin ez ditzaten eskeak baimenik gabekotzat joko dira, eta beharrezko izango dituen ekintzarekikoan legeetan ohartemandako ondorioak erabiliko dira.
(E. Legeb-ren A.O. C SAILA. I/1 alea, III. Legegintzaldia, 1987.eko urriaren 20koa)
7. ERASKINA
EUSKO LEGEBILTZARREKO LEHENDAKARITZAREN ERABAKI OROKORRA, AUTONOMI ESTATUTUKO 22. ATALEKO 1 ETA 2 ZATIETAN OHARTEMATEN DIRENETAKO, EUSKAL HERRIKO AUTONOMIAREN LANKIDETZARAKO ITUNEAK BIDERATZEARI BURUZ
Legebiltzarreko Lehendakariak,
Mahaiaren eta Taldeburu-Batzordearen oniritziz, Araudiko 24.2 atalean
agintzen denaren arauera, honako erabaki orokor hau ematea ebatzi du:
"Jaurlaritza-Legeko 18 e) atalean ohartemandako neurritan egindako Lankidetza-Itunea
aldean izango duen Eusko Jaurlaritzaren iragardia jaso ondoren, Legebiltzarreko
Mahaiak hori Legebiltzarreko Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua
emango du, eta legebiltzar-taldeek, egoki baderizte, Itunearen aurkako
jarrera idatziz azaldu ahal izateko, zazpi eguneko aldiari ekingo zaio.
Zazpi eguneko aldia Eusko Jaurlaritzak bidalitako agiria jasotako egunaren
biharamonetik aurrera kontatuko da.
Legebiltzar-taldeek aurkez litzaketen aurkako idatziak ikusirik, eta
Jaurlaritza-Legean ezarritako hogei eguneko epearen barruan, Legebiltzarreko
Osoko Bilkurak emango du Eusko Jaurlaritzak onartutako Ituneari egindako
jazarpenen egokitasunari edo egokitasunik ezari buruzko erabakia. Aurkako
idazkirik izan ezean, eta dagokion agiriari Legebiltzarreko Erroldaritzan
sarrera emandako egunetik aurrera 20 egutegi-egun igaro ondoren, Legebiltzarrak
Jaurlaritzari Jaurlaritza-Legean ezarritako biderapena betetzeko ohartaraziko
dio".
(E. Legeb-ren A.O. C saila, I/3(a) alea, III. Legegintzaldia, 1989.eko
ekainaren 9koa).
8.ERASKINA
LEHENDAKARIAREN ERABAKIA ARARTEKOAREKIN IZATEKO HARREMANAK ARAUTUZ
Presako Legegintza, Araudi eta Jaurgorako Batzordeak bidaliko erizpena ikusirik, eta Mahaiaren eta Taldeburu-Batzordearen aldeko iritzia izanik, Lehendakaritza honek, Araudiko 24.2 atalean agintzen denaren indarrez, Legebiltzarraren eta Arartekoaren arteko harremanak araupetzeko araurik ez izaniko hutsunea betetzen du, honako
ERABAKI honen bidez
1. Atala - Arartekoaren txostenak eta adierazpenak
Legebiltzarreko ihardutze-sail guztien eta Arartekoaren arteko adierazpenak Legebiltzarreko Lehendakariaren bidez egindo dira. Era berean, Arartekoak Legebiltzarrera igorri ditzan idazki guztiak horko Lehendakariari bidaliko dizkio.
2. Atala - Arartekoaren txostenak eta adierazpenak
- Arartekoak Legebiltzarrari urteko txostena egingo dio, eta horko gutxieneko edukia indarrean dauden legeetan azaltzen dena izango da. Txostena Mahaiari egutegi-urte bakoitzaren lehen-hiruhilabetealdian aurkeztuko zaio.
- Txostena jasotzetik aurrera, zermugatu eta bideak eragiteko onartu ondoren, Mahiak hori Giza Eskubideen Batzordera igortzeko erabakia hartukok du, eta horko Lehendakariak gaia, dena dea, Batzordean Errolderatu zeneko hilaren hurrengoan egingo den bilkura bateko gai-zerrendan jarriko du.
- Gai honi honako bide hauek eragingo zaizkio Batzordean:
- Arartekoak bere txostenak egindo duen azalpen orokorra;
- Legebiltzar-talde bakoitzarentzat hamar minutuko txanda, galderak egin nahiz argipideak eskatzeko;
- Arartekoaren erantzuna.
- Geroago, urteko txostena Osoko Bilkuari aurkeztuko
zaio, ihardunbide honi jarraiki:
- Arartekoak txostenaren laburpena azalduko du, eta hori egin ondoren bilkuratik irten egingo da;
- Legebiltzar-talde bakoitzarentzat hamabost minutuko txanda, bakoitzak bere jarrera finkatu ahal izateko; txosten honen aurkezpena dela eta, ez dute erabaki-salorik egiterik izango, araudian ematen diren agizko arioen kaltetan gabe
3.Atala - Ohizkoez besteko txostenak
- Arartekoak, gaiaren larria
edo presakotasuna dela eta, bere arioz ohizkoez besteko txostenik aurkez
dezanean, horren biderapenerako ihardunbidea honako hau izango da:
- Zermugatu eta bideak eragiteko onartu eta, gaiaren garrantzia kontutan izanik, Giza Eskubideen Batzordera edo Osoko Bilkurara bidali;
- Mahaiak gaitasunduntzat izendatutako ihardutze-saila, aurreko atalean ohartemandako ihardunbidearen arauera, bideak eragiteko onartu ondorengo hamabost egunen barruan, gaiaz jabetzea..
- Arartekoak berariz adierazi beharko du igortzen duen idazkian txostenaren ohizkoaz bestekoa dea, baita zermugapen hori egiteko, bere ustez, dauden arrazoiak ere. Era berean, Osoko Bilkurara nahiz Giza Eskubideen Batzordera igortzeko eskea Mahaiari egin ahal izango dio.
4. Atala - Arartekoaren bestelako txosten eta adierazpenak
- Arartekoak bere ikerlanen berri, horiei hasiera Giza Eskubideen Batzordeak de Ikerkuntza nahiz Argipide-Batzorderen batek eskatuta emandakoak direnean, Legebiltzarrari agizko txosten-bidez eman beharko dio.
- Arartekoa agertzeko eskea beste edozein Batzordek egin ahal izango du, eta bere arioz ere, Eusko Legebiltzarraren Araudiko 37. Atalean ohartemandako ihardunbidez, agertu ahal izango da.
- Honako hauetarako ere adierazpideak igorri ahal izango ditu Legebiltzarrera :
- Legegintzakok mentsak adierazteko, horiek, urteko txostena egin arte egon gabe agerian jartzeko bidezko arrazoiak dauden guztietan;
- Bere ikerlanak aurrera behar bezala eramateko funtsezko diren argipideak emateari Jaurlaritzak uko egin diola Giza Eskubideen Batzordeari jakitera emateko.
- Herri-Jagolearekin egindako orotariko lankidetza eta laguntzarako hitzarmenak Legebiltzarrak Giza Eskubideen Batzordearen bidez onar ditzala eskatzeko.
5. Atala - Legebiltzarrak Arartekoa eskuarteez osatzea
- Arartekoak Erakunde horretako Diruegitamutakoa Legebiltzarreko Mahaiari, Legebiltzarrekoan sartu ahal izateko, urrian zehar aurkeztu beharko dio.
- Arartekoaren Diruegitamutakoa, egituraren eta diru-atalean izenen aldetik, Legebiltzarreko Diruegitamua egiteko erabiltzen diren arauei egokitu beharko zaie.
- Diruegitamutakoan, Arartekoak berariz jakin eraziko du Legebiltzarreko lanari-erroldetik zenbat lagun beharko dituen.
(E. Legeb-ren A.O. C saila, I/4(a) alea, III. Legegintzaldia, 1989.eko abenduaren 22koa).
9.ERASKINA
EUSKO LEGEBILTZARREKO LEHENDAKARITZAREN ERABAKI NAGUSIA, BESTELAKO IRABAZBIDEAK ERROLDERATZEARI ETA LEGEBILTZARKIDEEN ELKARTUEZINAK ALDARRIKATZEARI BURUZ
Legebiltzarreko Lehendakariak,
Mahaiaren eta Taldeburu-Batzordearen oniritziz, Araudiko 24.2 atalean
agintzen denaren arauera, honako erabaki orokor hau ematea ebatzi du:
Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko, ekainaren 15eko 5/1990
Legearen 8. atalak, Legebiltzar honetako kideei, hauen ihardun eta ondasunen
aitorpena egin beharra ezartzen die, hau bestelako irabazien Erroldean
jasoko dela. Hala ere, indarrean dagoen Legebiltzarreko Araudian, Errolde
horri buruz ez da ezer ohartematen.
Bestetik, Araudiko 9. atalean, dagokion Batzordeak Legebiltzarkide bakoitzarren
elkargarritasun edo elkartuezinei buruz emandako erizpenaren bideraketa-bideak
araupetzen dira; baina, esandako atal horretan, Legebiltzarrak inoiz
elkartuezineko egoerarik ikusi edo adieraziko balu, orduan izan beharreko
ihardunbideari buruz ez da inolako agindurik ematen.
Batean zein bestean lege-aldetik sortzen diren ondorioak kontutan izanik,
eta beharrezko izan daitezen aintzin-ohartemateak Araudiko idazkian
egiten ez diren bitartean, hutsarte hauek bete beharra dago.
Guzti horregatik, eta Araudiko 24. Ataleko 2. txatalari jarraiki, Lehendakaritza
honek, Mahaiaren eta Taldeburu-Batzordearen aldeko iritzia tarteko izanik,
honaho Erabaki nagusi hau ematen du:
I SAILA. - LEGEBILTZARKIDEEN BESTELAKO IRABAZBIDEEN ERROLDERAKETA
1.Atala
Aukeratutako legebiltzarkideak ondoren ematen diren zernolako guztien aitorpen egitera behartuta daude:
- Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde-Legean aipatzen diren elkartuezinerako zio izan daitezkeen ihardun guztiak.
- Diru-sarrerak edo ondare-aldetikako abantailak ematen dituzten edo eman ditzaketen beste ihardun guztiak.
- Izan badituzten ondasunak.
2.Atala
Aitorpen hori, hautatua delako egiaztagiria emateko unean bertan egin beharko da. Halaber, aurreko atalean esaten diren zernolakoen aldaketa-aitorpena, elkartuezinerako zio izan daitezkeen guztietan, aldaketa hori izan ondorengo hilabetearen barruan aurkeztu beharko da. Elkartuezinerako zio ez diren ondasun-aldaketen aitorpenak egiteko gehienez urtebeteko epea izango dute.
3.Atala
Ihardun eta ondasunei buruzko aitorpenak Legebiltzarreko Zerbitzuek gertatu eta Mahaiak onartutako eredu ofizialean egin beharko dira.
4.Atala
- Bestelako irabazbideen aitorpenak Legebiltzarrean, bete-betean Legebiltzarreko Lehendakariaren menpe eta Legelari Nagusiaren ardurapean eratutako Erroldean jasoko dira, eta horietako edukia, ondare-ondasunei buruzkoa salbu, nornahik jakiteko modukoa izango da.
- Bestelako irabazbideen Erroldean jaso ondoren, lehenengo ataleko a) eta b) txataletan esandako ihardunei buruzko aitorpenak eta, elkartuezina sortu dezaketenak izango balira, atal bereko c) txatalean ohartemandako ondasunenak, Elkartuezinen Batzordeari bidaliko zaizkio.
- Errolde honetan, elkartuezinei buruzkoan Osoko Bilkuraren erabakiak eta Elkartuezinen Batzordeak igorri eta Erroldean aurrez eraso gabe dauden beste xehetasun guztiak ere jasoko dira.
II SAILA. - ELKARTU EZINEKO DELAKO ALDARRIKAPENA
5.Atala
Elkartuezina aldarrikatu eta horrek hartzen duen Lege-biltzarkideari jakitera eman ondoren, honek, aulkiaren eta elkartu ezineko den kargu edo ihardunaren arteko aukera egiteko, zortzi egun izango ditu. Aukera hori esandako epean egiten ez badu, aulkiari uko egiten diola ulertuko da.
6.Atala
Aukera egiten ez badu, doakion Legebiltzarkideak ez du boto-eskubiderik, ez eta legebiltzarkide izateak berekin dituen eskubideez baliatzerik ere, izango, Legebiltzarreko Araudiaren 13. eta 14. ataletan jasotako onurabideak salbu.
7.Atala
Elkartuezinen Batzordeak, doakion Legebiltzarkideari
entzun ondoren, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskunde-Legeko 6. Ataleko
a) eta b) txataletan esandako ihardunetan, c) txatalean esandako zerbitzuak
egiten edo d) txatalean ohartemandako akziokako baltzukide izaten jarraitzen
duela edo berriro hasi dela aldarrikatuko balu, aulkiari uko egiten
diola ulertuko da.
(E. Legeb-ren A.O. 3 alea, IV Legegintzaldia, 1991.eko uztailaren 29koa).
10. ERASKINA
EUSKO LEGEBILTZARREKO LEHENDAKARITZAREN ERABAKI NAGUSIA, B MOETAKO SARIA DUTEN JOLAS-MAKINEN USTIAKUNTZAKO JOKU-LAKEGATIKAKO HERRI-DIRUEN SARRERARI BURUZKO AUKERAKETA-BIDEZKO ETA BERARIZKO IKUSKAKETA-TXOSTENAREN BIDERAPENARI BURUZ
Legebiltzarreko Lehendakariak, Mahaiaren eta Taldeburu-Batzordearen oniritziz, Araudiko 24.2 atalean agintzen denaren arauera, honako erabaki orokor hau ematea ebatzi du:
- Txostena Legebiltzarreko Mahaiak zermugatu eta argitaratu ondoren, Ekonomi, Herriogasuntza eta Diruegitamuetako Batzordeari bidaliko zaio.
- Txostenari Batzordean egingo zaion bide-eragiketari hasiera eman,
horren aurkezpena Herri-Kontuen Euskal Epaitegiko Lehendakariak edo
Erakunde horrek Osoko Bilkuran horretarako izendatu dezan bertako kideak
eginez emango zaio.
Jarraian, Legebiltzar-Taldeek egoki deritzen argipideak eskatzeko eta txosteneko edukiarekin bete-beteko zerikusirik duten gai guztiak agertzeko, gehienez hamabosna minutuz eskuhartzeko txandari emango zaio hasiera.
Epaitegiko ordezkariak erantzuna eman ondoren, esku-hartzaileek beren jarrerak finkatzerik izan dezaten, gehienez hamarna minutuko azken txandari emango zaio hasiera. - Batzordeak, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak egindako txostena aztertuko duen Lantaldea bere baitan eratzeko erabakia hartu ahal izango du.
- Eztabaidaldiari amaiera eman ondoren, Taldeek Legebiltzarreko Mahaiari, eztabaidagai den txostenari datxezkion erabaki-saloak aurkeztu ahal izango dizkiote; horretarako, hiru eguneko aldia jarriko da. Onartutako saloak Taldeei bidaliko zaizkie, eta saloak onartzeko epea amaitu ondorengo hamabost egunen barruan egingo den osoko bilkurako gai-zerrendan jarriko dira.
- Erabaki-saloei buruzko eztabaidaketa eta boto-emanketa aurkezpen-hurrenkeraren
arauera egingo dira.
Lehenengo, saloak aurkeztu dituzten Legebiltzar-Taldeek eskuhartuko dute, horien aldezpena hamabost minututik gora gabeko aldian egiteko, eta ondoren gainontzeko Taldeek, aldi bera izanez, beren jarrerak finkatzeko. Legebiltzar-Talde bakoitzeko bost minutukoa izango den ihardespen- txanda bidezkoa izango da.
(E. Legeb-ren A.O. 3 alea, IV Legegintzaldia 1991.eko uztailaren 29koa).
11. ERASKINA
EUSKO LEGEBILTZARREKO LEHENDAKARITZAREN ERABAKI NAGUSIA, EUSKADIKO AUTONOMI ELKARTEKO 1987. URTEARI BURUZKO KONTU NAGUSIA IKUSKATZEKO TXOSTENARI BIDEAK ERAGITEARI BURUZ
Legebiltzarreko Lehendakariak, Mahaiaren eta Taldeburu-Batzordearen oniritziz, Araudiko 24.2 atalean agintzen denaren arauera, honako erabaki orokor hau ematea ebatzi du:
- Txostena Legebiltzarreko Mahaiak zermugatu eta argitaratu ondoren, Ekonomi, Herriogasuntza eta Diruegitamuetako Batzordeari bidaliko zaio.
- Txostenari Batzordean egingo zaion bide-eragiketari hasiera eman,
horren aurkezpena Herri-Kontuen Euskal Epaitegiko Lehendakariak edo
Erakunde horrek Osoko Bilkuran horretarako izendatu dezan bertako kideak
eginez emango zaio.
Jarraian, Legebiltzar-Taldeek egoki deritzen argipideak eskatzeko eta txosteneko edukiarekin bete-beteko zerikusirik duten gai guztiak agertzeko, gehienez hamabosna minutuz eskuhartzeko txandari emango zaio hasiera.
Epaitegiko ordezkariak erantzuna eman ondoren, eskuhartzaileek beren jarrerak finkatzerik izan dezaten, gehienez hamarna minutuko azken txandari emango zaio hasiera. - Eztabaidaldiari amaiera eman ondoren, Taldeek Legebiltzarreko Mahaiari, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak egindako txostenari datxezkion osagarrizko argipideen eskaera-saloak aurkeztu ahal izango dizkiote; horretarako, hiru eguneko aldia jarriko da. Onartutako eta txosteneko xehetasunen argipide-eskeak egiteari buruzkoak baino izan ez daitezen saloak, aztertu eta bototara jartzeko, Ekonomi, Herriogasuntza eta Diruegitamuetako Batzordeari bidaliko zaizkio. Hala badagokio, onartutakoak aztertze-erakundeko Lehendakaritzari bidaliko zaizkio, horiei buruz idatzizko erantzuna, argipide-eskea egin ondorengo hilabetearen barruan gehienera, eman dezan.
(E. Legeb-ren A.O. 3 alea, IV Legegintzaldia, 1991.eko uztailaren 29koa).
12. ERASKINA
EUSKADIKO JOKUARI BURUZKO LIBURU ZURIAREN BIDERAPENERAKO ARAUAK
- Jaurlaritzaren jakinerazpena Iraskunde eta Herrizaingo-Batzordeari bidaliko zaio. Batzordean taiutuko da Jaurlaritzak, "Euskadiko Jokuari buruzko Liburu Zuria"-ren edukiarekiko azalpenak egiteko eta argi utzi beharrekoak argi uzteko, egin beharreko agerraldia.
- Legebiltzar-taldeek, Legebiltzarreko Mahaiaren aurrean erabaki-saloak aurkezteko, gorago esandako agerraldia taiutzen den egunaren hurrengo lan-egunetik hasita kontatuko diren hamar eguneko aldia izango dute.
- Batzordeak, araudiz egoki deritzon eran, aurkeztutako erabaki-saloekiko eztabaida egingo du eta, onartutako erabakirik izango balitz, horiek barne izanik, Osoko Bilkurarako bere erizpena egingo du. Erabaki-saloak aurkeztu bai, baina Batzordearen erizpenean sartu gabe geratu direnak egin dituzten legebiltzar-taldeek, horien aldezpena Osoko Bilkuran egiteko, Batzordearen erizpena onartzekotik aurrera, 48 orduko epea ezango dute.
- Legebiltzar Osoko Bilkuran egingo du Batzordearen erizpenaren (onartutako erabakien) azterketa eta, hala behar izanez gero, baita erizpenean sartu gabe geratu eta legebiltzar-taldeek Osoko Bilkuran aldezteko eutsitakoena ere.
(E. Legeb-ren A.O., 2 alea, IV. Legegintzaldia 1991.eko uztailaren 24koa)
13. ERASKINA
EUSKO LEGEBILTZARREKO LEHENDAKARITZAREN EBAZPEN OROKORRA, AUTONOMI ESTATUTUKO 22.3 ARTIKULUAN AURREIKUSITAKO LANKIDETZA AKORDIOEN TRAMITAZIOARI BURUZKOA
Legebiltzarreko lehendakariak, Mahaiaren eta Bozeramaileen Batzordearen aldeko iritziarekin, Araudiko 24.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, ondorengo ebazpen orokorra ematea erabaki du:
1. Artikulua
Eusko Jaurlaritzak beste autonomi elkarte batzuekin egindako lankidetza-akordioak Legebiltzarrak berretsi beharko ditu, nahiz eta aldez aurretik Gorte Nagusien baimena ere beharko den.
2. Artikulua
Lankidetza-akordioaren testua, horri buruz Gobernu Kontseiluak hartutako erabakiarekin batera, Legebiltzarreko Mahaiari bidaliko zaio eta honek Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du, bai eta berehalakoan legebiltzar-taldeei helarazteko ere.
3. Artikulua
Legebiltzarraren osoko bilkura honela egingo da: lehenik, Jaurlaritzako kide batek aurkeztuko du lankidetza-akordioa; jarraian, legebiltzar-taldeek lehen txanda izango dute nork bere jarrera azaltzeko, eta, azkenik, bigarren txanda bat izango da errepliketarako.
4. Artikulua
- Eztabaida amaiturik, bototara jarriko da lankidetza-akordioaren testua, Gobernu Kontseiluaren erabakian azaltzen den eran, berresten den ala ez.
- Handik aurrera, Legebiltzarrak bere iritzia emandako lankidetza-akordioaren testua aldatu edo egokitzeko, beste eztabaida eta beste bozketa bat egin beharko da akordioa indarrean sartu aurretik.
5.- artikulua
Eusko Legebiltzarreko lehendakariak Osoko Bilkurak
hartutako erabakiaren berri emango dio Eusko Jaurlaritzari.
(E. Legeb-ren A.O., 71 alea V Legegintzaldia, 1996.eko maiatzaren 31koa).
© Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco. Lege-eremua
Becerro de Bengoa 01005 Vitoria - Gasteiz
Tel.: 945 00 40 00 - Fax: 945 13 54 06
Web master








