Administrazio zerbitzuak.Legebiltzar-kudeaketa
Zuzendaritza honetan legebiltzar-jardunarekin zerikusi zuzena duten egitekoak betetzen dira. Zuzendaria Josu Osés legelari jauna da. Hauxe du egitura:
Osoko Bilkuren eta Batzordeen Atala
Osoko bilkuretan eta legealdi bakoitzean eratutako batzordeetan tramitatzen diren legebiltzar-ekimenak kudeatzen ditu. Atal honetako burua Edurne Anacabe.
Itzulpen Zerbitzua
Legebiltzarreko bilkuretako ahozko eta idatzizko testuak zuzendu, itzuli eta intepretatzea du eginkizun nagusi, bai eta Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren testuak itzuli eta zuzentzea. Bestelako idazki administratiboak ere itzultzen ditu.Zerbitzu honetako burua Pedro Díez de Ulzurrun da
Argitalpen Ofizialen Unitatea
Besteak beste, Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofiziala eta Bilkura Egunkariak argitaratzeaz arduratzen da. Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialea ostiralero argitaratu ohi da. Unitate honetako burua Josune Fernández de Landa da.
© Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco. Lege-eremua
Becerro de Bengoa 01005 Vitoria - Gasteiz
Tel.: 945 00 40 00 - Fax: 945 13 54 06
Web master







