Administrazio zerbitzuak.Azterlanak
Zuzendaritza honen egitekoa Legebiltzarreko organoei eta kideei laguntza dokumental eta zientifikoa ematea da, legebiltzarkideek beren jarduna betetzeko beharrezko informazioa eduki dezaten. Horretarako, fondo batzuk jaso, tratatu eta zabaltzeaz arduratzen dira. Kudeatzen dituzten fondo horiek bibliografikoak, artxibistikoak eta dokumentalak dira, eta hiru zati horietan dago banatuta Azterlan Zuzendaritza. Azterlan Zuzendaritzari dagokio, orobat, Eusko Legebiltzarrak argitaratutako liburuen kudeaketa editoriala. Burua Andoni Iturbe legelari jauna da.
Zuzendaritza honetako lanak sortzen dituen prozesuak transbertsalak dira gehienetan eta prozesuok eragina dute zuzendaritzako hiru zerbitzuetan. Hauek dira hiru zerbitzu horiek:
- Liburutegi Zerbitzua
- Artxibo eta Argitalpen Ez Ofizialen Zerbitzua
- Dokumentazio Zerbitzua
Legebiltzarkideek, legebiltzarkide ohiek, Legebiltzarreko organoek eta legebiltzar-taldeetako langileek honako hauek eska ditzakete Azterlan Zuzendaritzako zerbitzuetan: liburuak, Estatuko, autonomia-erkidegoetako, Euskal Autonomia Erkidegoko eta hartako lurralde historikoetako, eta Europako Batasuneko legeen eta/edo jurisprudentziaren dokumentazioa, legedia eta jurisprudentzia konparatua, Estatuko, autonomia-erkidegoetako, Europako Batasuneko legebiltzar-informazioa, legebiltzar-laneko gaiei buruzko dokumentazio-azterlanak, estatistika-datuak, prentsa-txostenak, legebiltzar-aurrekariak, eta abar.
Oro har, erabiltzaileak behar duen informazio oro alor tematiko hauetan dago banatuta:
| ALOR TEMATIKOAK | DOKUMENTAZIOA | LIBURUTEGIA | ARTXIBOA |
|---|---|---|---|
| Erakunde-gaiak | Arantza Andueza | Charo Valverde | Andrés Gaviña |
| Ekonomi gaiak | Itziar Zaldua | Arantza Andueza | Andrés Gaviña |
| Gizarte-gaiak | Itziar Zaldua | Charo Valverde | Andrés Gaviña |
| Lurralde-antolamendua | Arantza Andueza | Arantzazu Alday | Andrés Gaviña |
| Hezkuntza eta kultura | Arantza Andueza | Charo Valverde | Andrés Gaviña |
| Kanpo-ekintza eta giza eskubideak | Itziar Zaldua | Arantzazu Alday | Andrés Gaviña |
© Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco. Lege-eremua
Becerro de Bengoa 01005 Vitoria - Gasteiz
Tel.: 945 00 40 00 - Fax: 945 13 54 06
Web master





