(1)        EHAA 182/1983.12.10.

(2)        Ikusi KAE 76/1988, apirilaren 26koa.

(3)        Aldatua:

-  1/1987 Legeak, epailaren 27koa, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeetako Batzar Nagusietarako hauteskundeei buruzkoa, indargabetua (EHAA 72/1987.04.10),

-  5/1993 Legeak, uztailaren 16koa, Autonomi Elkarte Osorako Erakundeen eta Bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko harremanei buruzko legea aldatzekoa, bi lerroalde gehitu ditu (EHAA 136/1993.07.20) eta

-  1/2006 Legeak, ekainaren 23koa, urarena (EHAA 137/2006.07.19).

(4)        1/1987 Legeak, epailaren 27koa, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Kondaira-Lurraldeetako Batzar Nagusietarako hauteskundeei buruzkoa, indargabetua (EHAA 72/1987.04.10).

(5)          1/2006 Legeak, ekainaren 23koa, urarena, aldatua. Berridazketa:

10.-    Herri-lanak egiteak beste lurralde historiko batzuei eragiten ez badie edo Eusko Jaurlaritzak ez baditu interes orokorrekotzat jo.

Aurrekoa gorabehera, Euskal Autonomia Erkidegoaren interes orokorrekotzat joko dira Eusko Legebiltzararraren Uraren Legeak definitzen dituen obra hidraulikoak. Uraren Euskal Agentziari dagokio interes orokorrekotzat jo diren obra hidraulikoak proiektatzea, egitea eta kudeatzea; baita lege honek ematen dion beste edozein eginkizun betetzea ere, obra horiek direla-eta.

(6)        1/2006 Legeak, ekainaren 23koa, urarena, aldatua. Berridazketa:

1.-      Landare-osasuna; nekazaritza erreformatu eta garatzea; nekazaritza zabaldu, sustatu eta gaitzea; mahasgintza eta ardogintza; landareak ekoiztea, haziak eta mintegi-landareak izan ezik.

Arlo honetan, Uraren Euskal Agentziari dagokio Erkidegoko Uraren Legeak ur-horniketa, saneamendu, arazketa eta ureztatze gaietan ematen dizkion eginkizunak betetzea; baita ureztatzearen araubide juridikoa arautuko duen dekretua Eusko Jaurlaritzari proposatzea ere, legeak ezartzen duen gutxieneko edukia jasota.

(7)        1/2006 Legeak, ekainaren 23koa, urarena, aldatua. Berridazketa:

4.-      Ur kontinental publikoen eta horien berezko ibilguen, ur-bazterren eta zortasunen zaintza. Eusko Legebiltzarraren Uraren Legeak arautzen duenaren arabera egingo da zaintza hori.

(8)      5/1993 Legeak, uztailaren 16koa, Autonomi Elkarte Osorako Erakundeen eta Bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko harremanei buruzko legea aldatzekoa, bi lerroalde gehitu ditu (EHAA 136/1993.07.20):

Lurraldea antolatzeko instrumentuetan jasotzen diren xedapenak joko dira goragoko maila duten planeamendutzat. Instrumentu horiek onartu arte, Euskal Autonomi Elkartea Antolatzeko Batzordeak eman ditzan irizpideek beteko dute egiteko hori, honako alde hauei dagozkienetan:

- etxebizitza, industri eta zerbitzu eremuen garapena zenbatzea

- azpiegiturak, ekipamenduak, errekurtso naturalak, ihardunak eta arloak, horien antolaketa, ekintza horien xedea kontutan hartuta, Kondaira-Lurraldeen eskuduntzapekoa izan ez dadin kasuetan.

Ondorioz, honako hau dagokie Kondaira-Lurraldeei: hirigintza antolatzeko instrumentu guztiei onarpena ematea hain zuzen. Ez dira horretan sartzen lurraldea edo hirigintza antolatzeko instrumentuak garatzen dituzten eta Euskal Autonomi Osorako diren Instituzioei izendatutako eskuduntza sektorialak burutzeko landutako plan bereziak.

(9)        Ikusi 1984ko urriaren 24ko Ebazpena, Eusko Legebiltzarraren Lehendakaritzarena, legearen 29. Artikuluan xedatutakoa garatzeko prozedura-arauak ematen dituena (ELAO E 14/1984.11.08).

(10)     1/1988 Legea, otsailaren 5ekoa, "Tribunal Vasco de Cuentas Públicas/Herri-Kontuen Euskal Epaitegia"-rena (EHAA 44/1988.03.03).

(11)     Ikusi:

-   194/1984 Dekretua, ekainaren 19koa, Autonomia Elkarte osorako Erakundeen eta Arabako Kondaira Lurraldearen arteko zerbitzuak emateko arauak onartzekoa (EHAA 112/1984.07.04).

-   195/1984 Dekretua, ekainaren 19koa, Autonomia Elkarte osorako Erakundeen eta Bizkaiko Kondaira Lurraldearen arteko zerbitzuak emateko arauak onartzekoa (EHAA 112/1984.07.04).

-   196/1984 Dekretua, ekainaren 19koa, Autonomia Elkarte osorako Erakundeen eta Gipuzkoako Kondaira Lurraldearen arateko zerbitzuak emateko arauak onartzekoa (EHAA 112/1984.07.04).