§ 56. 27/1983 LEGEA, AZAROAREN
25EKOA, AUTONOMIA-ELKARTE OSORAKO ERAKUNDEEN ETA BERTAKO KONDAIRA-LURRALDEETAKO
FORUZKO IHARDUTZE-ERAKUNDEEN ARTEKO HARREMANEI BURUZKOA(1)(2)(3)
ZIOEN
ADIERAZPENA
Euskadiren
politikazko egituraketa dugu Autonomia-Estatutoa legegintza-bidez
egiteratzearen alderdirik garrantzitsuenetako bat horrek, bere aldetik,
politika eta arduralaritza-erakuntza berria eta Kondaira-Lurraldeen
Lege-Jaurpide berezien eta agintepideen aitorpena elkarri egokitu beharra
dakarrela.
Horretarako,
eta hori du hain zuzen funtsezko helburu oraingo Lege honek,
Kondaira-Eskubideekiko begirunea eta mende askotako Burujabetza Nahaia elkarri
lotzea ezinbestekoa gertatzen da.
Alde
batetik, Autonomia-Estatutoak, bateango burujabetza-erakunde batzuk sortaraziz,
eta hoien artean, bereziki, politikaren eta erakundeen aldetik duen
lehentasunak Legezko ezein Erresumatan Legeak duen nagusitasunaren, eta
politikaz Euskal Herriaren nahaiaren adierazgarri den Legebiltzarra sortaraziz,
Erakundegoren-mailako egitura berri bat eman dio Euskadiri.
Bestalde,
orainaldia antolatzea, Euskadi gaurregun jaurri ahal izatea bermatzea,
1839garrenerarte zegoen ihardutze-erapidetzari eta 1878garreneko lehenengo Ekonomia-Itunetikako
berarizko antolakuntzari eustearekin batean egin ezinezkoa da. Kondairarekiko
begirunea eta Kondaira norberetzakotzea, Kondaira-goaiaren barruan eta
unean-uneangotuz egin behar da. Industria-iraultza, hiritartze-bidea;
politika-bizitzaren korapilotsua, ekonomia-iharduna arra-zoizkotu beharra,
horra hor aldakuntza nabarmen izan eta Kondaira-egoera berria dakarten aldaketa
nabarmenak hori, bestalde, Kondaira-Lurraldeen berenezko Lege-jaurpideei
egokitu behar zaiela. Bi behar hoien arteko egokitasuna eta oreka lortzea du
xede oraingo Lege honek.
Honela,
Lehenengo Idazpuruak Bateango Erakundeen (Lehenengo Atalburua) eta
Kondaira-Lurraldeek bere duten agintepide-maila araupetzea du helburu.
Horretan,
Legebiltzarraren nagusitasuna nabarmentzen da, Autonomia-Elkartean Lege-mailako
manuak onartzeko gaitasunaren jabe den Erakundegoren bakarra denaren aitorpena
egiten zaionean, nagusitasun hori nahitaezko lege-mailaren eta manuen maila
finkatzearen arauerako oinarri-irizpideak jartzerakoan garbi adierazita
gelditzen dela.
Estatutoak
bere 25.1 eta 37.3 Ataletan Kondaira-Lurraldeen onetan legegintza-ahalmen horri
jartzen dizkion mugak ere Legean agertzen dira, eta Estatutoan
Foru-Tradiziozkotzat berariz aitortutako gaiei buruzkoak dira. Bainan bakarreango
agintepeko gaiak direla ta Legebiltzarraren legepekoak ez diren aginte-alorrak
egote horrek ez du Legezko Erresuma izatearen ondorio den erakundegoren-mailako
arta egiteko ahalmena baztertzen.
Bestalde,
lehenengo Idazpuruak, Lege bereko beste manu batzukin lotuta, argi eta garbi
adierazten du Autonomia-Elkarteko funtsezko agintea Bateango Erakundeek
duteneko oinarri-irizpidea.
Lehenengo
Idazpuruak, bukatzeko, Kondaira-Lurraldeen agintepideak esandako
oinarri-irizpide hoiei atxikiz araupetzen ditu. Horregatik, eta "nolanahi
ere" dagozkien agintepideak sendetsiz bat, oraingo Lege honek geroan sortu
daitezkeen egoera berriei egokitu ahal izatea ohartematen du, batetik Estatutoa
egiteratu eta horren ondorioz Autonomia-Elkarteak agintepide berriak
egiteratzearen, eta bestetik herritarrei zerbitzu hobea egiteko aholkagarri
gertatu eta agian izan daitekeen agintepide-birbanaketa baten ondorioz gai
berriak eskuratu ahal izateko edo hoietarako eskua emateko lege-bideak jarriaz.
Honela, gure Herriaren gizarte, ekonomia eta politikaren aldetikako
bilakakuntzaren beraren indarrezko ikusmolde egokikaitzik eta zurrunik eza
bermatzen da.
Bigarren
Idazpuruak Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusia eta Kondaira-Lurraldeetako
Herriogasuntzak antolatzen ditu, bere bigarren Atalburua hoien arteko
eskuarte-banakuntza arapetzekoa dela.
Ondoren, Dirubideen Euskal Kontseilua sortarazten da, horren egitekoetan Kondaira-Lurraldeek Herriogasuntza Nagusiari eman beharreko eskuarteen eta eginbeharreko ekarketen banakuntza lehen esandako oinarri-irizpideen arauera zehaztekoa nabarmentzen dela.
Azkenean,
Euskal Herri-Alorreko ekonomia eta dirubidetza-ihardunari arta egiteko goreneko
ihardutze-erakunde izango den Herri-Kontuen-Euskal Epaitegia Legebiltzarraren Legez
sortaraztea ohartematen da.
AINTZIN-IDAZPURUA
OROTARIKO ERABAKIAK
Lehenengo Atala
1.- Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeen eta
bertako Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen agintepideen
banakuntza, hoien jabegoari eta egiterapenari dagokienetan, Konstituzioan eta
Autonomia-Estatutoan ohartemandakoaren arauera, Lege honen bidez araupetuko da.
2.- Bakoitzeko Batzar Nagusiak eta
Foru-Diputazioak dira, bere kondairatikako tradizioaren arauera,
Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeak.
2.
Atala
1.- Euskal Herri Osorako Erakundeen eta bertako
Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko harremanak
elkarkidetasunezko eta elkar laguntzazko sortarauetan oinarrituko dira.
2.- Bakoitzari dagozkion agintepideen egiterapenean,
Euskal Herriko Arduralaritzek eginkortasunezko eta elkarkidetasunezko
sortarauen arauera jokatuko dute.
3.
Atala
Autonomia-Elkarteak,
Euskal Herriko Udalek heuren berenezko zuduen eraentzarako eta heuren
eskuarteak kudeatzeko duten burujabetasuna aitortzen eta bermatzen du.
4.
Atala
Autonomia-Elkarte
Osorako Erakundeek ezingo dute, ahalmenak eta agintepideak aitortzerakoan,
Kondaira-Lurraldeen arteko inolako bereizkeriarik egin.
5.
Atala
1.- Bakoitzari dagozkion agintepideen eremuan, Jaurlaritzak
eta Foru-Diputazio bakoitzak, eta hoiek bere artean, zerbitzu-egitezko ituneak
egin ahal izango dituzte.
2.- Jaurlaritzak Foru-Diputazio batekin edo
batzurekin izenpetu ditzan zerbitzu-egitezko itunetarako, Hari buruzkoan,
Jaurlaritza-Legearen 18.e) atalean ohartemandako legebiltzar-zaingoa izango
delako bermeak izango du indarra.
3.- Foru-Diputazioek, Euskal Herri Osorako
Erakundeen agintepide eta ahalmenen kaltetan gabe, elkarren artean egin
ditzaten ituneen berri Eusko Jaurlaritzari emango zaio.
I IDAZPURUA
AUTONOMIA-ELKARTE OSORAKO ERAKUNDEEN ETA BERTAKO FORUZKO
IHARDUTZE-ERAKUNDEEN AGINTEPIDEAK
EUSKAL HERRI OSORAKO ERAKUNDEEN AGINTEPIDEAK
6.
Atala
1.- Autonomia-Estatutoaren arauera; Autonomia-Elkarteari dagozkionak izanik, Estatuto horretan, Lege honetan edo gerokoren baten Kondaira-Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Sailei aitortu edo izendatu ez dakizkien gai guztiekiko legegintza eta egiterapena Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeei dagokien agintepide da.
2.- Beti ere, Lege-mailako arauak emateko
ahalmena Legebiltzarrari bakar-bakarrik dagokio.
KONDAIRA-LURRALDEEN AGINTEPIDEEZ
7.
Atala
a) Kondaira-Lurraldeetako
Foru-Erakundeek, bakoitzaren berarizko lege-jaurpideen arauera erabiliko duten bakarreango
agintepidea izango dute honako gai hauetan:
1.- Bere Foruzko Ihardutze-Erakundeen hauteskunde-arauak,
erakuntza, jaurpideak eta iharduna(4).
2.- Udal eta
maila apalagoko Toki-erakundeetako hauteskunde-jaurpideak.
3.- Udal-barrutien
eta udalez gainetikakoen mugapena, Kondaira-Lurraldeez gaindikakoak izan ez
daitezela.
4.- Bere
Diruegitamuak eta Kontuak gertatzea eta ontzat ematea, eta bai mailegu eta
dirubidetza-eragiketak ere, Lege honen II Idazpuruari darizkion modutan.
5.- Herrilan
eta Zerbitzuen Foru-Egitamua idaztea eta ontzat ematea. Toki-Erakundeekiko
teknikazko laguntza eta aholkularitza.
6.- Autonomia-Estatutoaren
41garren Atalak esaten dituenak eta, orohar, Ekonomia-Itunearen Legeak edo
zergalaritza-alorreko beste arau edo manuren batzuk emanda izan ditzaten
guztiak.
7.- Probintzia
eta udal-jabetzapeko ogasunentzako jaurpideak, ogasun hoiek
herri-baliapidetarakoak, ondarezkoak, Udalak berak ez bestek erabiltzekoak
nahiz udalkideek erabiltzekoak izan.
8.- Errepide
eta bideekiko egitamuketa, egitasmoak, egitea, hoiei eustea, aldatzea, hoien
dirubideak, erabilpena eta ustiaketa.
Autonomia-Elkarteko
errepide-sareen arteko behar bezalako egokitasuna bermatzeko,
Kondaira-Lurraldeek, bere bidesaretan, Euskal Herri Osorako Erakundeek
onartutako Orotariko Errepide-Egitamuan jarri daitezen teknikazko eta
bide-seinaleentzako arauak jarriko dituzte indarrean, eta Erresumako
Errepide-sarearen jarraipen izan edo elkarteaz besteko bese Herri-Erakundeenei
edo Kondaira-Lurraldeetakoei heurei atxiki dakizkienetan berriz, esandako
Orotariko Errepide-Egitamu horretan jarri daitezen aintzin-neurriak, helburuak,
lehentasunak eta hobekuntzak egingo dituzte gutxienez.
Autonomia-Elkartearen,
Erresumaren, Elkarteaz besteko beste Herri-Erakunde batzuen edo
Kondaira-Lurraldeen egitamuetako taiuketetan Kondaira-Lurraldeak edo hoien
mugakideak har ditzaten elkartzepide berriak egitea oharteman dedinean, egitamu
hoiek bakoitzaren ahalmen eta agintepideen arauera elkarri egokituko zaizkio.
Hori
guzti hori, Autonomia-Estatutoaren 10.34 Atalean agintzen denaren kaltetan
gabe.
9.- Mendiak,
oihan-ustiaketa eta zerbitzuak, abereentzako bideak eta alaguneak,
Autonomia-Estatutoaren 10.8 atalak dioenez; oihan zaintza eta nekazaritza eta
oihan-lurrei bere onean eustea eta hobetzea.
10.- Beste Kondaira-Lurraldeei ez doazkien edo Legebiltzarrak
guztientzako interesgarritzat aldarrikatu gabeko Herri-Lanak(5).
11.- Ospea eta
tradizioa direla edo Foru-Diputazio bakoitzaren menpeko diren Foral, Miñoe eta
Mikelete-Indar edo Sailen jaurpideak, Eusko Jaurlaritzari Autonomiazko
Ertzaintzaren goren-agintari denez dagozkion eskubideen kaltetan gabe.
12.- Kondaira-Lurraldearen
jabetzapeko Agiri-gordetegi, Liburutegi, eta Arte Ederrei eta Eskulangintzari
datxezkien Erakustetxe eta Erakundeak.
13.- Kondaira-Lurraldearentzat
interesgarritasuna izan dezaten kultura-sailak sortaraztea eta hoiei eustea.
b) Kondaira-Lurraldeei
dagokie Bateango Erakundeek emandako honako gai hauek osabideratu eta
egipideratzea:
1.- Landare-osasunketa, nekazaritzaren eraldakuntza eta
hazkuntza; nekazaritza zabalkundea, suztapena eta gaikuntza; mahastigintza eta
ardogintza; landare-ustiaketa, haziak eta mintegi-landareak salbu(6).
2.- Abere-ustiaketa
eta osasunketa.
3.- Ur
gozotako arrainez eta ehizaz baliatzeko jaurpideak.
4.- Itsasoaz besteko herri-uren eta hoien berezko uberken, aranen
eta hoietzaz baliatzen direnen zaingoa(7).
5.- Kondairazko,
Artezko, Monumentozko eta Arkeolojiazko Ondareari bere onean eustea, hori
hobetzea, birregokitzea edo, hala behar izanez gero, bilaketak egitea.
6.- Kirolaren
suztapena. Eskola-kirolentzako eta guztien kirolarentzako egitarauak.
c) Honako gai
hauetan, Bateango Erakundeen legebideak bere mugartean egiteratzea dagokie
Kondaira-Lurraldeei:
1.- Gizarte-sorozpidetza,
Euskal Herri Osorako Erakundeek artez ihardutzearen kaltetan gabe.
2.- Elkarte-hazkuntza,
emakumea. Haurrekiko, gazteekiko, zahartzaroarekiko, atseden eta
egurasketarekiko politika, Euskal Herri Osoaren Erakundeek alor hoietan artez
ihardutzearen kaltetan gabe.
3.- Babespeko
berezko tokiei buruzko Arduralaritza.
4.- Suteen
aurkako zaingoa(8).
5.- Hirigintzaren
alorrean, Kondaira-Lurraldeei arioa, gertakuntza, egiterapena, eraentza, arta
eta argipideketa-ahalmenak dagozkie eta bai, bere ihardutze-eremuaren barruan
goragoko mailako egitamuketan zehaztutakoak egiteratuz Lurralde eta
Hirigintza-Antolaketarako agiri-sortak ontzat ematea ere, Legeak beste
herri-izaiki eta Hirigintzako Ihardutze-Erakunde batzuei ematen dizkien
agintepideen kaltetan gabe.
6.- Halaber,
etxebizitzatarako hiri-lurretan jarri daitezkeen Ekintza Nekagarri,
Osasunkaitz, Kaltegarri edo Arriskugarrien zermugapenerako, hoientzako
onbideratze-neurriak emateko, ikuskaritzarako eta zigortzeko ahalmena,
Kondaira-Lurralde edo Elkarteaz besteko Herri-Izaiki bakar bat baino hartu ez
dezatenaren baldintzapean, eta Legeak Udal-Erakundeei ematen dizkien
agintepideen kaltetan gabe.
d) Kondaira-Lurraldeen
bakarreango agintepidetzat izendatutako gaitan Erresumaren oinarrizko
legegintzaren araupidetza-hedapena eta egiterapena Kondaira-Lurraldeei heurei
dagokie.
8.
Atala
1.- Kondaira-Lurraldeen bakarreango agintepide
izan daitezen gaietan, honako aginte hauek dagozkie Kondaira-Lurraldeei:
a) Araupidetza,
Foru-Erakundeek emandako araupideak beste edozeinekiko lehentasunez erabiliz.
Autonomia-Estatutoaren Zazpigarren Aldibaterako Erabakian aipatzen diren edo,
hala gertatutz gero, Eusko Legebiltzarraren legeetako araupideen ordezkaketa,
Batzorde Nagusien Foru-Araupideen bidez egingo da.
b) Araudigintza.
c) Arduralaritza,
ikuskaritza barne dela.
d) Arduralaritza-bideango
Birrazterketa.
2.- Arauen bidezko hedapena eta egiterapena
Kondaira-Lurraldeei dagokieneko gaitan, honako aginte hauek dituzte:
a) Bateango Erakundeek
emandako arauen araupidezko egiterapenerakoa, Foru-Erakundeek emandako arau
hoietan beroietan esaten denaren aurka jokatzerik izango ez dutela.
b) Araudigintza.
c) Arduralaritza,
ikuskaritza barne.
d) Arduralaritza-bideango
Birrazterketa.
3.- Egiterapena Kondaira-Lurraldeei dagokieneko
gaitan, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek bere legeen hedapenerako eman
ditzaten orohartzezko erabakien arauera egiteratuko dituzten honako aginte
hauek izango dituzte:
a) Araudigintza,
heuren berenezko zerbitzuak antolatzeko xedez.
b) Arduralaritza,
ikuskaketa barne dela.
c) Arduralaritza-bideango
Birrazterketa.
4.- Kondaira-Lurraldeek, bere aginte eta ahalmen
guztien dirubidetarako eta hoiek egiteratzeko, diruegitamu-gaitasun osoa izango
dute, Lege honetan ohartemandako neurritan.
5.- Foru-Erakundeei dagozkien aginte eta ahalmen
guztiak bakoitzak bere duen eta bakoitzari dagokion lurraldeari buruzkoak
direla ulertzen da, bakoitzaren eginkortasunaren kaltetan gabe,
Ekonomia-Itunean ohartemandakoetarako, Kondaira-Lurraldeek emandako araupideak
izan ahal izango dituztela.
9.
Atala
Foru-Diputazioek,
Lege honetan heurei aitortutako egiteko eta agintepidetarako izan eta
Autonomia-Elkartearen Estadistika-Egitamuan sartu gabeko estadistikak egin ahal
izango dituzte, Autonomia-Elkartearen legepidetan jarri daitezen arauak beteaz.
Halaber,
Elkarte Osorako interesgarri izan daitezen estadistikak barne izango dituen
Autonomia-Elkarteko Estadistika-Egitamua gertatzen bere iritzia emanez
eskuhartu, eta bakoitzak bere lurraldean egitamu horren barruko estadistikak,
Egitamuak berak edo hori eginbideratzeko urtekako estadistika-egitasmoek jarri
ditzaten modutan egiteratzea bere gain hartuko dute.
10.
Atala
Errepidetatikako Ibilgailuzko Garraioen alorreango Legegintza, Arauen bidezko Egiterapena, Goren-ikuskaritza, Egitamugintza eta Antolakidetza Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeei dagozkie. Kondaira-Lurraldeek, bere mugartean, eta indarrean dauden Erresumarekingo Ituneen arauera, Arabak orain dituen ahalmenak heurak eta nolako berdinez erabiliko dituzte.
III ATALBURUA
BERARIZKO ERABAKIAK
11.
Atala
7garren
ataleko c) lerroaldian esaten denez Kondaira-Lurraldeei dagozkien Eusko Jaurlaritzaren
egiterapen-ekintzapideekiko goren-ikuskaritza, baita ahalmen hori Lege honetan
berariz aitortzen denetan ere, Eusko Legebiltzarraren Lege batek araupetuko du.
12.
Atala
Autonomia-Elkarteak,
bere Legebiltzarraren Lege baten bidez eta Lege horrek jarri ditzan modu eta
neurritan, Lege honek ematen ez dizkien agintepideak Kondaira-Lurraldeetako
Foru-Erakundeei eskuratu edo utzi ahal izango dizkie.
13.
Atala
1.- Eusko Jaurlaritzak, bere arioz edo
Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeek eskatuta, Foru-Diputazioen ardurapeko
diren zerbitzuen-eraentza eta arreta, dagokion Dekretoz zehaztuko den eremuz
eta indarraldiz, hoiei utzi ahal izango dizkie.
2.- Dena dela, Jaurlaritzak honako ahalmen hauek
beretzat gordeko ditu:
a) Egiterapen-Arauak
ematekoa.
b) Artezpideak
zehaztekoa eta eraentza-egitarauak gertatzekoa.
c) Eraentzari
buruzko argipideak jasotzekoa, eta ikusitako akatsak zuzentzeko eskeak
egitekoa.
14.
Atala
1.- Euskal Herriko Autonomia-Elkartea eta hori osatzen
duten Kondaira-Lurraldeetako bakoitza, bere agintepideak
Autonomia-Estatutoaren, Lege honek dakartzan erabakien, eta hoiekin erabilgarri
izan daitezen gainontzeko legeen eremuaren barruan egiteratzeko dirubidez eta
diruegitamuz burujabe izango dira.
2.- Kondaira-Lurraldeen eta hoietako
herri-alorraren dirubidetza-iharduna Euskal Herriko-Herriogasuntza
Nagusiarenarekin egokituta egingo da.
3.- Eusko Legebiltzarrak, gero,
Autonomia-Estatutoaren 41.2.a) Atalak agintzen duenaren babespean Kondaira-Lurraldeen
arteko zerga-antolakideketarako, erakideketarako eta elkar-lanerako arauak
ematearen kaltetan gabe, Ekonomia-Ituneak aitortzen dien araugintza-ahalmenaz
baliatuz horretarako gaitasuna duten Foru-Erakundeek har ditzaten erabakiek
zergapide berezien funtsezko alderdiak berdintasun-arauz araupetuko dituzte.
15.
Atala
1.- Autonomia-Elkarteak eta bertako
Kondaira-Lurraldeek, bakoitzak bere herri-iharduneko diru-eskuraketa eta gastu
guztiak barne izan ditzaten bere Diruegitamuak gertatuko eta onartuko dituzte
urtero.
Euskal
Herriko Guztizko Diruegitamuak Jaurlaritzak egin eta Eusko Legebiltzarrak
onartuko ditu. Kondaira-Lurralde bakoitzekoak bertako Foru-Diputazioak egin eta
Batzar Nagusiek ontzat emango dituzte.
2.- Foru-Diputazioek, eta bai hoietako
lhardutze-sail eta Erakundeek ere, horren eratze-modua eta egitekoak Lege
honetan jartzen direneko Herri-Dirubidetzen Euskal Kontseiluak jarri ditzan
modutan, Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeek erabiltzen dituztenen kideko
irizpideak erabiliko dituzte diruegitamu-biderapenaren eta
herri-kontaduritzaren alorrean, argipidetarako euskal herri-alor osoa
bateratzeko xedez.
16.
Atala
Kondaira-Lurraldeek,
heurek bere gain hartu gabeko Euskal Herri Osoko zorpide guztiei erantzuteko
laguntza emango dute; horretarako, Foru-Diputazioek Lege honetan agindutakoaren
arauerako ekarketak egingo dizkiote Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari.
17.
Atala - Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusia
1.- Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak,
Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeei dagozkien agintepideak behar bezala
egiteratzeko eta hoietarako dirubidetarako, Lege honen ondoriotarako, honela
sailkatzen diren eskuarte-iturri hauek izango ditu:
A) Agizko Dirueskuraketak
a) Foru-Diputazioek
Lege honetan agindutakoaren arauera egin ditzaten, diruekarketak.
b) Eusko
Legebiltzarrak jarri ditzan Autonomia-Elkartearen berenezko
zergapidetatikakoak, eta bai Legebiltzarrak itunepeko zergei jarri
diezaizkiekeen gehigarritatikakoak ere.
c) Bateango Erakundeen
herri-jabetzapeko ogasunez baliatzeagatikako, bere agintepeko zerbitzuak
egiteagatikako, edo norbanakoei doazkienak edo hoien onerakoak izan daitezen
ekintzapideegatikako laguntzak.
d) Hala
egokituz gero, Autonomia-Eikarteak herri-lanak egin izanaren edo
herri-zerbitzuak jarri edo gehitu izanaren ondorioz jarri daitezen berarizko
zergak.
e) Autonomia-Elkarte
Osorako Erakundeek bere agintepideen eremuan jarritako isunak edo zigorrak.
f) Lurraldearteko
Ordezkaketa-Baltzatikako eskuraketak, eta Erresumako Guztizko Diruegitamuen eta
beste Herri-Izaiki batzuenen pentzutango diru-izendapenak.
g) Bere
ondaretikako irabaziak eta norbanako-alorreko dirueskuraketak.
h) Konstituzioa
eta Autonomia-Estatutoan agindutakoaren ondorioz jarri daitekeen beste ezein
dirueskuraketa.
B) Berarizko dirueskuraketak
a) Gauzetango
ezarketak inorentzakotzea.
b) Dirubidetza-ogasunen
balio-aldakuntzak.
c) Zorpetzetikako
dirueskuraketak, eta dirubidetza-zorpideen gainontzeko balio-aldakuntzak.
2.- Autonomia-Estatutoaren Aldibaterako
Erabakietako Boskarrenak agintzen duena egiteratuz Eusko Jaurlaritzak
Erresumako Gizartesegurantzarekin egin ditzan Ituneetatikako dirueskuraketak,
Euskal Herriko Guztizko Diruegitamuetan bere berarizko zertarakoen dirubideei
eratxikiko zaizkie.
18.
Atala - Foru-Ogasuntzak
Bere
Foru-Erakundeei dagozkien agintepide guztien behar bezalako egiterapenerako eta
diru bidetarako, Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeek, Lege honen
ondorioetarako, honela sailkatzen diren eskuarte-iturri hauek izango dituzte:
1) Agizko dirueskuraketak:
a) Ekonomia-Itunearen
ondorioz Kondaira-Lurraldeek lortu ditzaten zerga eta zergalaritza-ariel
guztien etekina.
b) Kondaira-Lurraldeen
Herri-jabetzapeko ogasunez baliatzeagatikako eta bere agintepeko zerbitzuez
baliatu izanagatikako edo norbanakoei doazkien edo hoien onetangoak izan
daitezen ekintzapideegatikako arielak.
c) Toki-Erakundeen
berenezko zerga izan eta Foru-Diputazioek lakatu ditzatenetatikako irabaziak, eta
Ekonomia-Itunearen 46garren Atalak dioenaren arauera Lurralde bakoitzeko
Toki-Erakundeei dagozkien zerga-eskuraketetango partzuer-zatiak, hori guzti
hori Lege honen 22.1.7garren Atalean ohartematen den diru-eskuraketa hoien
zertarakoaren kaltetan gabe.
d) Aurreko
a), b) eta c) zatietan esandako zergapideei erantsitako edo erantsiko zaizkien
gehigarri, petxa, eta beste probintzia-eskuartetatikako irabaziak.
e) Bere
ondaretikako irabaziak eta norbanako-alorreko Legepeko dirueskuraketak.
f) Erresumaren
Guztizko Diruegitamuen, Euskal Herriko Autonomia-Elkartearenaren eta beste
Herri-Izaiki batzuenen pentzutango eskuraketak eta beste dirueskuraketa batzuk.
g) Konstituzioan
eta Autonomia-Estatutoan agindutakoen ondorioz sortarazi daitezkeen beste
dirueskuraketa guztiak.
2) Berarizko dirueskuraketak:
a) Gauzetango
diruezarketak inorentzakotzea.
b) Dirubidetza-ogasunen
balio-aldakuntza.
c) Zorpetzetikako
dirueskuraketak, eta dirubidetza-zorpideen gainontzeko balio-aldakuntzak.
19.
Atala
Lege
honen ondoriotarako diruegitamu-alorrean horrela zermugatzen direnak joko dira
"agizko eragiketegatikako gastutzat" eta "domu-erakiketegatikako
gastutzat".
II ATALBURUA
DIRU-ESKUARTEEN HERRIOGASUNTZA NAGUSIAREN ETA FORU-OGASUNTZEN
ARTEKO BANAKUNTZA
20.
Atala
1.- Aurreko 18garren
Atalaren lehenengo zatiaren: a) txatalaren gai diren Ekonomia-Itunearen
eraentzatikako dirueskuraketak, Erresumari ordaindu beharreko kupoa kendu
ondoren, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiaren eta Kondaira-Lurraldeetako
Foru-Ogasuntzen artean banatuko dira, azken hauek lehenengoari egin beharreko
ekarketak Lege honetan jarritako arauen ariora zehazten direla.
Ekonomia-urte
bakoitzean itunepeko zergalaritza-dirueskuraketegatik sortutako Foru-Diputazioen
aldeko zorrak, urteoro, eta Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak egindako
balio-haztaketaren arauera dagozkien zenbatekoz, Ekonomia-Itunearen
noraentzatikako irabazitzat joko dira.
2.- 17garren eta 18garren Ataletan aipatutako
Herriogasuntza Nagusiaren eta Foru-Ogasuntzen gainontzeko agizko eta berarizko
dirueskuraketak ez dira Lege honek dakartzan banakuntza-arauen menpe egongo,
eta dagozkien Herri-Ogasuntzek aukeran erabiltzeko eskuartetzat joko dira,
dagozkien zerbitzu eta agintepidetarako dirubideei eratxikita egongo
direnarren.
21.
Atala
20garren
Atalaren lehenengo zatian esandako diru-eskuarteak, Bateango Erakundeen eta
Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeen agintepeko zerbitzuen arauzko
ihardunerako beharrezko izan daitezen "agizko eragiketen" gastuen
dirubidetarako erabiliko dira, Lege honetan jarritako arauen ariora, eta bai
"domu-eragiketegatikako" gastutarako ere.
22.
Atala
Foru-Diputazioek
egin beharreko ekarketen zehaztapena honako oinarri-irizpide hauen arauera
egingo da:
Lehenengoa
Aurreko
20garren Atalak dioenez banatu beharreko eskuarteen banakuntza, eta Lurralde
bakoitzak horretarako ekarri beharrekoen zehaztapena Herri-Dirubideen Euskal
Kontseiluan erabakiko da, Lege honetan jartzen diren bideez baliatuz.
Bigarrena
Eskuarte
hoien banakuntza, indarrean dagoen lege-erabidetzaren arauera Bateango
Erakundeen eta Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeen jaurgopeko izan daitezen
agintepide eta/edo zerbitzuen eretzean egingo da.
Hirugarrena
Jaurlaritzari,
bere agintepeko zerbitzuegatik egin dakion eskuarte-izendapenaz gainera,
ekonomia-egitamuketa, suztapen eta, hazkunde-politikabideak, irabazpideak eta
aberastasuna Euskal Herrian norbanakoen eta lurraldeen artean eskualdeka eta
alorka birbanatzekoak eta, orohar, Autonomia-Elkartearen politikazko eta
ekonomiazko dendua bermatzeko xedezko neurriak jartzeko une bakoitzean egoki
eritzitako diruizendapena egingo zaio.
Laugarrena
Kontseiluak
ikusi ditzakeen behin-behingo salbuespenen kaltetan gabe, diruegitamuak behar hainbatekoak
izatetik abiatuz biztanleko orotariko eta bataz-besteko agizko gastua
berdintasunaren eta elkartasunaren arauerakoa izan dedineko politika bat
ardietsarazi dezaten irizpideak eta neurriak erabiliko dira.
Bosgarrena
Zergalaritza-eginahala
indartu eta bai Bateango Erakundeetan bai Foru-Erakundeetan agizko gastuen
hazkundea zabaltzeko xedezko irizpideak erabiliko dira.
Seigarrena
Foru-Diputazioen
ekarketa, funtsean, Kondaira-Lurralde bakoitzeko urte-irabaziaren heinean
zehaztuko da. Halaber, Kondaira-Lurralde bakoitzaren zergalaritza-eginahalaren
eta Autonomia-Elkarte Osoko bataz-bestekoaren arteko heinaren alderantzizkoa
nahitaez kontutan izango da.
Zergalaritza-eginahala,
udalek artez lakatzen dituztenak barne, zergapide guztietatik bildutakoaren eta
urte bereko irabazien arteko heinaren ispilu izango da.
Zazpigarrena
Kontseiluak,
hala ere, 20garren Atalaren 2garren zatian ohartemandakoaren kaltetan gabe
kontutan izango du, dagokiokeen eran, zati horren gai diren dirueskuraketen
zenbatekoa, Itunearen eraentzatikako irabazien banakuntzan ahalik eta
eginkortasunik haundiena lortzeko eta Atal horrek dakartzan irizpideak
erabiltzeko xedez.
Zortzigarrena
Herri-Dirubideen
Euskal Kontseiluak, eskuarteen banakuntzarako eta Kondaira-Lurralde bakoitzak
Autonomia-Elkartearen diruegitamu-gastutarako egin beharreko ekarketak
zehazteko hiru ekonomia-urtetarako gutxienez indarrean egongo den araupidetza
ontzat emango du, Kontseiluaren iritziz indarraldi hori urtebetera edo bi
urtetara mugatzea aholkagarri egin dezaten zernolakoak izatea gertatzen bada
salbu.
Jaurlaritzak,
lehen esandako eta Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak ontzat emandako
araupidetza barne izan dezan Lege-Egitasmoa bidaliko dio Legebiltzarrari,
horren onarpen-eske. Egitasmo hori Atal bakarreko Lege gisakoa izango da, eta
Lege honen 29garren Atalean ohartemandako jaurpideez heurez baliatuz onartuko
da.
23.
Atala
1.- Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak
Kondaira-Lurraldeek Euskal Herriko diruegitamuetako gastutarako ekarri beharrekoa
zehaztu ondoren Autonomia-Elkarteak, Erresumagandik, Kondaira-Lurraldeek bere
Kupoen bidez eta Autonomia-Estatutoaren 41.2.d) Atalak dioenez hoiei eusteko
laguntza ematen ari direneko agintepide eta/edo zerbitzu berriak eskuratzea
gertatuz gero, Foru-Diputazioek Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari urte
horretan egin beharreko ekarketak Erresumarentzako bere Kupoak gutxitu
daitezena hainbestetxe gehituko dira.
Aginte-eskuraketa
egiteratu dedin ekonomia-urtearen hurrengotarako Kontseiluak, Jaurlaritzak
emandako erizpena ikusi ondoren, agintepide eta/edo zerbitzu hori egiteratzeak
dakartzan agizko eta domuzko eragiketetatikako gastuei erantzuteko beharrezko
eritzitako diru-eskuarteak izendatuko dizkio agintepide eta/edo zerbitzu
horrekiko jaurgodun berriari.
2.- Alderantzizkoa gertatuz gero, ekarketak
zehaztu zirenean Autonomia-Elkarteak hartuta zeuzkan agintepide eta/edo
zerbitzuak berriz Erresumari itzuli eta hark uztea alegia, Kondaira-Lurralde
bakoitzaren ekarketak atzera itzultze horren ondorioz Erresumarentzako bere
Kupoa gehitu dedina hainbestetxe gutxituko dira.
3.- Lege honetan ohartemandakoaren arauera, eta
aginte-eskuraketa egiteratu dedin urteko Autonomia-Elkartearen Guztizko
Diruegitamuak onartu ondoren erabakita egin daitezen Autonomia-Elkarteagandik
Kondaira-Lurraldeentzako agintepide eta/edo zerbitzu hoiek hartzen dituzten
Foru-Diputazioek urte horretan egin beharreko ekarketak gutxitzea ekarriko
dute; gutxitze hori, Guztizko Diruegitamuetan dagokion Foru-Diputazioarentzat
izendatuta egon eta eskuraketa egiteratzen den egunean oraindik erabilkizun
egon dedin zatia hainbatekoa izango da, eskuratutako agintepidea eta/edo
zerbitzua egiteratzeari darizkion eta diruegitamuetan sartuta eta oraindik
bildu gabe dauden arielak eta gainontzeko irabazpideak kendu ondoren.
Lurraldeka
sailkatu gabeko diruegitamu-izendapenak izan daitezenean, Foru-Diputazio
bakoitzari dagokion zatia eskuratutako zerbitzu horri eusteko izendatu zitzaiona
ateratzeko erabilitako eratxikitze-biderkaria bera erabiliz zehaztuko da.
4.- Aurreko zatian jarritako modu berean egingo
da, baina alderantziz noski, agintepide eta/edo zerbitzuak eskuratzea
Kondaira-Lurraldeek Autonomia-Elkarteari egitea gertatuz gero.
5.- Atal honen aurreko zatietan esandako
agintepide eta/edo zerbitzu-eskuraketen ondorioz Foru-Diputazioen Euskal
Herriko Herriogasuntza Nagusirako ekarketetan gertatu dedin gehikuntza edo
beherapena, eskuraketak egiteko unean epe-egunaren zain egon daitezen ekarketak
ordaintzeko Lege honen 25karren Atalak jartzen dituen zatien artean banatuko
dira, heinean.
24.
Atala
1.- Aurreko Ataletan agindutakoaren arauera
Autonomia-Elkarte Osorako Erakundeei eta Kondaira-Lurraldeetako Foru-Erakundeei
izendatutako gastu-zenbatekoak, Lege honen 20garren Atalean adimugatzen den
bateango dirubidetza-ahalmena banatzeko izango dira erabilgarri, eta ez beste
ezertarako; beraz, dirubidetza-ahalmen horretzaz eta bakoitza bere berarizko
irabazpideez baliatuz, batek nahiz bestek bere berenezko diruegitamu-politika
egin, eta bere diruezarketen zenbatekoa eta bere ardurapeko herri-zerbitzuen
mailak nahi bezala erabaki ahal izango dituzte, egoki deritzen
eskuarte-birbanakuntza eginez, Atal honen hurrengo zatietan agintzen denaren
kaltetan gabe.
2.- Horrekiko egiteratze-ahalmena
Foru-Erakundeena deneko zerbitzuren baten egin beharreko herri-diruezarketen
egitamuketa egiteko ahalmena Bateango Erakundeei dagokienetan, Foru-Erakundeek
diruezarketekiko bere jokabideak Euskal Herriko Guztizko Diruegitamuetan egon
daitezen artezpide eta egitarauei egokitu beharko dizkiete, bere
eraentza-ihardunaren kontuak urteoro Jaurlaritzari emanez, horrek Eusko
Legebiltzarrari eraman diezazkion.
3.- Foru-Erakundeek Lege honen 12garren Atalean
agindutakoaren arauera beretzakotutako agintepideak izan daitezenean,
hoientzako dirubidetza eta diruegitamu-jaurpideak dagozkien eskuraketa eta
eskuemate-Legetako bakoitzean agindu dedinari atxikiko zaizkio.
4.- Euskal Herriko Guztizko Diruegitamuetan
baldintzapeko dirueskuraketak egon daitezke, Foru-Diputazioei hoiekiko
agintepideen jabegoa Jaurlaritzari dagokioneko diru-ezarketa eta zerbitzuen
egiterapenerako dirubideak emateko. Diru-eskuarte hoiek nola erabiltzen
direnaren kontuak urteoro Jaurlaritzari emango zaizkio, erabaki dedin eran,
horrek, Eusko Legebiltzarrari eraman diezaizkion.
5.- Halaber, agintepideen jabegoa
Foru-Diputazioei dagokien gaietan Bateango Herri-diruezarketak egiteko hoiek
eta Eusko Jaurlaritzak hitzarmenak egin ditzatenean ere aurreko zatian
esandakoa egingo da. Hori ez da behin-behingotan baino egingo, bere haundia,
Euskal Herri osorako interesgarritasuna edo Kondaira-Lurralde bat baino gehiago
hartzen dutela eta, Eusko Jaurlaritzak hoietarako dirubideak egiten bere
laguntza ematea beharrezko gertatu dedineko diruezarketetarako. Hitzarmen hoiek
sendetsi baino lehen, Herri-Dirubideen, Euskal Kontseiluak bere arauzko
erizpena eman beharko du, eta hitzarmen hoiek Eusko Legebiltzarreko Ekonomia,
Herriogasun eta Diruegitamu-Batzordeari ezagutaraziko zaizkio.
25.
Atala
1.- Aurreko 16garren Atalean agindutakoaren
arauera Kondaira-Lurraldeek Euskal Herri osoaren zorpideen dirubidetarako egin
beharreko ekarketak sei zati berdinetan ordainduko dira, urte bakoitzeko otsailaren,
jorrailaren, ekainaren, uztailaren, urriaren eta azaroaren lehenengo hamabost
egunetan.
2.- Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak
diruzko aintzin-eskuraketak eskatu ahal izango dizkie Foru-Diputazioei, bere
agintepideen diru-bidetarako hoiengandik hartu behar dituen dirueskuarteen
pentzutan. Aintzin-ordainketa, hoiek, Euskal Herriko Guztizko Diru-egitamuak
egiteratzerakoango ordainketa eta dirueskuraketen epe-egunen arteko aldearen
ondorioz sortu daitezkeen hutsaldiak betetzea izango dute xede. Aintzin-eskuraketa
hoiek dagokien epe-egunean atzera itzuli beharko dira eta, nolanahi ere, eskatu
direneko diruegitamu-urtea bukatzerakoan. Zio berdinarekin, Foru-Diputazioek,
egin behar dizkioten ekarketen ordainketa atzeratzeko eskea egin ahal izango diote
Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiari, Atal honen 1) zatian esaten denez.
3.- Aurreko zatian esandako aintzin-ordainketa
eta atzerapen hoiek, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak jarri dezan diru-saria
izango dute.
4.- Kondaira-Lurralde bakoitzari dagozkion eta
Autonomia-Estatutoaren 41.2.d) Atalean adi-mugatzen den Erresumarentzako
orotariko Kupoa osatzen duten Erresumarentzako Kupoak indarrean dagoen
Ekonomia-Itunean jarritako arau eta bideen ariora izendatu eta hainbatu
ondoren, Foru-Diputazioek dagozkien ordainketa-manuak egin eta Euskal Herriko
Herriogasuntza Nagusiak orotariko Kupo hori Erresumari ohartemandako epetan
ordaintzea egingo da, Jaurlaritzaren arioz nahiz Foru-Diputaziotako batek
eskatuta egin daitezen atzerapenen-eskearen kaltetan gabe.
26.
Atala
Herri-Dirubideen
Euskal Kontseiluak, Foru-Diputazioen ekarketen garbitasuna egiteko noiz-nola
egoki deritzen irizpide edo arauak jarri ahal izango ditu.
27.
Atala
1.- Eusko Jaurlaritzak eta Foru-Diputazioek dirua
maileguz urtebeterako edo gehiagorako hartu ahal izango dute, hori egiteko
modua dena dela, bakoitzak bere agintepide-eremuko diruezarketa-gastuen
dirubidetarako, ez bestetarako.
Halaber;
urtebete baino epe laburragorako maileguak ere hartu ahal izango dituzte bere
behin-behingo dirueskuarte-beharrei erantzuteko.
2.- Eusko Jaurlaritzaren eta Foru-Diputazioen
urtebetetik gorako maileguen bidez zorpetzeko ahalmenak honako muga hauek
izango ditu:
a) Foru-Diputazioek,
domua kitatzeko eta dirusariagatikako urte-ordainketak bakoitzaren urteko
agizko dirueskuraketa osoen ehuneko 12,5ekotik gora jo ez dezatenaren
baldintzapean hartu ahal izango dituzte mailegu hoiek.
b) Eusko
Jaurlaritzak, Autonomia-Estatutoaren 42garren Atalaren gai diren ekarketak
bazter utzita, lehen esandako urte-ordainketa hoiek Kondaira-Lurraldeen urteko
agizko dirueskuraketen ehuneko 12,5ekoaren eta Autonomia-Elkartearen beraren
ehuneko 25ekoaren guztizkotik gora jo ez dezatenaren baldintzapean hartu ahal
izango ditu mailegu hoiek.
3.- Aurreko zatian agindutakoa horrela dela ere,
eta Euskal Erakundeen guztizko zorpetze-ahalmena ahalik eta haundiena egiteko
xedez, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak, esandako ehuneko hoiek aldatzeko
edo Kondaira-Lurralde batentzat edo batzuentzat beste maila batzuk jartzeko
saloa egin ahal izango dio Jaurlaritzari, horrek kontuan izan eta hala
badagokio Dekretoz onar dezan.
Hala
egokituz gero egin dedin saloak doakien guztiek ahobatez onartuta egon beharko
du, beti ere, aurreko zatian jarritako Autonomia-Elkarte Osoko agizko
dirueskuraketen ehuneko 25ekoaren mugari men eginez.
4.- Kondaira-Lurraldeek hartu nahi ditzaten Atal
honen 2garren zatian esandakoetako maileguak elkarrekin eta
Autonomia-Elkartearen zorpetze-politikarekin antolakidetuko eta egokituko dira
Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluaren barruan.
5.- Aurreko Atalean esandako antolakideketa eta
egokitze hoiek mailegua edo zorra-girien jaulkipena egiteko eguna, hoien
indarraldia, diru-saria eta gainontzeko ekonomiazko zernolakoak izango dituzte
gai bakar. Horretarako, dagokien Erakundeek Kontseilu horri bere urteko
zorpetze-egitasmoak bidaliko dizkiote, eta hoiek egiteratzeko moduak Erakunde
horrek ekonomia-urte bakoitzerako jarritako arauei atxiki beharko zaizkie.