§ 57. 28/1983KO LEGEA, AZAROAREN 25EKOA, "EUSKO LEGEBILTZARRERAKO HAUTESKUNDEAK"(1)(2)

ZIOEN ADIERAZPENA

I

      Autonomia-Estatutoaren 10.3 Atalak bakarreango agintepidea aitortzen dio Autonomia-Elkarteari "Eusko Legebiltzarrari dagokion barne-legegintzan". Estatutoan ohartemandako hori eginbideratzea du xede oraingo Lege honek.

      Atal honek dionaren arauera, Autonomia-Elkarteak egokien eta komenigarrien eritzitako moduan araupetu dezake hauteskundegintza-bideen erakuntza, hauteskunde-auzitarako auzibide-arauak barne, azkeneko hori, Autonomia-Estatutoaren 10.6 Atalak dionaren babespean, hauteskunde-bideen antolakuntza "Euskal Herriko berarizko erakunde" bati dagozkion arauei buruzkoa denez gero.

      Hala ere, zera aitortu beharra dago: 1977garreneko ekainetik orain arteko hauteskundetera erabili diren arauak larregi aldatzeak, edo gerora gauzatu daitekeena egokitu ez dakion erapidetza bat indarrean jartzeak nolabaiteko lege-segurtasunik eza sortarazi edo, gutxienez, hauteskundeetan eskuhartzen duten Politika-taldeei eta ihardutze-era ezagun batera iadanik ohituta dauden hautatzaileei okerrak, makurrak edo nahaspilak ekarri diezaizkiekeela. Erakuntzari, botoa emateko eskubideari eta agian gerta daitezkeen araugabekeria edo hauspenen aurka dauden jazarpideei buruzkoez bestetan hauteskunde-egiteraldia ahalik eta gehien erraztu beharra dago, elkarren kideko ihardutze-erei eustea, legezko segurtasunaren ezinbesteko alderdi izan, eta batzutan duten balioa ematen ez zaion bakoitzaren usteona eta segurantza-sentimenaren iturri denaren uste osoz.

      Horregatik, oraingo Lege honek, batzutan, Erresumako Legebidetan ororentzat jarritakoetara joarazten du; eta, hori, hauteskundeen alorrean zehazki ikusiz gero gaikidetasunik ez hauteskunde-araupidetza bakoitzak hauteskunde bereziak araupetzen bait ditu eta ordezkotasuna izan dezan araurik ez dagoenez gero, Legeak Gorte Nagusietarako hauteskundeentzako araupidetzari ordezkotasun hau ematen diola kontutan izanik. Beste batzutan, bestetara jo-arazte hori nahitaezkoa da. Hori gertatzen da hauteskunde-legeekiko hauspenen alorrean.

      Zazpi idazpuruk, erabaki gehigarri batek, aldi baterako lau erabakik eta bost azken erabakik osatzen dute Legearen egitura.

II

      Orotariko erabakiei buruzko Lehenengo Idazpurua hautatzaile eta hautagaitasunaz ari da, legebiltzartokiak banatzeko moduaz, hauteskunde barruti bakoitzeko legebiltzartokien zenbate koaz, herri-agintarien egitekoen eta, bukatzeko, hauteskunde egiteraldian hauteskundebideak arteztu, arauak ulertzeko moduak zehaztu, eta Legeak ematen dien zigortzezkoa barne dela gainontzeko ahalmenak dituzten Hauteskunde-Batzordeentzat etengabeko eta benetako laguntzaile izango den Jaurlaritzako ihardutze-erakundeaz. Horretxegatik, harremanezko eta teknikazko laguntza emateko, erakunde honetako kide batzuk Hauteskunde-Batzordetako kide izango direla ohartematen da. Lehenagoko hauteskundeetan lortutako haztura ikusita, Jaurlaritzak zerbitzu batzuk egitea, inolako zalantzarik gabe, hauteskunde-ekintza aisagotzeko eta, batez ere, hauteskundetarako deiaren eta Legebiltzarra eratzearen arteko aldia laburtu ahal izateko bide izango da. Alde horretxetatik, Legeak Hauteskunde-Batzordeek benetan etengabe ihardungo dutela bermatzen du, hauteskunde-egiteraldian deia egitezko Dekretoa ezagutu dezaten egunetik bertatik bere bilkurak egiteari ekin dakizkioneko moduan.

      Hautatzailetasuna ahalik eta modurik zabalenean araupetu da, gara-adinarekin, hautatzaile-erroldean sartuta egotearekin eta herri eta politika-eskubide osoen jabe izatearekin kidekatuz.

      Hautagaitasunik ezaren eta elkartuezinaren baldintzek, lehenengo eta behin, aginteen banakuntzaren arauerako irizpidea argi eta garbi dute xede. Alde batetik Euskal Egintzapide eta Legegintza-aginteen arteko banakuntza denez, eta bestetik, berriz, euskal aginteen eta erresuma-aginteen arteko banakuntzaren aldetik. Bigarrenez, hauteskundebideen gardentasuna eta norberekoikeriarik eza bermatze-xedezko hautagaitasun-ezinak jartzen dira. Azkenean, eta erapidetza-alorreko zioegatik, herri-ihardun moeta batzuentzako berarizko manu batzuei darizkien hautagaitasun-ezin batzuk errepikatu ez, baina Legeak horretara jo-arazten du, oinarrizko eskubide batekiko mugapenak direnez gero mugapen hoiek Legebidez egitea beharrezkoa denarren.

      Oinarri-irizpide hoietatik abiatuta, barruti bakar baterako indarra baizik izan ez dezaten karguak izan daitezenarren, hautatu ezinak Autonomia-Elkartearen mugarte osoa hartu behar dutela erabakitzen da eta gainera, beti, hautatu-ezinaren zioak elkartuezinen zio izan behar dutela, zio hoiei Diputadu-Batzarreko kide izatea gaineratzen zaiela.

III

      Bigarren Idazpuruak hauteskundeen erakuntza du gai.

      Epailaritzakoen lehendakaritzapeko eta Epailari, Auzi-maisu, Legelariz eta Lege-alorreko lan-bidedunez osatutako Hauteskunde-Batzordeen bidezko erapidetzari eusten zaio. Auzimaisuek honetan eskuhartzearen komenigarritasunak, hoiek Epaitegi Nagusiko Auzimaisuak izatea aholkagarri egin du. Epaitegi Nagusi hori, ordea, oraindik eratu gabe dagoenez gero, behin-behingorako Bilboko Lurralde-Auzitegikoei izendatu zaie egiteko hori.

      Hiru moetatako Hauteskunde-Batzordeak daude: Bere egoitza Legebiltzarrean izango duen Autonomia-Elkarteko Batzordea; aginte-eremuz Kondaira-Lurraldea hartzen duen Kondaira-Lurraldearen mailakoa, eta agintepidez epailaritza-barrutietako bakoitza hartzen duen Eskualdekoa.

      Legea ulertzeko moduarekiko iritziak bateratzeko Autonomia-Elkarteko batzordeak bertan eskuhartzea funtsezko gertatzen deneko iritzi-eskatzezko erapidetzaren ardatza Batzorde hori izan dedineko ahaleginak egin dira eta, horregatik, politika-alderdiek, batasunek edo baterakundeek artez Batzorde horrengana jotzea legezkotzen da. Xede horixe bera du horren Erabakiak beheragoko mailako Batzordeei jakinarazteak, eta bere orokortasuna dela eta komenigarri izan dedinean erabaki hoiek iragartzeak ere.

      Hauteskunde-Sailekiko hauteskunde-erakuntza Eusko Jaurlaritzari uzten zaio, inola ere Hauteskunde-Batzordeei alderdikeriarik ezarentzako ezinbesteko baldintza ez den arduralaritza-lana kenduz.

      Egitekoz dagokien Sailaren tegian hauteskundeak eraz arteztea duten Hauteskunde-Mahaiak zozketaz izendatutako Mahaipuru batek eta Laguntzaile batek, politika-alderdien, baterakundeen, batasunen eta hauteskunde-bazkunen izeneko artekariek osatuko dit.uzte, guztiek eginbehar berdinekin, herri-zuduzko ihardunean ari direnarren hautagai-zerrenda baten egiten duten artekaritzaren zernolakoen berarizkotasunak hoiei hauteskundeak artezteko arduralaritza-ahalmenari datxezkon eskubideak ematea eragozten badu ere. Artekari izateko, ahaldun izateko bezala, hautagai izatea baino ez da beharrezkoa.

IV

      Hirugarren Idazpuruak Jaurlaritzaren 1981garreneko Ekainaren 30eko Legeari egokituz Lehendakariaren Dekretoz egin beharko den hauteskundetarako deia du gai. Hauteskunde-aldia ahalik eta gehien laburtzeko xedez, 46garren atalak deia egitezko Dekretoa argitaratu dedin egunetik eta hauteskundeak egin daitezenerarte gutxienez hogeita hamasei eguneko aldi bat eta gehienez berrogeita bostekoa jartzen du, guztiek benetan jakin dezaten Autonomia-Elkartean ateratzen diren egunkari guztietan argitaratu beharra eta beste gizarte-iragarpide batzuen bidez ere zabaldu beharra agintzen dela.

V

      Laugarren Idazpuruak hautagaien aurkezpenari edo aldarrikapenari buruzkoak araupetzen ditu. Hautagai batzuezko hauteskunde-barrutikako heintasunaren arauerako erapide bat denez gero, aurkezpena politika-alderdien, baterakundeen eta hauteskunde-batasun eta bazkunen esku uzten da, azkeneko bi hoiek direnerako berarizko arauak jarriz.

      Elkarteekiko araupeketak, elkartuta aurkezten diren alderdi edo baterakundeei hautagai-zerrendak berenez aurkeztea debekatu egiten die. Halaber, hauteskundetara aurkezten diren politika-taldeei, hauteskunde-barruti bakoitzean hautagai-zerrenda bat baino gehiago aurkeztea debekatu egiten zaie. Hauteskundetara aurkeztu direnen arteko aukera-berdintasunaren arauerako oinarri irizpidea bermatu nahi da horrela, hautagaiei dagozkien herri-Laguntzak hautagai-zerrenda bakoitzari ematen zaizkionez gero debeku hori ez izatera aukera-berdintasun horren kaltetan bait-litzateke.

      Bazkunak bostehun izenpe gutxienez eskatuz araupetzeak zera du xede: Herri-laguntzez baliatuz, bere zuduak aldezteko berenezko bideak izan behar ditzatenarren, hautatzaileei bere aukera egin dezaten jaurtze-egitasmo batzuk aurkeztea helburu duen ihardun bat bestetarakotuz herritarrentzat nahaspide gertatu behar ez duten gutxi batzuen nahientzako ozengailu bat aurkitzea xede izan dezaten hautagai-zerrendei bideak ixtea.

      Hautagai-zerrenda baten baino gehiagotan egotea debekatu egiten da eta, horren arlora, hautagai-zerrendak aurkezterakoan hautagai bakoitzaren onarpena egiaztatzeaz gainera, hautagai-zerrenda baten baino ez daudela adieraztea eskatzen zaie.

      Hautagai-zerrenda baten ordezkariaren zerdena zehazten da, elkarrekingo harremanetan, eta bere erabakien bidez legez behartzen duen hautagai-zerrendaren ahaldun dela hauteskunde-arduralaritzaren lankide denez.

      Iragarketa bi barne dituen hauteskunde-ihardunaren aldi honetan, hautagaiek hautagaitasun-baldintzak betetzen dituztela, eta hautagai-zerrendak jarrita dauden arauei atxikiz eginda daudela egiaztatzea dute Batzordeek funtsezko egitekoa, arau hoiek, hautatzaileei, hautagai bakoitza zerrendetan behin baino ez dela agertzen eta zerrendak garbi eta egiaz eginda daudeneko legesegurtasuna bermatzera jotzen dutela. Horretxegatik, atzera egitea, hiltzea edo hautaezinen bat agertzea gertatutakoan salbu, zerrendetako izenhurrenkera ezin da zerrendok behin-betiko aldarrikatu ondoren aldatu, ordezkaketa egiteko hurrenkera ordezkoen izenena bera dela. Agindubidezko zuzenketez gainera, beste hautagai-zerrenda batzuen ordezkariek egin ditzaketen jazarpenak ere araupetzen dira eta, hori, legezko segurantza eta hauteskunde-egiteraldiaren argitasuna eta gardentasuna bermatzezko helburuarekin berarekin.

      Aldarrikapeneango bidegabekeria, hautagaizerrendek berenez dituzten akatsak eta hautagaiei banaka dagozkienak elkarrengandik bereiziz araupetzen dira, hautagaiak aurkezterakoango akatsek nahitaez hautagai-zerrenda osoari zer eraginik ez dutela eritzi eta, noiz nola, ondorio ezberdinak ematen zaizkiela.

VI

      Hauteskunde-egiteraldirako arauak Boskarren Idazpuruan ematen dira.

      Orotariko manuek, hauteskunde-ekintzaren aldia hamabost egunekoa dela diote.

      Boskarren Idazpuruko Lehenengo Atalburuak ezein aintzin-iragarpenen debekua egiten du, aurrez gaudimena utzi beharrari darion zeharkakoa barne.

      Hiri-bidetango tokiez baliatzeari buruzkoentzat, Udal bakoitzean Alkatearen lehendakaritzapeko Batzorde batzuk sortarazten dira, hauteskunde-barruti horretan aurkezten diren hautagai zerrenda guztien ordezkariek hoietako kide izateko eskubidea dutela. Batzorde hoiek, Udalbatzarrak hauteskunde-ekintzako bilkurak egiteko eta iragarkiak jartzeko gai diren hiriguneak zeintzuk diren zehaztu ondoren, tegi eta gune hoiek bereizkeriarik ezaren eta aukera-berdintasunaren arauerako irizpidez banatuko dituzte, Batzordearen erabakiari Kondaira-Lurraldeko Hauteskunde-Batzordearen aurrerako goradeiez jazarri ahal izatea jartzen dela.

      Lege-hauspenekiko edo ondamenekiko erantzun beharra alderdiei, baterakundeei eta batasunei eta hauteskunde-elkarteen suztatzaileei leporatzen zaie.

      Irudi edo irarki-bidezko iragarkiak horretarako baimena dagoeneko tokietatik kanpo jartzea zigortu, eta hauteskundeak bukatu ondoren hauteskunde-iragarkiak kendu beharra jartzen da.

      Herri-adierazpideetako dohango iragarraldiez baliatzeko bideak ere araupetzen dira, Kondaira Lurralde guztietan hautagai-zerrendak aurkezten dituztenei eta, nolanahi ere, aurreko legegintza-aldian berenezko Legebiltzar-taldeak izan dituztenei Telebistatikako irraketa-aldi bat eta Irratitikako beste bat gutxienez emanaz.

      Idazpuru honetako Bigarren Atalburuak hauteskunde-gastuak araupetzen ditu. Hoiek neurtzeari ezinezko eritzi, eta ez zaie mugarik jarri, are gehiago norbanako-jabetzapeko adierazpideen nahiz gizartean eskuhartzaile direnez bere adierazpen-askatasuna ezin murriztu dakiekeen hertsatze edo zudukide-taldeen zeharkako laguntzak egon daitezkeela eta, bestalde, lege-nortasundun direnez diru-eskurapide finkoak dituzten politikaalderdien gastuak mugatzeko inolako arrazoirik ez dagoela.

      Besterik da beste dirueskurapide-moeta batzuk debekatzea, bere emaitzen truke politika-bidetarako baldintzak jarri nahi lituzketenengandikakoak edo legez kontrako ekintzapidetatik datozenak adibidez.

      Hauteskunde-egiteraldiango ahalik eta gardentasunik haundiena lotzen saiatuz, egindako gastuen Hauteskunde-Batzordean artapeko agiritasuna ezartzen da.

      Bi neurri-moeta jartzen dira zaingo hori egiteko. Alde batetik, hautagai-zerrendek bere kontaduritza-liburua izan beharko dute; bestetik, zuritu gabeko diru-eskuraketaren edo izkutatutako gastu-atalaren hiru-alakora eta 87garren atalaren gai den dirulaguntza hartzeko eskubidea kentzera iritsi daitezkeen zigorrak ohartematen dira. Beti ere, diru-laguntza eskuratzea Hauteskunde-Batzordeak dirueskuraketa eta gastuen zuriztapenari buruzko bere erizpena eman dezanaren baldintzapean gelditzen da.

VII

      Legearen Seigarren Idazpuruak, Hauteskundetegia irekitzen denean hasi eta erabateko botokontaketa eta hautatutako Legebiltzarkideen aldarrikapena egin dedinerarteko alde berezien bilbakuntza egiten du.

VIII

      Zazpigarren Idazpuruak agiripaperak eta hauteskunde-jazarpenak aurkezteko eta egiteko modua araupetzen du, arduralaritza-bideei dagozkieneterako bide erraz bat jarri eta, hauteskunde auzipidetarako, Gorte Nagusietarako hauteskundeetan gai hori antolatzen duen araupidetzara jo araziz.

I IDAZPURUA

OROTARIKO ERABAKIAK

Lehenengo Atala

      Euskal Herriko Autonomia-Estatutoaren 26garren atalean ohartemandakoa egiteratuz, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak araupetzea da Lege honen xedea.

2. Atala - Hautatzaileak

      Autonomia-Elkarteko edozein Udaletako Biztanle-erroldetan sartuta egon eta bere herri eta politika-eskubideen erabateko jabe izan daitezen gara-adineko guztiak izango dira hautatzaile.

3. Atala - Hautatzaile-Zerrendaren Agirikotasuna

      1.-     Hautagaien aldarrikapena egiteko izendatutako eguna baino lehen, Eskualde-Batzordeetako Lehendakariek, dagozkien Udalekin elkar hartuta eta behar bezala ezagutarazitako tokietan, honako agiri hauen egiaztatutako aldakiak jarri beharko dituzte agirian:

a)   Hautatzaileen behin-betiko zerrenda.

b)   Atal honen 3garren zatiak dioenaren arauera eskuratu dakizkien harez gero hildakoei eta botoa emateko eskubidea egiteratzeko gaitasungabetutakoei edo eskubide horretzaz aldi baterako gabetutakoei buruzko egiaztagiriak.

      2.-     Hautagai-zerrenda bakoitzaren ordezkariei, horrela eskatzen badute, biztanle-erroldearen edo hori dakarren Kondaira-Lurralde bakoitzeko informatika-zerrendaren aldaki bana eskuratuko zaie, dohan, hautagai-zerrendak aurkezteko unean.

      3.-     Udaletako Idazkariek, hauteskundetarako deia argitaratu eta hurrengo sei egunen barruan, zendutakoen sendetsitako zerrendak bidali beharko dizkiete Eskualde-Batzordeei. Halaber, eta epe horretxen barruan, Epailaritza-Agintariek, dagokien Epailariaren edo Probintzia-Auzitegiko Lehendakariaren bidez, noiz nola, heurek eskuhartuta gaitasun-gabetutakoen zerrenda eta botoa emateko eta hautagai izateko epaiz eskubidegabetutakoena edo eskubide hori aldi baterako kendu zaienena bidaliko dituzte.

      Zerrenda hoiek sendetsitakoak izan beharko dute, bainan hauteskundetarakoak eta ez beste ezertarakoak direnez, dagokien eragina izateko ez dute legezko sendespenik beharko eta, hori, hala balegokio herri-agiri bateango gezur izateagatik ekarri Litzaketen eta ekarri behar dituzten erantzunbeharren kaltetan gabe.

      4.-     Atal honen lehenengo zatian esandako egiaztagiritan oker-bidez sartu dituztela uste dezatenek, hauteskunde-eguna baino bost egutegi-egun lehenagorarte Eskualdeko Hauteskunde-Batzordearen aurreango zuzenketa-eskea egin ahal izango dute. Eskualde-Batzordeak, zuzenketa-eskeari erantsitako agiri-bidezko egiaztapena ikusita, hurrengo berrogeita zortzi orduen barruan erabateko erabakia emango du, inolako goradeirik egiterik ez dagoela.

4. Atala - Hautagaitasuna

      Autonomia-Estatutoaren 7garren atalean jartzen diren baldintzak betez, hautagai izan eta Lege honetan esaten diren hautaezin-zioek hartzen ez dituzten herritarrak izango dira hautagai.

5. Atala

      Honako hauek ezingo dute hautagai izan:

a)   Eusko Jaurlaritzaren edo Ministro-Batzarraren Dekretoz izendatutako aukerako izendapenezko herri-kargudunek. Erresumako Jaurlaritzako Ministroek. Eusko Jaurlaritzaren eta Erresumako Jaurlaritzaren menpeko Herri-Baltzuetako Arduratze-Batzordeetako kideek.

b)   Erresuma-Arduralaritzako Autonomia-Elkarteango Lurralde-ordezkariek, erakundegoren-mailako Arduralaritzakoak barne, eta baita, halaber, Erresuma-Arduralaritzaren probintzia-mailako Ordezkari, Artezkari edo Buruzagiek ere.

c)   Lanbidezko Gudal-sailetakoek.

d)   Ertzaintzako, Arabako Foru-Diputazioaren agintepeko Miñoietako, Erresumako Segurantza-Sail eta Indarretako eta Udal-zaingoetako kideek.

e)   Hauteskunde-Batzordetako Lehendakari Batzordekide eta Idazkariek.

f)    Lege-mailako beste manuren baten bidez hautaezintzat jotakoek.

6. Atala

      1.-     Aurreko atalean esandako kargu edo egitekoren baten ihardun eta hautagai gisa aurkeztu ditzatenek hautaezina dakarren kargua edo egitekoa erabat edo aldi baterako utzi egin dutela egiaztatu beharko dute dagokien Hauteskunde-Batzordearen aurrean, modu sinestagarriz.

      2.-     Hautagai-zerrenda baten egon eta hautaezintzat jotako kargu edo egitekoren batera iritsi daitezenek, egoera hori dagokion Hauteskunde-Batzordeari jakinarazi beharko diote, eta hautagai-zerrendatik kanpo geldituko dira.

7. Atala

      1.-     Hautaezin-zio guztiak bidebatez elkartuezin-zio dira.

      2.-     Eusko Legebiltzarkide izatea Erresumako Diputadu-Batzarreko izatearekin ere elkartuezina izango da.

      3.-     Elkartuezina sortuzko karguz, ihardunaz edo egoeraz jabetu ledin Legebiltzarkideak, legebiltzarkide izateari utzi egingo dio.

8. Atala - Hauteskunde-Barrutiak

      Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan, Kondaira-Lurraldea izango da hauteskunde-barruti.

9. Atala - Hauteskunde-Barrutiko Legebiltzarkide-zenbatekoa

      Hauteskunde-barruti bakoitzeko hogeitabost legebiltzarkide hautatuko dira.

10. Atala - Gutxienezko ehunekoa

      1.-     Legebiltzarkide-tokien banakuntzan sartu ahal izateko, dagokion hauteskunde-barrutian izandako baliozko boto guztien ehunekik bostekoa gutxienez atera beharko da.

      2.-     Ehuneko hori ateratzeko, indarrik gabeko botoak eta boto zuriak ez dira baliozko bototzat kontatuko.

11. Atala - Legebiltzarkide-Tokiak ematea

      1.-     Hauteskunde-barruti bakoitzean alderdi edo hautagai-zerrenda bakoitzari legebiltzarkide-tokiak ematea, D' Hont-en arauak erabiliz egingo da.

      2.-     Hauteskunde-barruti bakoitzean aurkeztu daitezen hautagai-zerrendak itxitakoak eta aldatu ezinekoak izango dira.

      3.-     Botoen kontaketa, zerrendak botorik gehien ateratakotik hasitako hurrenkeran jarrita egingo da.

      4.-     Zerrenda bakoitzak ateratako baliozko boto guztien biren, hiruren... etabarren arteko banaketa egingo da.

      5.-     Legebiltzar-tokiak, hori egin eta banakin haundienak eman ditzaten zerrendei emango zaizkie, haundienetik txikienerainoko goitik beherako hurrenkeraz.

      Toki bat ematerakoan bi hautagai-zerrendek edo gehiagok ematen dituzten banakinak berdinak izatea gertatuz gero, ebazpena hamarrenak aterata egingo da, legebiltzar-tokia hamarren gehien izan ditzan hautagai-zerrendari emanaz.

      6.-     Aurreko zatian esandako araua erabiliz gero berdintasunak oraindik irautea gertatuz gero, legebiltzarkide-tokia orohar boto gehiago ateratako zerrendari emango zaio.

      7.-     5karren zatian esandako araua erabiliz banakinak eta botoen guztizkoak berdinak izatea gertatuz gero, lehenengo legebiltzarkide-tokia zotz eginda emango da, eta ondorengoak txandakatuz.

      8.-     Zerrenda bakoitzari dagozkion legebiltzarkide-tokien zenbatekoak zehaztu ondoren legebiltzarkideei ematea, zerrendan izan dezaten hurrenkerari hertsiki atxikiz egingo da.

      9.-     Hautatutako legebiltzarkide aldarrikatutako batek bere tokia uztea, hiltzea edo ezinduta gelditzea gertatuz gero, legebiltzarkide-tokia, berez eta besterik gabe, dagokion zerrendako hurrengoari ematen zaio.

      10.-  Era berean, legegintza-aldiak diraueno legebiltzarkidetakoren bat hiltzea, ezinduta gelditzea edo bere tokia uztea gertatuz gero, legebiltzarkide-tokia aldarrikatutako hautagai-zerrenda berean hurrengo egon dedin hautagaiari emango zaio.

      11.-  Ordezkaketak legegintza-aldiak diraueno egin ahal izango dira.

12. Atala

      1.-     Herri-agintari guztiak, bere aginte-eremuaren barruan, Hauteskunde-Arduralaritzak bere egitekoak behar bezala bete ditzan bere laguntza ematera behartuta daude.

      2.-     Boto-emanketaren egunean, Hauteskunde-Sail edo Mahai bakoitzerako izendatutako Aginte-eskudunak, botoak emateko tegiaren barruan edo horretarako sarpideetan edo inguruan bakeari eusteari dagozkionetan Mahaiko Lehendakariaren agintepean egongo dira.

13. Atala

      1.-     Eusko Jaurlaritzari dagokio Estadistika-Artezkaritzaren bidez Hautatzaile-Erroldea egitea eta unean-uneangotzea.

      2.-     Era berean Eusko Jaurlaritzak, Herrizaingo-Sailaren bidez, Hauteskunde-egiteraldirako laguntza ematezko honako lan hauek egingo ditu, etengabe, boto-eskubidea bermatzeko:

a)   Hauteskunde-bideak Lege honetan jarritako epeen barruan egin daitezen beharrezko izan daitezen teknikazko ekintza guztiei arta egitea eta zaintzea.

b)   Hauteskundeak teknikaren aldetik behar bezala egingo direla bermatzeko Hauteskunde-Batzordeei aholkuak ematea.

c)   Hautatzaileek, Hautagaiek, politika-alderdi edo Hauteskunde-Batasunek eta ezein Herri-Agintarik egin diezazkioten eskabide, iritzi-eske eta zuzenketa-eskeei erantzutea.

d)   Hauteskunde-batzordeen esku-diruzko eta gauzazko nolanahiko eskuarteak jartzea eta bai, Kondaira-Lurralde eta Eskualde-mailetako Batzordeei dagozkienetan, Hauteskunde-aldian bere egitekoa betetzeko behar ditzaketen lanariak ere.

e)   Lege hau edo honen araudiak egiteratzeko araupide guztiak gertatzerakoan bere iritzia ematea.

      3.-     Aurreko zatien gai diren egitekoak, Hauteskunde-Batzordeei dagozkiei egiteko eta agintepideen kaltetan gabekoak izango dira.

      4.-     Atal honen 2garren zatian aipatzen den Herrizaingo-Saileko Artezkari edo Zerbitzuburua, Eusko Jaurlaritzako Estadistika-Artezkariarekin batean, Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordeko kide izango da. Era berean, Kondaira-Lurraldeen mailako Hauteskunde-Batzordeen bilkuretara ere hoiek izendatutako ordezkariei dei egin beharko zaie, izendapen hoiek Batzordeak eratu baino lehen eginaz. Aholkuak ematea eta Hauteskunde-Batzordeekingo harremanak bermatzea izango da hoien egitekoa.

      Eskualde-Batzordetan, Batzordeak bere egoitza bertan dueneko Udaleko Idazkariak esku-hartuko du edo, hala egokituz gero, Udalean Hauteskunde-Arduralaritzari datxezkon egitekoak bere gain dituen herrilanariak.

      Hoiek hitz egiteko eskubidez bainan botoa ematekorik gabe eskuhartuko dute.

II IDAZPURUA

HAUTESKUNDE-ERAKUNTZA

I ATALBURUA

OROTARIKO ERABAKIAK

14. Atala

      Hauteskunde-arduralaritzak hauteskunde-egiterapideen gardentasuna eta bereizkeriarik eza eta herri-kargutara iristeko aukera-berdintasuna Lege honek jartzen dituen modu eta neurritan bermatzea du helburu, Epaitegiei dagozkien agintepideen kaltetan gabe.

15. Atala

      1.-     Egituraz, Hauteskunde-Batzordeek eta Hauteskunde-Sailek osatzen dute hauteskunde-erakuntza.

      2.-     Hauteskunde-Batzordeak Autonomia-Elkarte, Kondaira-Lurralde eta Eskualde-mailakoak izango dira.

16. Atala

      1.-     Hauteskunde-Batzordeetako Lehendakaritza, Kidegoa eta Idazkaritza, eta bai Hauteskunde-Mahaietako kide izatea ere, nahitaezkoak izango dira.

      2.-     Ezingo dute Hauteskunde-Mahaietako izan:

a)   Hauteskunde-Batzordetako kide izan daitezenek.

b)   Hauteskundetara hautagai gisa aurkeztu daitezenek.

c)   Hauteskunde-bidezko edo nahi bezalako izendapenezko herri-kargudunek.

d)   Bere herri eta politika-eskubideak erabat indarrean izan ez ditzatenek.

      3.-     Eritetxean egon daitezen gaisoek eta gainontzekoek hori mediku-egiaztagiri baten bidez zuritu dezatenean; hauteskunde-barrutitik landa bizi direnek eta itsasontzi-lanariek, joan ezina adierazi dezakete.

      4.-     Aurreko zatietan aipatutakoetakoren bat izendatzen badute; dagokion Eskualde-Batzordeko Lehendakariari jakinaraziko dio, ordezkoa jarri dezan.

17. Atala

      1.-     Hauteskuide-Batzorde bateko kide izatea beste bateko izatearekin bateraezina da.

      2.-     Hori gertatuz gero, bete beharreko egitekoa goragoko mailakoan egiteratuko da, eta biak maila berekoak izatea gertatuz gero, aukeratu dedinean.

      3.-     Hauteskunde-Batzordetako kideak ezingo dira artezkari nahiz ahaldun-ihardunetarako izendatu.

II ATALBURUA

HAUTESKUNDE-BATZORDEEZ

I SAILA

OSATZEA

18. Atala - Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordeko Lehendakaria

      1.-     Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordeko Lehendakaritza, Epaitegi Gorenekoenei-dakariari dagokio.

      2.-     Lehendakariordetza karreran aintzinakoena izan dedin auzimaisuak izango du, eta horretan berdintasuna gertatuz gero zaharrenak.

19. Atala - Kideak

      1.-     Honako hauek izango dira Autonomi-Elkarteko Hauteskunde-Batzordeko kideak:

a)   Epaitegi Goreneko lau Auzi-maisu.

b)   Euskal Herriko Unibersitateko, eta Deustoko Unibersitateko Lege-Unibersitate-sailetako Dekanoak.

c)   Bilboko, Donostiako ta Gasteizko Abogadu-Elkarteetako Dekanoak.

d)   Bere egoitza Autonomia-Elkartearen mugartean izan dezaten Eskribau-Elkarteetako Dekanoak.

e)   Legetango Lizentziadun izeneko lau kide gehienera.

      2.-     Aurreko a) zatiaren gai diren batzordekideak epaitegi Goreneko Lehendakariaren aurrean egindako zozketaz izendatuko dira. Nolanahi ere, hala egokituz gero, hauteskunde-auzipideen ardura izan behar dezaten Auzimaisuak zozketa horretatik kanpo geldituko dira. Zerdena eta ihardutze-tokia aldatzen ez den bitartean karguaren iraupenak ez du amaierarik izango.

      3.-     e) zatian aipatutako batzordekideen izendapena Legebiltzarrak egingo du, bere barne-Araudiak zehaztu dezan eran. Kargua bost urterakoa izango da.

20. Atala - Ordezkaketak

      1.-     Aurreko atalaren 1. zatiaren a) eta e) txataletan esandako Batzordekideen ordezkapena, izendapenaren modu berean egingo da.

      2.-     Aurreko atalaren 1. zatiaren b) txatalean esandako batzordekideen ordezkotza Dekano-ordeei dagokie eta, hoien ezean, dagokien Lege-Unibersitatesailetako Idazkariei.

      3.-     Aurreko atalaren 1. zatiaren c) eta d) txataletan esandako batzordekideen ordezkotza, dagokien Elkarteko Eraentza-Batzordeak edo eraentzarako bateango ihardutze-sailak izendatu dezanak egingo du.

21. Atala - Idazkaria

      Eusko Legebiltzarreko Legelari Nagusia izan go da Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordeko Idazkari.

22. Atala - Egoitza

      Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak Eusko-Legebiltzarrean izango du bere Egoitza.

23. Atala - Kondaira-Lurralde eta Eskualde mailetako Hauteskunde-Batzordeen osatze modua

      1.-     Kondaira-Lurralde eta Eskualde-mailetako Hauteskunde-Batzordeen osatze-modua, ordezkaketak eta egoitza, Gorte Nagusietarako hauteskundeei buruzko legebidetan agindutakoaren arauera antolatuko dira.

      2.-     Hala egokituz gero, esandako Batzorde hoietako kide izan daitezen Auzimaisu eta Epailariak, horren zio izandako zer-dena eta ihardutze-tokiak iraun dezaten artean egongo dira kargu horretan.

      3.-     Hauteskunde-Batzordeetako kide izan behar dezaten Irakaslegoren edo hautatzaileek bost urteko aldi baten ihardungo dute egiteko horretan.

24. Atala

      1.-     Hauteskundetarako deia iragarri dedinetik guztizko boto-kontaketa burutu dedinerarteko aldian Hauteskunde-Batzordetako kide izatea dakarten kargudunak tokiz aldatzea, kargutik kentzea edo geldialdian uztea, bakoitzean erabilgarri izan daitezen Herrilanariekiko edo Lanbide-Elkarteekiko Legepideek agintzen dutenez araupetuko da.

      2.-     Hauteskunde-alorreko lege-hauspen edo hutsegatikako zehaztapidetza bati ekin behar dakionetan, Autonomia-Elkarteko Batzordea izango da bere kideak edo gainontzeko batzordetakoak bere ihardunetik aldentzeko erabakia hartzeko gaitasuna duen ihardutze-sail bakarra.

II SAILA

BATZORDEEN AGINTEPIDEAK

25. Atala - Autonomia-Elkarteko Batzordea

      Honako hauek dagozkio Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari:

a)   Hautatzaile-Erroldeari buruzko zerbitzu guztiak arteztea eta ikuskatzea.

b)   Behin-betiko hautatzaile-zerrenden aldakiak egiteari eta zabaltzeari buruzko erabaki guztiak hartzea.

c)   Euskal Irrati-Telebista Herri-Izaikiaren menpeko herri-adierazpideetango dohango iragar-aldiez baliatzeko eskubidea egiteratzea eta bermatzea eta, orohar, hauteskunde-egiteraldian herri-iareipideen egiterapena bermatzea.

d)   Beheragoko mailetako batzordeek egin diezazkioten iritzi-eskeak ebaztea, eta bere agintepideen eremuan hoiei artezpideak ematea.

e)   Egin dakizkion kexuak, zuzenketa-eske edo goradeiak arau hauen edo agintepide hori eman diezaion beste edozein manuren arauera ebaztea. Hautatzaile-erroldeak egiteari, zuzentzeari, gordetzeari eta jatorrizkoekin alderatuz egiaztatzeari buruzko arazo guztietan eta hoietako beste lege-biderik jarri gabeko hauteskunde-ekintza guztietan zuzenketa-eskeak eta goradeiak hartzeko eta ebazteko gai izango da.

f)    Hauteskunde-lanetan eta Hautatzaile-erroldea egin, zuzendu, gorde edo jatorrizkoarekin egiaztatzekotan ofizialtasunez eskuhartu dezaten guztiekiko zigortze-agintearen jabe izatea.

g)   Egin daitezen hauspenak zuzentzea, Epaitegientzat gordeta egon ez daitezen guztietan, eta bidezko eritzitako 100.000 pesetarainoko isunak jartzea.

h)   Hauteskundeen nahiz hautatzaile-erroldeen alorretan Legeak edo bestelako manu batzuk izendatu diezazkioten egitekoak.

26. Atala

      1.-     Kondaira-Lurralde eta Eskualde-mailetako Batzordeek, bere agintepidea egiteratzen duteneko eremuaren barruan, Autonomia-Elkarteko Batzordeak dituen ahalmenak heurak izango dituzte, eta Lege honek edo beste manuren batzuk eman diezazkieten gainontzekoak.

      2.-     Kondaira-Lurraldeetako Batzordeek gehienezko 50.000 pesetarainoko zigorrak jarri ahal izango dituzte, eta Eskualde-mailakoek 25.000 pesetarainokoak: Batzordeek, bere larria dela eta bere agintepidea gainditzen duten zigorrak dagozkien jokabideen berri izanez gero, aginte-mailaz bere gaineko duten Batzordeari jakinarazi ahal izango dizkiote.

III SAILA

ERAKUNTZA ETA IHARDUNA

27. Atala

      1.-     Hauteskunde-Batzordeak Hauteskunde-Arduralaritzako ihardutze-sail iraunkortzat joko dira. Hauteskundetarako deia egitezko Dekretoa argitaratu dedin egunaren biharamonean arauz bildu beharko dute.

      2.-     Auzimaisu edo Epailariei dagozkien karguetango ordezkaketak, eta bai bost urtetarako direnetangoak ere, heriotza, zer-dena galtzea, lan-tokiz aldatzea edo Batzordeko izateko eragozpena, debekua edo elkartuezina dakarren beste ezein gertatutako egunaren hurrengo hamabost egunetan egingo da. Hoietakoren bat hauteskunde-egiteraldian gertatu, edo batzordekide bat hautagai gisa aurkeztera doanean, dagokion Batzordeko Lehendakariak hori jakin eta berrogeita zortzi orduko epearen barruan egingo da ordezkaketa.

      3.-     Batzordeak eratu ondoren, Autonomia-Elkarteko Batzordeko Lehendakariak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Kondaira-Lurralde eta Eskualde mailatako Batzordeetako lehendakariek dagokien Kondaira-Lurraldeko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dute Batzordearen erakuntza eta osatze-modua iragartzezko erabakia, batzordekide bakoitza bertan egoteko zioak zehaztea beharrezkoa dela.

      Halaber, egin behar izandako ordezkaketak ere Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira, bakoitzaren zergatikakoa adieraziz.

      4.-     Deia egitezko Dekretoa argitaratu eta hiru eguneko epearen barruan, hauteskunde-egiteraldian Batzordeak nola osatuta egongo diren berriz argitaratu beharko da dagokien Aldizkari Ofizialetan.

28. Atala

      Hauteskunde-Batzordean erakuntzarako eta ihardunerako jaurpideak Lege honetan ohartemandakoak izango dira eta, hoien ezean, Arduralaritzabide-Legean bateango ihardutze-erakundeentzat ohartemandakoak.

29. Atala

      1.-     Batzordeak Lege honetan esandakoetan eta jarritako egunetan bilduko dira eta, gainera, Lehendakariak beharrezko eritzitakoan edo hiru batzordekidek eskatu dezatenean.

      2.-     Bilkuretarako deiak idatziz egingo dira, hartu direla, eguna eta gai-zerrenda egiaztatuta utzi daitekeeneko ezein bidez baliatuz.

      3.-     Bilkuretara joatea nahitaezkoa da. Joaterik eza zuritu gabe huts egin dezaten bilkurakideek, zentzapide-alorreko erantzunbeharra izango dute.

30. Atala - Idazkariak

      1.-     Idazkariek hizpidea izango dute, bainan botoa emateko eskubiderik ez.

      2.-     Idazkariei, bateango ihardutze-erakundeei buruzkoetan Arduralaritzabide-Legeak izendatzen dizkien egitekoak dagozkie. Batipat, Batzordearena izan eta honek bere Egoitza dueneko tegietan gordeta egongo diren agiriei arreta egingo die.

31. Atala

      1.-     Hautatzaileek, bere egoitzari dagokion Eskualde-Batzordeari egin beharko dizkiote bere argipide-eskeak.

      2.-     Hauteskunde-barruti bakar bati baino gehiagori doazkiekeen arazoak izan daitezenean, politika-alderdi, batasun edo baterakundeek Autonomia-Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari aurkeztu ahal izango dizkiote bere argipide-eskeak. Eske hori hauteskunde-barruti bakar bati baino ez dagokiona izan dedinean, dagokien Kondaira-Lurraldeko Batzordeari egingo diote.

      3.-     Herri-Agintari eta Erakundeek, iritzi-eskalearen aginte-eremua bere agintepean izan dezan Batzordeari artez egin ahal izango dizkiote bere argipide-eskeak.

32. Atala

      1.-     Argipide-eskeak idatziz egon eta hartu ditzan Batzordeak ebatziko ditu, bere iritziz garrantzitsua delako edo orokortasun-irizpidez erabakitzeari komenigarri deritzalako Goragoko mailako Batzorde bati bidaltzea erabaki dezanean salbu.

      2.-     Autonomia-Elkarteko Batzordeak, irizpide-batasuna lortzeko, ebatzi ditzan eta Kondaira-Lurraldetako Batzordeei egin dakizkien aholku-eskeen eremuan eragina izan dezaketen gaiei buruzkoak izan daitezen aholku-eske guztiak Kondaira-Lurraldeetako Batzordeei jakinarazi beharko dizkie.

      3.-     Aholku-eskearen presak Batzordeari bilkurarako deia egiteko astirik eman ez, eta lehendik ere Batzorde horretxen edo Goragoko Baten horretzazko kideko erabakiak egon daitezenean, Lehendakariak erantzukizuna bere gain hartuz, behin-behingo erantzun bat eman ahal izango du, hori Batzordeak egin dezan lehenengo bilkuran sendestearen edo aldatzearen kaltetan gabe.

33. Atala - Erabaki eta akordioen iragarketa

      1.-     Egin zaizkien eta ebatzi ditzaten aholku-eskeen orokortasunak hori komenigarri egin dezanetan, Hauteskunde-Batzordeek, bere Lehendakariaren aginduz, hartutako erabaki hoiek edo aholku-eskeen edukia iragarri egin beharko dituzte. Nolanahi ere Autonomia-Elkarteko Batzordearenak izan eta Kondaira-Lurraldeetakoei jakinarazi zaizkienak beti argitaratu egingo dira.

      2.-     Argitalpena, Autonomia-Elkarteko Batzordea bada, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian egingo da, eta gainontzekoetan dagokion Kondaira-Lurraldeko Aldizkari Ofizialean.

III ATALBURUA

HAUTESKUNDE-SAIL ETA MAHAIEZ

I SAILA

HUTESKUNDE-SAILEZ

34. Atala - Hauteskunde-Sailen zenbatekoa eta zehaztapena

      1.-     Hauteskunde-barruti bakoitzean hautatzaileak, botoa emateko, Hauteskunde-Sailka eratuko dira.

      2.-     Udal bakoitzean Hauteskunde-Sail bat egongo da gutxienez.

      3.-     Hauteskunde-Sail bakoitzaren neurria Ekonomia eta Herriogasun-Sailburuaren aginduz zehaztuko da. Nolanahi ere daitekeen neurrian Eusko Legebiltzarreko hauteskundetarako Hauteskunde-Sailak Gorte Nagusietarako, Batzar Nagusietarako eta Udalbatzarretarakoak heurak izan daitezeneko ahaleginak egingo dira.

      4.-     Sailen eta Mahaien zenbatekoa eta mugak behin-betiko zehaztea, deia argitaratu dedin egunaren ondorengo 10 egunen barruan egingo da.

      5.-     Hauteskunde-Sailkako banaketa, aurreko zatian esandako epea bukatu ondorengo 4 egunen barruan argitaratuko da Kondaira-Lurraldeetako Aldizkari Ofizialetan eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

35. Atala - Tegien zehaztapena

      1.-     Herrizaingo-Sailburuak, agindu bidez, Hauteskunde-Sail bakoitzari dagokion tegia zehaztuko du, honako oinarri-irizpide hauen arauera:

a)   Herri-jabetzapeko eraikintzen norbanako-jabetzapekoekiko lehentasuna, lehenengo hoietan ikastegietarakoak eta bertan luma-lanerako idazgurik edo etxalderik egon ez dedinekoak hobetsiz.

      Norbanako-jabetzapeko eraikintzetango-tegiez baliatu beharra izanez gero, lehentasuna hezkuntzarakoek edo Kultura edo Jostabide-Erakundeenek izango dute, hoien jabeek edo artezte-sailek bere baiezkoa eman ondoren; baimen hori ezingo dute behar bezala egiaztatutako zioegatik baizik ukatu.

b)   Hautatzaileen pilaketaren edo bakanketaren neurria, tegia dagoen tokia Saileko alde guztietatik ahalik eta hautatzaile gehien etortzeko erreztasun-bide izan dedin saituz.

      2.-     Tegien zehaztapena Kondaira-Lurraldeko Aldizkari Ofizialean iragarriko da, aurreko atalaren 5karren zatian esandako modu eta epeen barruan. Kondaira-Lurraldean zabalkunde gehien izan dezaten egunkariek, boto-emanketaren egunaren aurreko azkeneko igande edo jai egunean, eta bai egun horren bezperan ere, Sailen, Mahaien eta hoiek daudeneko tegien zerrenda agintaritzagandikako argipide gisa argitaratu beharko dute.

36. Atala - Tegien Iragarketa

      Udalek, Hauteskunde-Sail eta Mahai guztiei dagozkien tegiak non dauden behar bezala erakusteko iragarkiak jarri beharko dituzte.

II SAILA

HAUTESKUNDE-MAHAIEZ

37. Atala - Egitekoak

      Boto-emanketetan buru izatea eta hoiek antolatzea, boto-kontaketa egitea eta boto-emanketaren egunean Hauteskunde-Legea bete dedinaz arduratzea dira Hauteskunde-Mahaiek egitekoak.

38. Atala - Mahaien banakuntza

      1.-     Hauteskunde-Sail bakoitzean, Lehendakari batek eta Laguntzaile batek osatutako Hauteskunde-Mahai bana izango da. Hauteskundetara aurkeztu daitezen Politika-Taldeek izendatutako artekariak ere Hauteskunde-Mahaiko kide izango dira.

      2.-     Beharrezko eritziz gero Hauteskunde-Sail bakoitzean Mahai bat baino gehiago jarri ahal izango dira. Hori gertatuz gero, eta herritarren barreiapenagatik bada salbu, hautatzaileak Mahai berezien artean banatzea alfabetoaren arauerako hurrenkeraz egingo da.

39. Atala - Mahaietako kide izateko baldintzak

      Sail bakoitzeko Hauteskunde-Mahaietako Lehendakari eta Laguntzaile izango direnak izendatzeko, bi talde egingo dira:

Lehenengoa.-   Saileko hautatzaileetan Batxilerreko edo lehenengo mailako Lanbide-Hezkuntzako tituloaren jabe izan daitezenak.

Bigarrena.-       Irakurtzen eta idazten jakin bai, bainan aurreko taldean sartzen ez diren Saileko hautatzaileak.

40. Atala - Mahaietako Kideak izendatzeko zozketa

      1.-     Hautagai-zerrendak aldarrikatzeko egunaren aurreko bost egunen barruan, Eskualde-Batzordeak jendeaurreango bilkura egingo du, bilkura hori, aurrez, "Kondaira-Lurraldeko Aldizkari Ofizialean" eta Kondaira-Lurraldean hedapenik haundiena izan dezaten egunkarietan iragarri ondoren.

      2.-     Hauteskunde-Batzordeak, Sail bakoitzean, lehenengo taldean egon daitezen hautatzaileetatik, eta egoki deritzan zozketa-moetaren bidez, Hauteskunde-Mahai bakoitzeko lehendakaria eta horren bi ordezkoak izendatuko ditu. Laguntzailea eta horren ordezko biak era berean izendatuko dira, bi taldeetako hautatzaileen artetik, lehenengokoetatik iadanik izendatuta daudenak kanpo utziz.

      3.-     Lehenengo taldeko zerrenden hautatzaileen zenbatekoa Mahaien zenbatekoaren bi halakoa baino haundiagoa izan ez dedinean, Sailean irakurtzen eta idazten dakitenen orotariko zerrenda bat egin, eta hortik izendatuko dira, aurreko zatian esandako modu berean, Mahairako edo Mahaietarako kargudunak.

41. Atala - Karguaz jabetu beharraz

      1.-     Izendapenak 48 orduko epearen barruan doazkienei jakinaraziko zaizkie hoiek, hurrengo bost egunen barruan, kargua hartzea eragozten dienaren sinistarazte-indarreko zuriztapen-adierazpena egin ahal dezaten. Eskualde-Batzordeak bost eguneko epearen barruan horretzazko erabakia hartu, eta horren aurka ez da inora jotzerik izango.

      2.-     Izendatutakoren bati joan ezina gertatuko balitzaio, Eskualde-Batzordeari jakinarazi beharko dio, boto-emanketaren eguna baino hogeita lau ordu lehenago gutxienez. Hori ezinezkoa gertatuz gero, gaztigua bertan-behera egingo da.

      3.-     Eskualde-Batzordeek, boto-emanketaren eguna baino lehen, Barruti eta Udal-Epailariei Mahaietako berenezko kide edo ordezko direnen nortasun-xehapenak emango dizkiete.

      4.-     Mahaia eratzeko adinakide ez joatea gertatuz gero, bertan egon daitezenek edo hoien ezean herrizaingo-agintaritzakoek, berehala, dagokion Eskualde-Batzordeari jakinaraziko diote, eta horrek nahi bezala izendatu ahal izango ditu Sail horretan boto-emanketa eta boto-kontaketa eraz egingo direla bermatzeko egokien deritzenak.

42. Atala - Artekarien izendapena

      1.-     Hautagai-zerrendak aurkezteko epea bukatu dedin egunaren biharamonaz gero, hautagai-zerrenda bakoitzaren ordezkariek, Hauteskunde-Mahaian egon eta boto-emanketa jarrita dauden arauei atxikiz egiten dela egiaztatu dezan artekari bana izendatu ahal izango dute. Artekariok, bertan ihardungo duteneko Mahaia dagoeneko hauteskunde-barrutikoak izan beharko dute.

      2.-     Artekari-ihardunetarako Lege honetako 2garren atalean esaten den hautesle deneko baldintza eskatu ahal izango da, bere lanak egingo ditueneko Mahaia dagoeneko hauteskunde-barrutiko izan beharko duela.

      3.-     Izendapena orri hondodunetan egin, eta izendatze-eguna eta izenpea daramatzaten izendapen-agiriak emanaz egingo da.

      4.-     Artekariak izendatzea, boto-egunaren aurreko laugarren egunerarte egin ahal izango da.

      5.-     Artekari bakoitzari buruzko orri hondodunek lau zati izan beharko dituzte: Bat, jatorrizkoa, ordezkariak gorde dezan; bigarrena artekariari emango zaio izendapen-agiritarako, eta hirugarrena eta laugarrena Eskualde-Batzordeari bidaliko zaizkio hoietako bat artekaria bertako kide deneko Hauteskunde-Mahaiari eskuratu diezaion eta bestea, berriz, artekariak bere botoa bertan emateko eskubidea dueneko Mahaiari, bertako hautatzaile-zerrendatik kendu dezan.

      6.-     Ordezkariak, hautagai-zerrendak aldarrikatzeko aldiaren bigarren egunetik hasi eta boto-egunaren aurreko berrogeita zortzi orduak artean, artezkarien izendapen-agiriak Esku-aldeko Hauteskunde-Batzordean aurkeztuko ditu.

      7.-     Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeak orri hondodunaren hirugarren eta laugarren zatiak Hauteskunde-Mahaiari bidaitzea, aldarrikatutako hautagai-zerrenden iragarpena egin dedinez gero egingo da.

      8.-     Hoiek boto-egunean Mahaian sartzeko, Lehendakariak eta Laguntzaileak hoiek dakarten izendapen-agiria Mahaiak daukan orri hondodunarekin bat datorrela egiaztatu beharko dute. Ezezkoan, edo orri hondodunik ez izatea gertatuz gero, tokia eman ahal izango zaie, bainan gorabehera hori Mahaiaren Agirian erasota utziz.

      9.-     Artezkari bat Hauteskunde-Mahaiaren aurrera bere artezkarigoa izendapen-agiriz egiaztatuz aurkeztu dedinean, Lehendakariak, Mahaiak orri hondoduna oraindik hartu ez badu ere, Mahaiko kide izateko baimena emango dio. Hala ere, artekariak ez du bertarako artekari-izendapena dueneko Mahaian botoa eman ahal izango.

      Mahaiak orri hondoduna iadanik hartuta euki eta artekaria izendapen-agiririk gabe joaten bada, bere nortasuna egiaztatu ondoren Mahaiko kide izateko baimena emango zaio, orduan botoa Mahai horretan emateko eskubidea duela.

43. Atala - Artekarien egitekoak

      1.-     Artekariek, Mahaietako kide direnez, boto-emanketa eta boto-kontaketa ondo egin daitezeneko laguntza emango dute, Lehendakariarekin eta Laguntzailearekin batean hauteskunde-bideak Legeak dionez egin daitezenari arreta eginaz.

      2.-     Legearen arauera, Artekariek honako hauek egin ahai izango dituzte:

a)   Mahaiaren Erakuntza-Agiriaren, Bilkurako Orotariko Agiriaren edo hoietako jakineko zatiren baten egiaztapideak eskatu. Ez da hautagai-zerrenda bakoitzeko egiaztagiri bana baizik emango.

b)   Hautatzaile baten nortasunari buruzko jazarpena; hori agirian egin beharko dute.

c)   Nahi badute, hautatzaileen zenbaki eta guztiko zerrenda baten boto-emailearen izena eta zenbagarrena idaztzi.

d)   Boto-emanketa egiterakoan, Lehendakariak irakurritako boto-txartela ikusteko eskatu.

e)   Mahaiak ebatzi beharko lukeen edo bere ustez gaizki ebatzi duen ezein hauteskunde-egintza edo egiketari buruz bidezko eritzitako gaitzespenak eta zuzenketa-eskeak, bere gaitzespen eta zuzenketa-eskea Bilkurako Orotariko Agirian erasota utzi-arazteko eskubidez.

44. Atala - Ahaidunak

      1.-     Hauteskundetara aurkeztu daitezen politika talde guztiek, bere ordezkarien bidez eta horretarako egindako esku-ematez, hauteskunde-egintza eta egiketetan hautagai-zerrendaren ordezkari izan daitezen ahaldunak izendatu ahal izango dituzte.

      2.-     Ahaldun-egitekoetarako, Lege honetako 2garren atalean esaten den hautesle deneko baldintza bakarrik eskatu ahal izango da.

      3.-     Ahaldunak bere egitekoak hauteskunde-barruti bakar baten baino gehiagotan, Epailaritza-Barruti bakar bati baino gehiagori dagozkien sailetan edo Eskualde-Barruti bereko Sailetan bete behar ditzanaren arauera, ahaldungoa, noiz nola, Autonomia-Elkarteko, Kondaira Lurraldeko edo Eskualdeko Hauteskunde-Batzordeko Idazkariaren aurrerakoa izango da.

      4.-     Ahaldunek artekarien eskubideak heurak dituzte, bainan bere botoa Hautatzaile-Zerrendango erasopenaren arauera dagozkien Sail eta Mahaian eman beharko dute.

III IDAZPURUA

HAUTESKUNDETARAKO DEIA

45. Atala - Deia egitezko Dekretoa

      1.-     Deia egitezko Dekretoa Lehendakariak emango du, 1981garreneko Ekainaren 30eko Jaurlaritza-Legean agintzen denaren arauera.

      2.-     Dekretoan boto-emanketaren eguna zehaztuko du.

46. Atala - Hauteskundeak egiteko epea

      Hauteskundetarako deia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunetik boto-egunerarte, hogeita hamasei egunetik behera eta berrogeita bostetik gora gabeko tarte bat egon beharko da.

47. Atala - Deiaren iragarpena

      1.-     Deia egitezko Dekretoa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

      2.-     Halaber, Autonomia-Elkartean atera daitezen egunkari guztietan ere argitaratuko da, eta gainontzeko ezein gizarte-adierazpidetatik zabalduko, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agertu eta hurrengo hamar egunen barruan.

48. Atala - Zatikako hauteskundeak

      1.-     Zatikako hauteskundeak ezingo dira barruti edo Sailen baten egindako hauteskundeak sendetsitako epaiz baliogabekotzat jo daitezenean baizik egin.

      2.-     Zatikako hauteskundetarako deia, Jaurlaritzak sendetsitako epaia jakin eta Lehenengo Batzarrean erabaki eta Dekretoz egin beharko da. Hauteskundeak, dei-egunetik hasi eta gutxienez hamar eguneko eta gehienera hogei eguneko epearen barruan egin beharko dira.

      3.-     Baliorik ezaren aldarrikapena barruti osorakoa izan dedinean, lehen hauteskundeetan eskuhartu zuten edo, hala gertatuz gero, eskuhartu behar zuketen politika-taldeen hautagai-zerrendak baino ez dira onartuko.

      Baliogabetasunak Sail bat edo Sail baten zati bat baino ez dezanean, ezingo da hautagai-zerrendako izenik ez hoien hurrenkerarik ezertan ere aldatu.

IV IDAZPURUA

HAUTAGAIEN AURKEZPENA ETA ALDARRIKAPENA

I SAILA

HAUTAGAI-ZERRENDEN AURKEZPENA

49. Atala - Hautagaiak aurkezteko eskubidea

      Honako politika-talde hauek eskuhartu ahal izango dute Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan, Lege honen hurrengo atalek eskatzen dituzten egipideak egin ondoren:

a)   Politika-alderdiei buruzko Legepideek horretarako jartzen duten Erroldean sartutako Politika-alderdi, Elkarte eta Baterakundeek.

b)   Aurreko Atalean aipatutako Alderdi, Elkarte eta Baterakundeek hauteskundeetarako egindako Batasunek.

c)   Hauteskunde-barruti bateko hautatzaileen elkarteek.