(1) EHAA 134/1990.07.06.
(2) Aldatua:
- 15/1998 Legea,
ekainaren 19koa, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko
5/1990 Legeari aldatzekoa (EHAA 128/1998.07.09)
- 6/2000 Legea,
urriaren 4ekoa, Eusko Legebiltzarrerako hatureskundeei buruzko ekainaren 15eko
5/1990 Legea aldatzekoa (EHAA 213/2000.11.07).
- 1/2003 Legea, martxoaren 28koa, artekari eta ahalordedunen izendapenari dagokionez Eusko Legebiltzarrerako
hauteskundeei buruzko legea aldatzekoa
(EHAA 72/2003.04.10).
- 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunarakoa
(EHAA 42/2005.03.02).
Lege
honetan agertzen diren aldaketa guztiak goian apaitutako legeak egindakoak
dira, besterik aipatu ezean. Gainera 15/1998 Legeak V.
Idazpuruan atalburu berri bat eranzten du X. Atalburu-Bozketa
elektronikoari dagokion jardunbidea, eranskina bezala
agertzen dela.
(3) Indarrean dagoen Testu Bateratua Eusko Legebiltzarrerako
hauteskundeei buruz.
(4) 4.3.f)
atalaren berridazketa:
Hauteskunde-administrazioko edozein organotako kide izatea, eta
baita udaletako idazkari izatea eta eskualdeko hauteskunde-batzordeetako
ordezkari izatea.
(5) 5.2.c)
berri bat gehitzen da:
Europako Batasuneko sektore publikoan: - Europako Legebiltzarreko
diputatua.
(6) Ikusi
Eusko Legebiltzarreko
Lehendakaritzaren Erabaki Nagusia, bestelako irabazbideak
errolderatzeari eta legebiltzarkideen elkartuezinak aldarrikatzeari buruz (ELAO
3/1991.07.29).
(7) 6/2000 Legeak,
urriaren 4ekoa, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko
5/1990 Legea aldatzekoa, aldatua. Berridazketa:
Legebiltzar-tokien banakuntzan sartu ahal izateko, dagokion
hauteskunde-barrutian izandako baliozko boto guztien 100etik 3koa gutxienez
atera beharko da.
(8) 18.1.c)
atalaren berridazketa:
Autonomia Erkidegoan bizi diren katedradun, Zuzenbide, Zientzia
Politiko edo Soziologiako irakasle titular -lanean dihardutenak-, edo
aitortutako itzaleko legelari direnen artetik aukeratutako bost batzordekide,
Eusko Legebiltzarrak izendatuta, Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi
politikoek, federazioek, koalizioek edo hautesle-taldeek proposatuta.
(9) 18.3
atalaren berri bat gehitzen da:
Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko lehendakariak
hauteskunde-batzordeak dituen eginkizunetan jardungo du bakarrik, hauteskundeen
deialdia egiten denetik hautatutakoak aldarrikatu artean, eta hala, egokitzen
bada, baita sortzen diren auzibideez emandako epaiak betetzen diren arte ere;
horien artean sartzen da hauteskundeen erregimen orokorrean aurreikusitako
babes-errekurtsoa, hauteskundeak direla eta halakorik aurkezten bada.
18.3
apartadua 18.4 apartaduan jasoko da eta 18.4 apartadua 18.5 apartaduan jasoko
da.
(10) 20.2
atalaren berridazketa:
Eusko Legebiltzarrak beharrezko baliabide guztiak eskuratuko
dizkio Euskal Autnomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeari, batzordeak bere
egitekoak egoki burutu ditzan.
(11) 21.1.b)
atalaren berridazketa:
Estatutuko Hauteskunde Batzordeak izendatutak bi batzordekide,
Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak proposatuta, lurralde
historikoan bizi diren katedradun, Zuzenbide, Zientzia Politiko edo
Soziologiako irakasle titularren, edo aitortutako itzalekko legelari direnen
artetik aukeratuta. Batzordekide horiek hautagaiak zeintzuk diren aldarrikatu
eta gero izendatuko dituzte. Horretarako, barrutian aurkeztutako
hautagai-zerrenden lurralde-ordezkariek batzordekide izateko kargu horiek
beteko dituzten pertsonak zeintzuk izan beharko duten proposatuko dute denek
batera. Proposamen hori ez bada egiten hauteskunde-kanpaina hasi baino lehen,
Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak proposatuko du izendapena.
(12) 21.3
atalaren berri bat gehitzen da:
Lurralde historikoetako hauteskunde-batzordeetako lehendakariek dagokien
hauteskunde-batzordeak dituen eginkizunetan jardungo dute bakarrik,
hauteskundeen deialdia egiten denetik hautatutakoak aukeratu artean, eta, hala
egokitzen bada, baita sortzen diren auzibideez emandako epaiak betetzen diren
arte ere; horien artean sartzen da hauteskundeen erregimen orokorrean
aurreikusitako babes-errekurtsoa, hauteskundeak direla eta halakorik aurkezten
bada kasuan kasuko barrutian. Beraz, halakorik gertatzen bada, lege honetako
23.2 atalean aurreikusitako epea luzatu egingo da.
21.3
apartadua 21.4 apartaduan jasoko da.
(13) 22.1.b)
atalaren berridazketa:
Lurralde historikoko hauteskunde-batzordeak izendatutako bi batzordekide,
barruti judizialen bizi diren Zuzenbide, Zientzia Politiko edo Soziologiako
lizentziatuen artetik aukeratuta. Batzordekide horiek hautagiak zeintzuk diren
aldarrikatu eta gero izendatuko dituzte. Horretarako, barrutian aurkeztutako
hautagai-zerrenen lurralde-ordezkariek batzordekide izateko kargu horiek beteko
dituz-ten pertsonak zeintzuk izan beharko duten proposatuko dute denek batera.
Proposamen hori ez bada egiten hauteskunde-kanpaina hasi baino lehen, Euskal
Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak proposatuko du izendapena.
(14) 29.
atalaren berridazketa:
Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordearen eginkizuna izango
da:
a.
Hauteskundeetan zehar askatasun
publikoak gauzatzen direla bermatzea.
b.
Autonomia Erkidegoko erakundeen
eta Estatuan Autonomia Erkidegoko eremura mugatuta dauden erakundeen baitako
komunikabide publikoetan tarteak dohainik erabiltzeko eskubidea ezartzea eta
bermatzea, eta tarte horiek banatzea hausteskundeen prozesuan zehar.
c.
Lurralde historikoetako
hauteskunde-batzordeek egindako argibide-eskariez erabakitzea (behartze-
indarrekoa izanik) eta bere eskumenekoak diren arloei buruzko jarraibideak
ematea (derrigorrez betetzekoak izango dira).
d.
Lurralde historikoetako hauteskunde-batzordeek
hartutako erabakiak ezeztatzea, bere kabuz edozein unetan, edo interesatuak
hala eskatuta lege honen 134. atalean aurreikusitako epeen barruan, erabaki
horiek ez badatoz bat Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeak
hautes-kundeei buruzko legeriatik ateratako interpretazioaz.
e.
Hauteskundeei buruzko legeria
ezartzea dela eta, interpretatzean lurralde historikoetan izango diren
irizpideak bateratzea.
f.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo
Sailak proposatuta, hainbat eredu onartzea: eratze-agirienak, zenbaketen
egiaztagirienak eta bilkura-agirienak, bai mahaietakoak nahiz lurralde
historikoko hauteskunde- batzordeenak. Hautetsiak izendatzeko agiria ere
onartuko du. Eredu horiek agirien kopiak berehala egin ahal izatea ahalbidetu
beharko dute, autokopiatu egiten diren dokumentuen bidez edo antzeko beste
jardunbide batzuen bidez.
g.
Hausteskundeetako
mahaikideentzako argibideen eskuliburua aztertzea.
h.
Arau hauetan esaten denaz bat
edo eskumena ematen dien beste edozein xedapenetan esandakoaz bat adierazitako
kexu, erreklamazio edo errekurtsoez erabakitzea.
i.
Hauteskundeetako eragiketetan
modu ofizialean parte hartzen duten pertsona guztien zigor-jurisdikzioa izatea.
j.
Sortzen diren arau-hausteak
zuzentzea, auzitegien esparrukoak ez baldin badira behintzat, eta egoki
iritzitako isunak jartzea, 400.000 pezetara arte.
k.
Lege honen 12.2 atalak dioenaren
arabera, hauteskundeak egin eta 100 egun igaro ondoren, ezintasunagatik, uko
egiteagatik edo heriotzagatik bakanteren bat izaten bada, eusko
legebiltzarki-deei izendapen-agiriak ematea.
l.
Legeak edo hauteskundeen arloko
beste edozein arauk emandako gainerako eginkizunak.
(15) 30.
atalaren berridazketa:
1.- Lurralde historikoko eta
eskualdeko hauteskunde-batzordeek, beren lurralde-ere-muan, ondoren aipatzen
diren eskumenak izango dituzte:
a.
Hauteskundeetan zehar askatasun
publikoak gauzatuko direla bermatzea.
b.
Arau hauetan esaten denaz bat
edo eskumena ematen dien beste edozein xedapenetan esanda-koaz bat adierazitako
kexu, erreklamazio edo errekurtsoez erabakitzea.
c.
Hauteskundeetako eragiketetan
modu ofizialean parte hartzen duten pertsona guztien zigor-jurisdikzioa izatea.
d.
Sortzen diren arau-hausteak
zuzentzea, auzitegien esparrukoak ez baldin badira behintzat, eta egoki
iritzitako isunak jartzea; isun horiek 100.000 pezetara artekoak izan ahal
izango dira lurralde historikoko hauteskunde-batzordearen kasuan, eta 50.000
pezetara artekoak eskualdeko hauteskunde- batzordeen kasuan. Batzorde horiek,
hain larria dela-eta beren aginpidea gainditzen duten zigorrak dagozkien
jokabideen berri izanez gero, aginte-mailaz beren gaineko duten batzordeari
jakinarazi ahal izango dizkiote, lege honen 66. atalean agindutakoa gertatuz
gero salbu.
Gorago aipatzen diren isunak ez ordaintzea gertatuz gero, dagokion
hauteskunde-batzordeak zor-egiaztapena bidaliko dio Foru Aldundian eskumena
duen organoari, isuna behartze-bidetik ordainarazteko.
e.
Legean berariaz aipatzen diren
gainerako eskumen guztiak.
2.- Gainera, lurralde
historikoetako hauteskunde- batzordeek, Autonomia Erkidegoko Hauteskunde
Batzordeak duen irizpide nagusia kontuan izanda, beste aukera hauek ere izango
dituzte:
a.
Derrigorrez betetzeko
jarraibideak ematea eskualdeetako hauteskunde-batzordeei, hauteskun-deekin
zerikusia duen edozein arlotan.
b.
Eskualdeetako
hauteskunde-batzordeek eskatutako argibide guztiez erabakitzea; erabakia
behartze-indarrekoa izango da.
c.
Eskualdeetako
hauteskunde-batzordeek hartutako erabakiak indarrik gabe uztea beren kabuz
edozein unetan, edo interesatuak hala eskatuta lege honen 134. atalean
aurreikusitako epeen barruan, lurralde historikoko hauteskunde-batzordeak
egindako interpretazioaz ez baldin badatoz bat erabaki horiek.
d.
Eskualdeetako
hauteskunde-batzordeek testuak ulertzeko izango dituzten irizpideak bateratzea
hauteskundeei buruzko edozein arlotan.
3.- Eskualdeko
hauteskunde-batzordeak bermatu beharko du hauteskunde-mahai bakoitzean
badaudela botoa emateko beharrezko tresna eta osagaiak.
(16) Izan
beharrean seigarren egunean.
(17) Lurralde
historikoko zabalkunde handieneko bi egunkarietan
ere egingo da euskaraz eta gaztelaniaz...
(18) 44.1
atalaren berridazketa:
Hautaketak, egin ondorengo hiru egunen barruan jakinarazi beharko
zaizkie doazkienei; jakinarazpe-narekin batera, mahaikideei dituzten eginkizunei
buruzko argibideen eskuliburua banatuko zaie. Mahaiburu eta mahaikide
izendatutakoek zazpi egun izango dituzte kargua hartzea eragozten dien arrazoia
agiri bidez eta justifikatuta eskualdeko hauteskunde-batzordearen aurrean
azaltzeko. Batzordeak bost eguneko epearen barruan hartuko du erabakia, eta,
hala badagokio, lehenengo ordezkoari jakinaraziko dio ordezkapena. Erabaki
horren aurka ez da inora jotzerik izango. Nolanahi ere, lege honetan
erabakitakoaren arabera hautaezina izateari arrazoizko zio iritziko zaio.
(19) 46.3
atalaren berridazketa:
Dekretuan hauteskundeak zein egunetan izango diren zehaztu beharko
da. Egun horrek deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen
denetik berrogeita hamalaugarrena izan beharko du. Hauteskundeen deialdia
egiten duen dekretua argitaratzen den egun berean sartuko da indarrean.
(20) 47.
atalaren berridazketa:
1.- Hauteskunde-mahai bakar
batean edo batzuetan baliogabetzea eragiteko moduko irregulartasunak izan eta
berriz zatikako hauteskundeak egiteko, hauteskunde- mahai edo sekzio bateko edo
batzuetako hauteskundeak baliorik gabekotzat jota egon beharko dira epai
irmoaren bidez. Dena den, hauteskunde-mahai, sekzio bakar edo sekzioren
batzuetan bozketa baliorik gabekotzat jotzeak ez du eragingo mahai horietan
berriz hauteskundeak egitea, gune horietako emaitzek ez badute eragiten kasuan
kasuko barrutiko ordezkarien banaketa aldatzea.
2.- Zatikako hauteskundeen
deialdia dekretu bidez egingo da, eta hala erabaki beharko du Jaurlari-tzaren
Batzarrak epai irmoaren berri izan eta hurrengo egiten duen lehenengo bileran.
Zatikako hauteskundeak epai irmoa eman den egunetik hasi eta hiru hilabete
baino lehen burutu beharko dira, eta botoa emateko ekintza hutsera mugatu ahal
izango dira.
(21) 4/2005 Legeak,
otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunarakoa, aldatua (EHAA
42/2005.03.02). Pafragrafo bat gehitzen da. Paragrafo hori 4.a izango da eta
hala esango du:
4. Alderdi politikoek, federazioek, koalizioek edo hautesleen
elkarteek aurkezten dituzten hautagai-zerrendetan, %50, gutxienez, emakumeak
izango dira. Proportzio hori hautagai-zerrenda osoan eta sei izeneko tarte
bakoitzean mantenduko da. Lurralde historikoko hauteskunde batzorde eskudunek,
inola ere, artikulu honetan hautagien nahiz ordezkoen kasuan ezartzen dena
betetzen duten hautagai-zerrendak baino ez dituzte onartuko.
(22) 54.2
atalaren berridazketa:
Lurralde historikoko hauteskunde-batzordeek agiri guztien kopia bat
egin eta Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordera bidaliko dute. Agiri
horien jatorrizkoa lurralde historikoko hauteskunde-batzordeen zaintzapean
geratuko da.
(23) Agirisortaren kopia bat, jarri
behar da.
(24) 68.3
atalaren berridazketa:
Eusko Jaurlaritzak, hauteskunde-garaian, erakunde-kanpaina bat
egingo du, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko argibideak emateko eta
horietan esku hartzera bultzatzeko. Argibide hauek emango ditu: bozketak noiz
eta non izango diren, hautesleak nortzuk diren, botoa emateko modua zein den
eta postaz nola eman daitekeen botoa, eta bozketaren inguruko gainerako
izapideen berri; dena den, inola ere ez du eragingo hautesleen botoaren
aukeran. Erakunde- kanpaina aurrera eramateko, Euskal Autonomia Erkidegoaren
baitako jabego publikoko komunikabideetako tarteak erabiliko dira, dohainik,
eta baita Autonomia Erkidegora mugatuta dauden Estatuaren jabetzakoak ere.
(25) 72.
atalaren berridazketa:
1.- Hauteskunde-kanpainan
zehar, egunkari eta irrati pribatuetan iragarkiak kontratatzeko eskubidea
izango dute hautagai-zerrendek, baina iragarki horietan egindako gastuak ezin
izango du lege honen 147.2. atalean alderdi, federazio, koalizio eta haustesle-
taldeentzako gehienez ere jarritako gastu-mugaren %20 baino handiagoa izan.
2.- Hauteskundeetako
iragarkien tarifak ez dira izango merkatuko gainerako iragarkientzat indarrean
daudenak baino garestiagoak, eta hautagai-zerrenden artean ere ez da inolako
bereizkeriarik egingo iragarki horiek sartu edo ez, duen prezioa nahiz
kokalekua dela eta. Gainera, berariaz adierazi beharko da zer diren iragarki
horiek.
3.- Ezin izango da
hauteskundeen iragarkiak egiteko telebista pribatuetako tarterik erosi.
(26) 73.
atalari 2. lerroalde berria gehitu zaio, oraingo testua 1. lerroalde gisa
utziz:
2.- Debekatu egiten da ezein
pintada egitea aurreko lerroaldeko b) letran aipatzen diren toki eta guneen
kanpoaldean. Era berean, honelakorik ere ez da jartzerik izango:
· Banderatxo, xingola eta antzeko elementurik.
· Eranskailurik, bide-seinale edo hiri- seinaleztapenerako beste
elementuetan.
· Beste inolako propaganda grafikorik, panel, baranda, murru,
lorategi eta abarretan, ez eta kartelik ere, Udalak horretarako jarritako
lekuetatik kanpo.
· Lurrean ezarritako tripode edo antzekorik.
· Ez eta ere bandera edo pankartarik.
Azkenik,
debekatuta dago, orobat, orriak jaurtitzea.
(27) 75.
atala berri bat gehitzen da:
1.- Ordaindu gabeko irudi
bidezko propaganda egiteko gordetako lekuetatik kanpora -lege honetako 73.1.b) atalean
aipatzen dira leku horiek-, alderdi politiko, hauteskundeetarako federazio,
koalizio eta taldeek baimena eskuratu duten merkataritza-guneetan baino ezin
izango dute kartelik nahiz beste propaganda- modurik jarri.
2.- Hautagai-zerrendek era
horretako iragarkietan ezin izango dute lege honetako 147.2. atalean
aurreikusitako gastu-mugaren %25 gainditu.
3.- 73. atalean
agindutakoetarako, udalek, hauteskundeetarako deia egin eta hurrengo zazpi
egunen barruan, iragarkiak dohainik jartzeko erabilgarri dauden tokiak zeintzuk
diren jakinaraziko diote kasuan kasuko eskualdeko hauteskunde-batzordeari.
4.- Batzorde horrek
zuzentasunez banatuko ditu esandako tokiak, hautagai-zerrenda guztiek toki
erabilgarri bakoitzean azalera berdina eta antzeko baliagarritasuna izateko
moduan banatu ere.
5.- Hautagaiak zeintzuk diren
adierazi ondorengo bigarren egunean, batzordeak hautagai-zerrenda bakoitzaren
lurralde-ordezkariari edo haren eskudunari bakoitzaren iragarkietarako
gordetako tokiak zeintzuk diren adierazi beharko dio.
(28) 81.2
atalaren berridazketa:
Hauteskunde-kanpainan zehar, Euskal Autonomia Erkidegoaren baitako
jabego publikoko komunika-bideetako eta Autonomia Erkidegora mugatuta dauden
Estatuaren jabetzako komunikabideetako tarteak erabili ahal izango dituzte,
dohainik, Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara aurkezten diren alderdi
politiko, federazio, koalizio eta taldeek.
(29) 85.
atalaren berridazketa:
Jabetza publikoko komunikabideen antolaketak bermatu egingo du
komunikabide horiek, beren informazio-saio guztietan, neutraltasunez eta
aniztasun politiko eta sozialez jokatuko dutela, informazio-askatasunari zor
zaion errespetuari kalterik egin gabe. Nolanahi ere, komunikabide horien
adminis-trazio-organoek hauteskunde-aldian hartutako erabakiak errekurritu ahal
izango dira Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordearen aurrean.
(30) 87.8
atalaren berridazketa:
Hauteskundeen deialdia egiten denetik bozketa egin baino bost egun
lehenagora arteko epean, administrazio publikoen baitako erakunderen batek
boto- asmoari buruzko inkestaren bat edo hauteskundeetarako sondeoren bat
egiten badu, azterketa horien emaitzen berri hauteskundeetan parte hartuko
duten erakunde politikoei eman beharko zaie eskabidea egiten dutenetik
berrogeita zortzi ordu igaro baino lehen. Horretarako, inkesta edo sondeoa egin
duen erakundeak dena delako azterketa egin dela jakinarazi beharko dio
Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeari, azken horrek azterketen berri
eman diezaien hautagai-zerrenden ordezkari orokorrei. Horrela, ordezkari horiek
inkesta edo sondeoak eskatu ahal izango dituzte.
(31) Ikusi
330/1994 Dekretua,
uztailaren 28koa, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan erabili beharreko
boto atabaka, gelatxo, txartel, estalki eta gainontzeko agiripaperentzat eredu
ofizialak eta hiriek bete beharko dituzten ezaugarriak,baita material horiek
entregatzeko prozedura ere finkatzen dituena (EHAA 158/1994.08.22), 228/1998 Dekretua,
irailaren 8koa, aurrekoa aldatzen duena (EHAA 173/1998.09.11) eta 57/2001 Dekretua,
martxoaren 27koa, bigarren aldiz aldatzen duena (EHAA 68/2001.04.06). 201/1990
Dekretua, uztailaren 24koa, eta Agindua, 1994ko maiatzaren 9koa, indargabetzen
dira.
(32) 1/2003 Legea, martxoaren 28koa, artekari eta ahalordedunen izendapenari
dagoikonez Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legea aldatzekoa,
aldatua (EHAA 72/2003.04.10). Berridazketa:
2. Edozein pertsona izan daiteke artekari, adinez nagusi
bada eta eskubide zibil eta politikoen jabe bada erabat, nahiz eta lege
honetako 2. artikuluaren arabera hautesle ez izan. Hautesle ez bada, ez du
boto-eskubiderik izango hauteskunde horretan.
Artekaria hautesle bada bere eginkizuna beteko duen mahaiari
dagokion hauteskunde-barrutian, mahai horretan eman ahal izango du botoa.
(33) 1/2003 Legea, martxoaren 28koa, artekari eta ahalordedunen izendapenari dagoikonez
Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legea aldatzekoa, aldatua (EHAA
72/2003.04.10). Berridazketa:
5.Artekari bakoitzari buruzko orri-talonarioak bost orrikoak
izango dira: bata, jatorrizkoa, artekariak edo haren ordezkariak gordeko du;
bigarrena artekariari emango zaio izendapen-agiri gisa erabiltzeko; hirugarrena
Eskualdeko Hauteskunde Batzordeari igorriko zaio, kasuan kasukoari, artekariak
parte hartuko duen Hauteskunde Mahaiari helaraz diezaion; laugarrena ere
Hauteskunde Batzorde horri bidaliko zaio, baina artekaria eginkizunak beteko
dituen hauteskunde-barrutian hautesle denean bakarrik, handik artekariak botoa
emateko eskubidea duen Hauteskunde Mahaira bidaltzeko eta mahai horrek
artekaria bere hautesle-zerrendatik ken dezan; eta bosgarrena Eskualdeko
Hauteskunde Batzordearen esku geldituko da.
(34) Hitzaren
ondoren erabilgarria.
(35) 1/2003 Legea, martxoaren 28koa, artekari eta ahalordedunen izendapenari
dagoikonez Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legea aldatzekoa,
aldatua (EHAA 72/2003.04.10). Berridazketa:
7. Artekaria bere eginkizunak beteko dituen hauteskunde-barrutian
hautesle dela egiaztatu ahal izateko, Eskualdeko Hauteskunde Batzordeak
dagokion Lurralde Historikoko hautesle-zerrendaren kopia bat edukiko du bere
esku, erabiltzeko modukoa.
(36) 1/2003
Legea, martxoaren 28koa, artekari eta
ahalordedunen izendapenari dagoikonez Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei
buruzko Legea aldatzekoa, aldatua (EHAA 72/2003.04.10). Berridazketa:
10. Artekaria
izendapen-agiriarekin agertzen bada Hauteskunde Mahaira, mahaiburuak mahaiko
kide izaten utziko dio, nahiz eta Mahaiak, artean, Hauteskunde Batzordetik
taloi-orririk jaso izan ez. Horrelakoetan, eginkizunak beteko dituen
hauteskunde-barrutian hautesle izan arren, artekariak ezingo du botorik eman
izendapen-agiria aurkeztu duen mahai horretan.
Artekaria izendapen-agiririk gabe agertzen bada, Mahaiak, ordurako
taloi-orria jasota badu, haren nortasuna egiaztatu eta Mahaiko kide izaten
utziko dio. Horrelakoetan, artekaria bere eginkizunak beteko dituen
hauteskunde-barrutian hautesle bada, izendapen-agiria aurkeztu duen Mahai
horretan botoa emateko eskubidea izango du.
(37) 1/2003 Legea, martxoaren 28koa, artekari eta ahalordedunen izendapenari dagoikonez
Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legea aldatzekoa, aldatua (EHAA
72/2003.04.10). Berridazketa:
11. Artekaria zortzi eta erdiak jo eta gero agertzen bada Mahaira,
ordurako haren eratze-agiria eginda dagoela, mahaiburuak ez dio Mahaian kide
izaten utziko, eta bere eginkizunak beteko dituen hauteskunde-barrutian
hautesle izan beharko du Mahai horretan botoa eman ahal izateko.
(38) 1/2003 Legea, martxoaren 28koa, artekari eta ahalordedunen izendapenari
dagoikonez Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legea aldatzekoa,
aldatua (EHAA 72/2003.04.10). Berridazketa:
2. Edozein izan daiteke ahalordedun, adinez nagusi bada eta
eskubide zibil eta politikoen jabe bada erabat.
(39) Hitzaren
ondoren erabilgarria.
(40) 1/2003 Legea, martxoaren 28koa, artekari eta ahalordedunen izendapenari
dagoikonez Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legea aldatzekoa, aldatua
(EHAA 72/2003.04.10). Berridazketa:
3. Ahalordetzea notario-agirian egingo da, edo, bestela, hauetako
baten aurrean, ahalordeak bere eginkizunak beteko dituen lekuaren arabera: bere
eginkizunak hauteskunde-barruti baten baino gehiagotan bete behar baditu,
Euskal Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordeko idazkariaren aurrean;
Eskualdeko Hauteskunde Batzorde bat baino gehiagotako sekzioetan bete behar
baditu, Lurralde Historikoko Hauteskunde Batzordeko idazkariaren aurrean, eta
Eskualdeko Hauteskunde Batzorde bakar bateko sekzioetan bete behar baditu,
Eskualdeko Hauteskunde Batzorde horretako idazkariaren aurrean. Dena delako
Hauteskunde Batzordeak izendapen-agiria egingo du ezarritako eredu ofizialaren
arabera.
(41) 105.1
atalaren berridazketa:
Botoa emateko eskubidea dagoela egiaztatzeko, erroldako
egiaztatutako zerrendetan agertu edo erroldako berariazko egiaztagiria behar
izango da, eta bi kasu horietan, gainera, hautesleak nor den erakutsi beharko
du Nortasun Agiri Nazionalaren bidez, pasaportearen bidez edo jabearen argazkia
duen gidatzeko baimenaren bidez.
(42) 1/2003 Legea, martxoaren 28koa, artekari eta ahalordedunen izendapenari
dagoikonez Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legea aldatzekoa,
aldatua (EHAA 72/2003.04.10). Berridazketa:
2. Hautesleek behin
bakarrik eman ahal izango dute botoa. Dagokien Sekzioan emango dute botoa, eta
dagokien Mahaian. Salbuespen bakarra artekariena izango da, beren eginkizunak beteko dituzten Mahaiaren hauteskunde-barrutian hautesle direnean. Hala badira, behar den moduan izendapen-agiria aurkezturik, Mahai
horretan bakarrik eman ahal izango dute botoa.
(43) 105.3
atalaren berridazketa:
Atal honetako 1. lerroaldean aipatzen diren erroldako
egiaztatutako zerrendetan, botoa emateko egunean adinez nagusiak diren hautesleak
baino ez dira agertuko.
(44) 106.4
apartadu berri bat gehitzen da:
Artekari edo
eskudunek erreklamazioren bat egiten baldin badute bozketako edozein ekintza
dela-eta, eta horrek hautesleek botoa emateko duten eskubide aktiboa ez
gauzatzea eragiten baldin badu, mahaiak gehiengoaren bidez erabakiko du, eta
baita bilkura- agirian jasota utzi ere erabakitakoa eta zein izan den
erreklamazioaren arrazoia.
(45) "...beren
botoaz galderarik egiterik ere izango,..." esaldiaren ondoren, honako hau
gehitu da: "botoa eman aurretik".
(46) 1/2003 Legea, martxoaren 28koa, artekari eta ahalordedunen izendapenari
dagoikonez Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko Legea aldatzekoa,
aldatua (EHAA 72/2003.04.10). Berridazketa:
3. Ondoren, mahaikideek emango dute botoa, bai eta artekariek ere,
beren eginkizuna betetzen duten hauteskunde-barrutian hautesle badira; hala
direnean, Mahaiko Erroldan ageri ez diren artekarien Hauteskunde Mahaia zein
den adierazi beharko da hautesleen errolda zenbakidunean. Mahaiburuak azkenengo
emango du botoa. Mahaiburuaren botoa mahaikideetako batek sartuko du
hautestontzian.
(47) 115.
ataleko e) hizkian esaten dena kendu egin da.
(48) 116.
ataleko azken aipamen gisa ondorengoa gehitu da:
Eta, era berean, zuritzat baina baliozkotzat joko dira
hauteskunde-barrutitik legez erretiratutako hautagai- zerrendari emandako
botoak.
(49) 120.
ataleko 1. lerroaldean bi letra berri gehitzen dira:
l) Ekarritako eta
hauteskunde-erroldan alta diren errolda-ziurtagiri berezien zenbatekoa.
m) Ekarritako epai judizialen
zenbatekoa.
(50) 125.1
atala berria gehitzen da:
Lurralde historikoko hauteskunde-batzorde bakoitza idazkariak bere
eginkizunak aurrera eramaten dituen egoitzan bilduko da, hautagai-zerrenden
ordezkariekin edo haien eskudunekin. Lehendakariak batzordea sortzeko agiria
idatziko du eta berak, mahaikideek eta idazkariak izenpetuko dute, eta baita
hautagai-zerrenden ordezkariek edo behar bezala egiaztatutako haien eskudunek.
Orain
arte 125. ataleko 1, 2, 3 eta 4. lerroaldeak izan direnak aurrerantzean 2, 3, 4
eta 5.a izango dira.
(51) 126.7
atalaren berridazketa:
Batzordeak ezin izango du agiririk ez botorik baliorik gabe utzi.
Dituen eskumenak mahai bakoitzean onartutako botoen kontaketa egiaztatzera
mugatuko dira, mahaiek hartutako erabakiak kontuan izanda eta agirietan
jasotakoaren arabera (horiek ezean, agiri horien egiaztagirietan esaten dena
hartuko da kontuan). Dena den, salbuespena izango dira hurrengo atalean
jasotako egoerak, baina akats material soilak, egitezko akatsak eta
aritmetikakoak baino ezin izango dira zuzendu.
(52) 127.
2 atalaren berridazketa:
Era berean, batzordeak ez ditu botoak zenbatuko hautesleen
erroldak mahaiari izendatutako hautesleak baino gehiago baldin badira boto
horiek, aurkeztutako erroldako egiaztagiriak edo epaitegietako epaiak direla
medio gehitu beharrekoak gehituta gero. Salbuespena izango dira artekariek
emandako botoak, eta akats materialak, egitezkoak eta aritmetikakoa izatea, eta
kasu horretan zuzendu egingo dira.
(53) 128.
atalaren berridazketa:
1.- Botoen batuketa orokorra
amaitzen denean, lurralde historikoko hauteskunde-batzordeak kasuan kasuko
hauteskunde-barrutiko zenbaketa-egiaztagiria idatziko du, eta ondorengo datuak
jaso beharko dira, berariaz, egiaztagiri horretan:
a.
Mahaiari zenbat hautesle
dagozkion hauteskunde-erroldako zerrendetan esaten denaren arabera.
b.
Erroldako zenbat egiaztagiri
berezi aurkeztu diren, hauteskunde-erroldan alta direla erakusteko.
c.
Epaitegietako zenbat epai
aurkeztu diren.
d.
Zenbatek eman duten botoa.
e.
Zenbat boto izan diren baliorik
gabekoak.
f.
Zenbat boto izan diren zuriak.
g.
Hautagai-zerrenda bakoitzak
zenbat boto eskuratu dituen.
2.- Aurreko pausoa eman
ondoren, bilkura-agiria ere idatziko da, bertan jasotzeko bozketa orokorra
egitean izandako gorabehera guztiak. Bilkura-agiria eta zenbaketa-egiaztagiria
lehendakariak, mahaikideek eta hauteskunde-batzordeko idazkariak izenpetuko
dute, eta baita hautagai-zerrenden ordezkariek edo behar bezala egiaztatutako
haien eskudunek.
3.- Boto-bilketa amaitzen
denean, ordezkariek eta haien eskudunek egun bateko epea izango dute erreklamazioak eta kexuak adierazteko.
Erreklamazio eta kexu horiek hauteskunde-mahaien bilkura-agirietan edo
hauteskunde-batzordearen zenbaketa orokorraren bilkura-agirian jasotako
gorabeherei buruzkoak baino ezin izango dira izan. lurralde historikoko
hauteskunde- batzordeak bi egun izango ditu horietaz erabakitzeko.
4.- Aurreko lerroaldean
aipatzen den erabakiaren aurka hautagai-zerrenden ordezkariek edo haien
eskudunek errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute lurralde historikoko
hauteskunde-batzordearen aurrean egun bateko epean. Errekurtsoa aurkeztu eta
biharamunean, hauteskunde-batzordeak espedientea - txosten eta guzti- Autonomia
Erkidegoko Hauteskunde Batzordera bidaliko du. Bidal-tze hori agintzen duen
erabakia, bidalketa egin eta gero, barrutian parte hartu duten
hautagai-zerrenden ordezkariei jakinaraziko zaie, eta baita dei egin ere
Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzordearen aurrean agertzeko hurrengo
egunean. Autonomia Erkidegoko Hauteskunde Batzor-deak, aldeek diotena gehienez
ere bi eguneko epearen barruan entzun ondoren, errekurtsoari buruz-ko erabakia
hartuko du hurrengo egunean. Gero, erabaki horren berri emango dio kasuan
kasuko lurralde historikoko hauteskunde-batzordeari, hautatutakoak izendatzeko.
(54) 129.
atalari 1. lerroalde berria gehitzen da:
Aurreko ataleko hirugarren eta laugarren lerroaldeetan
aurreikusitako epeak igaro eta ez bada errekla-maziorik edo kexurik agertu
boto-zenbaketa orokorragatik, edo aurkeztutakoei buruz Autonomia Erkidegoko
Hauteskunde Batzordeak erabakia hartuta baldin badu, lurralde historikoko
hauteskunde- batzordeek hautetsiak izendatuko dituzte hauteskundeen egunetik
hogei egun igaro baino lehen. Horre-tarako, hautagai-zerrendei dagozkien
aulkiak banatuko dira, lege honetako 11. eta 12. ataletan aurreiku-sitako
banaketa-arauez bat.
(55) 129.
atalean orain arte 1, 2, 3, 4 eta 5. lerroaldeak izan direnak aurrerantzean 2,
3, 4, 5 eta 6.a izango dira, eta honela geratu dira idatzita:
2.- Gorago aipatutako
eginkizun guztiak amaitu ondoren, lurralde historikoko hauteskunde-batzordeak
izendapenen agiria idatziko du, bi kopiatan, eta lehendakariak, idazkariak eta
une horretan bertan diren hautagai-zerrenden ordezkariek edo haien eskudunek
izenpetuko dituzte.
3.- Agiri horren aleetako bat
hauteskunde- batzordean geratuko da artxibatuta, horretarako irekitako
espedientean, eta jatorrizkoa, berriz, Autonomia Erkidegoko Hauteskunde
Batzordera bidaliko da.
4.- Izendapenen agirian datu
hauek idatzi beharko dira:
a)
Hautesleak zenbat izan diren.
b)
Botoa zenbat pertsonak eman
duen.
c)
Baliorik gabeko zenbat boto izan
diren.
d) <